Adinekoentzako egoitzak
2021/08/24 - 14:39
Segurtasun neurriak indartuko dituzte EAEko adinekoen egoitzetan
Egoitza bakoitza dagoen lurraldean intzidentzia-tasa metatua 300etik gorakoa den kasuetan, egoiliarrak zuzenean artatzen dituzten langileei PCR bat egingo zaie: astean behin, txertoa hartu ez duten langileeim eta hamabost egunean behin, txertoa hartu dutenei.
2021/08/20 - 21:23
Hiru lagun hil dira covid-19a zutela Hego Euskal Herriko egoitzetan, eta 17 positiboko agerraldia atzeman dute
Azken orduetan, pertsona bat hil da koronabirusaren ondorioz Bizkaiko egoitzetan, beste bat Gipuzkoakoetan, eta beste bat Nafarroakoetan. Agerraldia Bizkaian detektatu dute, Loiu Gurena egoitzan.
2021/08/20 - 00:56
Covid-19a zuen pertsona bat hil da Gipuzkoako egoitza batean
Zizurkilgo Fraisoro egoitzan gertatu da. Horrez gain, hiru positibo berri atzeman dituzte lurraldean; beraz, Gipuzkoako egoitzetan, guztira, 51 erabiltzaile daude koronabirusak kutsatuta.
2021/08/18 - 21:49
Covid-19ko beste bost positibo atzeman dituzte Gipuzkoako adinekoen egoitzetan
Hala, lurraldeko egoitzetako 49 erabiltzaile daude, une honetan, koronabirusak kutsatuta.
2021/08/17 - 17:16
Arabako eta Bizkaiko egoitzetan hiru hildako berri izan dira
Gainera, 79 pertsona daude kutsatuta bi lurraldeetako zentro soziosanitarioen sarean.
2021/08/16 - 18:57
Bi adineko hil dira covid-19arekin Gipuzkoako erresidentzietan
Irungo Ama Xantalen eta Oiartzungo Petra Lekuona egoitzetan bizi ziren bi hildakoak. Bestalde, Gasteizko erresidentzia batean 40 adineko konfinatu dituzte bi langilek positibo eman eta gero.
2021/08/13 - 21:12
Hildako bat eta 100 kutsatu Nafarroako egoitzetan, eta 39 gehiago Gipuzkoan
Abuztuaren 9an baino 23 positibo gehiago daude adinekoen artean, Foru Erkidegoko zentroetan.
2021/08/13 - 19:50
Nafarroak neurri berriak hartu ditu adinekoen egoitzetan koronabirusaren "transmisio altua" dela eta
Berritasun garrantzitsuenak dira egoitzetako erabiltzaile berri guztiei PCRak egitea, eta zentroetatik kanpo 72 ordu baino gehiago eman dituzten erabiltzaileei ere probak egitea.
2021/08/12 - 19:21
Euskadik ez ditu, oraingoz, zahar-etxeetako langileentzako gomendio berriak jarraituko
Jaurlaritzak azaldu duenez, ez dute zentro soziosanitarioetan covid-19ari aurre egiteko indarrean dagoen protokoloa eguneratuko, baina Lurraldearteko Osasun Kontseiluak proposatutako neurriak ezartzeko aukera eztabaidatzen jarraituko dute.
2021/08/12 - 16:43
Adinekoen egoitzek ez dute bideragarri ikusten txertatu gabeko langileak lanpostuz aldatzeko aukera
Adinekoen egoitzetako langileek gaitz ikusten dute langileak lanpostuz aldatzea, eta txertaketa derrigorrezkoa izatea eskatzen dute
2021/08/11 - 17:19
Gipuzkoan 39 positibo atzeman dira, sei adineko zentrotan
Eider Mendozak esan duen arabera, protokoloak eraginkorrak direla ikusi da, eta ez omen dago neurriak aldatzeko asmorik.
2021/08/10 - 21:41
Lau pertsona hil dira Bizkaiko eta Nafarroako adinekoen egoitzetan
Gipuzkoako zahar-etxeei dagokienez, berriz, 17 positibo berri atzeman dituzte azken orduetan.
2021/08/10 - 16:53
Ospitaleratuta zeuden bi egoiliar hil dira Bizkaiko erresidentzietan
Birusak hedatzen jarraitzen du adinekoen egoitzetan. Bi egoiliar hil dira azken orduetan Bizkaiko erresidentzietan. Une honetan agerraldirik handiena Bilboko Miserikordia egoitzan dago.
2021/08/10 - 15:24
Osasun Sailak oraindik libre dauden 57.000 hitzorduak betetzera deitu ditu gazteak
Jose Luis Quintas Osasun sailburuordeak eta Koldo Iñaki Cambra Osasun Publikoko zuzendariordeak txertoa jasotzeko deia egin diete gazteei eta Euskadiko kutsakortasun tasa progresiboki beherantz doala azaldu dute.
2021/08/10 - 14:54
Txertaketa legez arautzea eskatu dute, egoitzetako langileen txertaketan aurrera egiteko
ELA sindikatuaren eta dependentzia sektoreko espainiar patronalaren ustez, botere publikoek "ez dute aldatu nahi" txertaketaren beharrezkotasuna.
2021/08/09 - 09:48
Derrigorrezkoa da covid ziurtagiria Ipar Euskal Herriko hainbat leku publikotan sartzeko
Beharrezkoa izango da txertaketa pauta osoa izatea, covid-19a berriki igaro izana egiaztatzea edo azken 72 orduetako proba diagnostiko negatibo bat edukitzea taberna eta jatetxeetara zein ospitaleetara sartu ahal izateko.
2021/08/07 - 22:07
Simon ez dago txertoa nahitaez jartzearen alde, ezta aisialdirako covid ziurtagiria ezartzearen alde ere
Espainiako Gobernuko Alerta eta Larrialdi Zentroko zuzendariak esan duenez, txertaketaren estaldura % 97koa da adinekoen egoitzetan; eta, beraz, helduenak "oso oso babestuta daude".
2021/08/06 - 22:25
Hainbat protesta deitu dira Ipar Euskal Herrian asteburu honetarako osasun ziurtagiriaren aurka
Neurri horren aurkako taldeek mobilizazioak iragarri dituzte larunbaterako, abuztuak 7, Iparraldeko hainbat udalerritan, hala nola Baionan, Hendaian eta Donibane Garazin.
2021/08/06 - 20:36
25 positibo atzeman dituzte Bilboko Miserikordian eta 10 Getxoko San Esteban I adinekoen egoitzan
Gainera, Arabako hiru egoitza pribatuetako erabiltzaileen eta langileen artean hamaika positibo detektatu dituzte azken orduetan.
2021/08/04 - 16:15
Egoitzetako langileen derrizgorreko txertaketaren inguruko eztabaida piztu da
Residentzietan une honetan aktibo dauden covid kasuek, 28 erabiltzaile Bizkaian, 20 Gipuzkoan eta 3 Araban, mahai gainera ekarri dute langileen derrigorrezko txertaketaren eztabaida.