Afrika
2021/04/23 - 12:55
130 pertsona zeramatzan ontzi bat hondoratu da Libiako kostaldean
SOS Mediterraneok jakitera eman duenez, "Ocean Viking" erreskate ontziak gutxienez 10 gorpu aurkitu ditu Libiako kostaldean.
2021/04/18 - 22:25
Sute batek Lurmutur Hiriko Unibertsitateko liburutegi ospetsua kiskali du
Suak Lurmutur Hiriko Unibertsitateko (Hegoafrika) liburutegia kiskali du. Kalte materialetatik haratago, bertako katalogoko antzinako liburu eta agiri garrantzitsuak galdu dira.
2021/04/09 - 22:14
Hiru euskal atunontzientzako "baimenak" eskatu dizkie Jaurlaritzak Kanariei
Hiru atunontziak Kanarietara abiatu ziren, “jardueraren zati bat berreskuratzeko” asmoarekin, Senegalek debekualdia ezarri ondoren, Exekutiboak azaldu duenez.
2021/04/04 - 22:35
Egiptoko erregeen eta erreginen momien desfile faraonikoa, Kairon
Errege eta erreginen 22 momia museotik atera dituzte, eta ibilgailu blindatuetan ibilbidea egin dute Kairon.
2021/03/30 - 13:01
Gutxienez 45 hildako Tanzanian, presidente ohiaren agurrean izandako jende pilaketan
Bertako agintariek zabaldutako informazioaren arabera, martxoaren 21an gertatu zen ezbeharra pertsona talde bat Dar es Salaam estadioan sartzen ahalegindu zenean.
2021/03/29 - 19:07
'Ever Given' ontzia berriz ere Suezko kanaletik nabigatzen ari da bere motorrekin
Ever Given kontainerrak garraiatzen dituen itsas-ontzia guztiz askatu dute eta bertikalean doa, ur-ertzarekiko paraleloan, Suezko kanalean barna.
2021/03/29 - 18:42
'Ever Given' erabat askatu dute, eta itsas trafikoa martxan da Suezko kanalean
Orain bertikalean dago, ur-ertzarekiko paraleloan, goizaldetik lanean aritu ostean. Azkenean, marearen laguntzarekin lortu dute bideratzea.
2021/03/29 - 16:37
Askatu dute Suezko kanalean hondartutako "Ever Given" ontzia
Astelehen goizaldeko maniobrek arrakasta izan dute eta 10 atoiontzi erraldoiren laguntzarekin itsasontzia askatzea lortu dute. Hala ere, ez dute oraindik iragarri noiz zabalduko duten Suezko kanala.
2021/03/29 - 12:49
Askatu dute Suezeko kanalean hondartutako ''Ever Given'' zamaontzia
Suezeko kanaleko agintariek esan dutenez, 10 atoiontzi handiren laguntzarekin, % 80an lortu dute ontzia zuzentzea eta itsasertzetik 102 metro aldentzea.
2021/03/28 - 13:03
Ever Given ontzia flotarazteko ahaleginak huts egin du, berriro
Suezko kanalak, beraz, blokeatuta jarraitzen du. Erreskate operazioaren arduradunek atzo adierazi zutenez, bart gaueko baldintzak "egokiak" ziren ontzia atzera berriz martxan jartzeko.
2021/03/25 - 16:33
Suezko kanalean harrapatuta geratu diren edukiontzietako 50ek Euskadi dute helmuga
Edukiontzi horietan mota guztietako produktuak daude, besteak beste, EAEko industriarako osagai garrantzitsuak, baita material sanitarioa ere.
2021/03/25 - 15:49
Ever Given ontziko 50 kontainer Bilboko Porturako dira
Santurtziko portuan Evergreen enpresaren arduradunak baikorrak dira. Euren ustez, datozen orduetan libratu daiteke Suez kanalean 22.000 kontainerrekin trabaturik dagoen ontzia.
2021/03/25 - 14:03
Suezko kanalean nabigazioa eten da hondartutako ontziagatik
Kanala itxita egongo da Panamako edukiontzia askatzeko lanak amaitu arte.
2021/03/25 - 09:38
Suezko Kanalean gurutzatuta dagoen ontzia erreskatatzeko lanek aurrera darraite
Ever Given edukiontzia blokeatuta dago Suezko Kanalaren hegoaldeko zatian. Ontziak 400 metroko luzera du eta zortzi atoiontzi ari dira lanean erreskatean.
2021/03/23 - 09:47
Nigerko erasoan hildakoen kopurua 137ra igo da
Nigerko Gobernuak hiru eguneko dolu nazionala ezarri du hildakoen omenez. Martxoaren 15ean Tillebery eskualdean izandako gisa bereko beste atentatu batean beste 58 zibil hil zituzten.
2021/03/22 - 12:02
Gizakiekin trafikatzen zuen sare bateko azken kideak atxilotu dituzte Bilbon
Ikertzaileen arabera, taldeak gutxienez 51 emakume harrapatu zituen Frantziako muga zeharkatzen laguntzeko, diruaren truke.
2021/03/22 - 10:23
Gutxienez 40 zibil hil dituzte Nigerren izandako eraso batean
Martxoaren 15ean Tillebery eskualdean izandako gisa bereko beste atentatu batean beste 58 zibil hil zituzten.
2021/03/21 - 18:49
Nabody, asteartean Kanarietara heldu zen 2 urteko neskatxa, hil egin da
Gurutzeko Gorriko boluntarioek Maliko haurtxoa suspertzea lortu zuten asteartean, Arguineguingo portuan.
2021/03/19 - 11:11
Samia Suluhu Tanzaniako presidente izendatu duten lehen emakumea da
Dar es Salameko presidentearen bizileku ofizialean izendatu dute presidente 61 urteko Samia Suluhu, aste honetan John Magufuli presidentea hil ostean.
2021/03/15 - 18:46
Olabide Ikastolak eta Amor Sin Barreras GKEak haurtzaindegi bat kudeatuko dute Kenyan
"Turkanako 100ak" proiektuaren helburua 30 umerentzako haurtzaindegi bat kudeatzea da, hiru urteko epean. Horretarako, 100 enpresaren laguntza behar dute.