'Erdi Aldea Trenaren Alde'k tren soziala eskatu du, AHTaren ordez
'Erdi Aldea Trenaren Alde' plataformak manifestazioa egin du gaur Tafallan tren soziala aldarrikatzeko Abiadura Handiko Trenaren aurrean, Nafarroako eremu hori isolatu egingo duela iritzita, besteak beste.
"KonTrentrazioak" hainbat udalen babesa izan du, Sakanako hainbatena tartean, eta kolektibo ezagunek ere eman diote babesa, Sustrai Erakuntzak adibidez.
Bertaratu direnek tren sozialaren aldeko eta AHTaren aurkako leloak aldarrikatu eta irudikatu dituzte. Izan ere, plataformaren helburua da Nafarroan tren publiko eta soziala edukitzea, eta horretarako AHTa atzera botatzea eta trenbide korridore berri bat eraikitzea.
Plataformaren arabera, herritarrek tren garraioan dituzten beharrei erantzun "erraz eta merkea" eman behar zaie, eta horretarako nahikoa da egungoa hobetzea eta ondo zaintzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak