Adinekoentzako egoitzak
2021/09/30 - 16:47
Gipuzkoako adinekoen egoitzetako hainbat langilek gabeziak salatu dituzte euren lantokietan
Gipuzkoako adinekoen egoitzetako hainbat langile komunikabideen aurrean atera dira, atzo Maite Peña diputatuak esandakoari erantzuteko. Langile hauen arabera, Txara 1 egoitzan atzemandako hutsuneak ez dira kasu isolatu bat.
2021/09/29 - 17:25
Aldundiak Txara I egoitzako irregulartasunak onartu ditu eta jarraipena egiten ari direla baieztatu
ELAk salatu du Gipuzkoako egoitza horretako hainbat egoiliar 14 ordu pasa zituztela ohean eta "janaririk gabe". Aldundiari bilera eskatu dio, ratioak moldatu eta egoera bideratzeko, egoiliarren duintasuna berma dadin.
2021/09/23 - 17:26
Chiviteren ustez "oso hurbil" dago pandemiaren amaiera
Maria Chivite Nafarroako presidentearen ustez, nahiz eta datuak onak izan, kasu kopurua "jaisten jarraitu behar" da eta ez da bistatik galdu behar ZIUen presioa. Halaber, azpimarratu du txertaketan indarrak jartzen jarraitu behar dela, neurriak lasaitzearekin batera.
2021/09/23 - 16:47
Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek mobilizazioei ekin diete berriro
ELA eta LAB sindikatuek deituta, kalera irten dira Zinemaldiarekin bat eginez. Dagoeneko hiru urte egin dituen gatazkan, 252 egunetan egin dute lanuztea.
2021/09/21 - 12:33
Nafarroan dagoeneko hasi dira hirugarren txertoa ematen adinekoen egoitzetan
Inokulazioa Lesakako eta Berako Andra Mari eta San Jose egoitzetan abiatu dute. EAEk atzo ekin zion egoitzetako egoiliarrak dosi gehigarriarekin babesteari, eta Ipar Euskal Herrian, joan den astean.
2021/09/20 - 19:52
Bizkaiak "eredu pertsonalizatuago bat" bilatuko du egoitzetan, 25 pertsonako taldeekin
2023an 25 pertsonako taldeak foru sarearen % 35ean ezartzeko helburua jarri dute, hau da, 3.000 adineko baino gehiagora iristea.
2021/09/20 - 12:54
Hasi dira hirugarren txertoa jartzen Euskadiko nagusien egoitzetan
Joan den astean onartu zuen Osasun Publikoaren Batzordeak adinekoen egoitzetan hirugarren dosia jartzea, eta gaur jarriko dituzte lehendabizikoak Irunen.
2021/09/17 - 15:21
Jaurlaritzak "adineko pertsona guztiei" eman nahi die txertoaren hirugarren dosia
Sagarduik adierazi du "etengabe" ari dela hitz egiten aldundiekin, urriaren 4an has dadin txertaketa adinekoen egoitzetan.
2021/09/16 - 21:05
Erresidentzietako adinekoei covid-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia jarriko zaie
Halaber, hirugarren dosia jasoko dute beste hainbat pertsona zaurgarrik, tartean minbizia duten pazienteek.
2021/09/16 - 02:00
Urriaren 4an hasi daitezke erresidentzietako adinekoei hirugarren dosia ematen
Erkidego guztiek onartu dute Espainiako Osasun Ministerioak egindako proposamena, baina azken erabakia ostegun honetako Osasun Batzordean hartuko dute.
2021/09/14 - 16:33
Adinekoak 3. dosia hartzeko lehentasunezkoak diren aztertzeko eskaera egin du Osakidetzak
Pertsona zaurgarrienei hirugarren dosia ematea erabaki ondoren, adinekoen egoitzetako egoiliarrei ere ematea komeni den aztertzeko eskatu dute sei erkidegok, tartean EAEk.
2021/09/13 - 11:32
Adinekoei hirugarren dosia jartzen hasi dira Ipar Euskal Herrian
Adinekoen egoitzetako 80 urtetik gorako erabiltzaileek jasoko dute lehenik, baina, oro har, 65 urtetik gorakoek eta immunodeprimituek ere jasoko dute.
2021/08/24 - 15:50
Euskadiko egoitzek hiru hildako izan dituzte covid-19arekin, bi Araban eta bat Bizkaian
Hala ere, Araban aktibo dauden kasuek 26ra egin dute behera, aurreko astean 47 positibo izan ondoren. Bizkaian, aldiz, 28 kutsatu gehiago antzeman dira, Zornotzan izandako agerraldiaren ondoren.
2021/08/24 - 14:39
Segurtasun neurriak indartuko dituzte EAEko adinekoen egoitzetan
Egoitza bakoitza dagoen lurraldean intzidentzia-tasa metatua 300etik gorakoa den kasuetan, egoiliarrak zuzenean artatzen dituzten langileei PCR bat egingo zaie: astean behin, txertoa hartu ez duten langileeim eta hamabost egunean behin, txertoa hartu dutenei.
2021/08/20 - 21:23
Hiru lagun hil dira covid-19a zutela Hego Euskal Herriko egoitzetan, eta 17 positiboko agerraldia atzeman dute
Azken orduetan, pertsona bat hil da koronabirusaren ondorioz Bizkaiko egoitzetan, beste bat Gipuzkoakoetan, eta beste bat Nafarroakoetan. Agerraldia Bizkaian detektatu dute, Loiu Gurena egoitzan.
2021/08/20 - 00:56
Covid-19a zuen pertsona bat hil da Gipuzkoako egoitza batean
Zizurkilgo Fraisoro egoitzan gertatu da. Horrez gain, hiru positibo berri atzeman dituzte lurraldean; beraz, Gipuzkoako egoitzetan, guztira, 51 erabiltzaile daude koronabirusak kutsatuta.
2021/08/18 - 21:49
Covid-19ko beste bost positibo atzeman dituzte Gipuzkoako adinekoen egoitzetan
Hala, lurraldeko egoitzetako 49 erabiltzaile daude, une honetan, koronabirusak kutsatuta.
2021/08/17 - 17:16
Arabako eta Bizkaiko egoitzetan hiru hildako berri izan dira
Gainera, 79 pertsona daude kutsatuta bi lurraldeetako zentro soziosanitarioen sarean.
2021/08/16 - 18:57
Bi adineko hil dira covid-19arekin Gipuzkoako erresidentzietan
Irungo Ama Xantalen eta Oiartzungo Petra Lekuona egoitzetan bizi ziren bi hildakoak. Bestalde, Gasteizko erresidentzia batean 40 adineko konfinatu dituzte bi langilek positibo eman eta gero.
2021/08/13 - 21:12
Hildako bat eta 100 kutsatu Nafarroako egoitzetan, eta 39 gehiago Gipuzkoan
Abuztuaren 9an baino 23 positibo gehiago daude adinekoen artean, Foru Erkidegoko zentroetan.