Afrika
2024/06/07 - 21:11
100 pertsona baino gehiago hil dituzte Sudanen, paramilitarren eraso batean
FAR talde paramilitarrak 100 pertsona baino gehiago hil ditu Sudan erdialdeko herrixka batean. Sudango Armada eta paramilitarrak gerran daude 2023ko apirilaren 15etik, eta gutxienez 30.000 pertsona hil dira ordutik. Europar Batasunak (EB) eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) sarraskia salatu dute.
2024/06/01 - 13:37
CNAk irabazi du Hegoafrikan, baina gehiengo osoa galdu du lehenengo aldiz
Nelson Mandela zenaren alderdiak beste alderdiren batekin egin beharko du akordioa Cyril Ramaphosak presidente izaten jarraitu ahal izateko.
2024/05/24 - 23:11
Israelek ez dio Justizia Auzitegiaren aginduari jaramonik egin, eta Gazaren aurkako erasoei eutsi die
Auzitegiak Rafahko erasoaldia "berehala" gelditzeko exijitu dio Israeli. Netanyahuren Gobernuak ziurtatu du ez duela "Palestinako biztanleria zibila suntsitzera eraman dezakeen operazio militarrik egin, ezta egingo ere". Gazako Zerrendan hildakoak gutxienez 35.857 dira dagoeneko.
2024/05/24 - 20:17
Nazioarteko Justizia Auzitegiak Israeli agindu dio eten dezala Rafahko erasoaldia
Gainera, Hagako Auzitegiak Israeli galdegin dio "neurri eraginkorrak" har ditzala, ikerketa batzorde eta erakundeek Gazako Zerrendara trabarik gabe sartzeko aukera izan dezaten, genozidio salaketak ikertze aldera. Netanyahuk segurtasun taldea deitu du.
2024/05/24 - 07:00
Hagako Auzitegiak gaur emango du Hegoafrikak Israelen kontra eskatutako neurriei buruzko ebazpena
Hegoafrikak eskatutako kautelazko neurri gehigarrien artean, Rafahko ofentsiba militarra berehala bertan behera uztea dago. 15:00etarako deitu du saioa Hagako Auzitegiak, eta orduan jakingo da erabakia.
2024/05/23 - 13:51
Hegoafrikak Israelen kontra eskatutako neurriei buruzko erabakia bihar jakinaraziko du Nazioarteko Auzitegiak
Hegoafrikak eskatutako kautelazko neurri gehigarrien artean, Rafahko ofentsiba militarra berehala bertan behera uztea dago. 13:00etarako deitu du saioa Hagako Auzitegiak, eta orduan jakingo da erabakia.
2024/05/21 - 14:21
Toni Espadas argazkilari kataluniarra hil dute Etiopiako tribu bati buruzko programa bat grabatzen ari zela
Txileko "Socios por el Mundo" telebista saioko kide zen, eta Etiopian Murci tribua grabatzetik bueltan zeudela eraso egin zieten.
2024/05/16 - 21:56
Rafahko erasoaldia Gaza suntsitzeko "amaieraren" parte dela ohartarazi dio Hegoafrikak Hagako Auzitegiari
Nabarmendu duenez, Nazioarteko Justizia Auzitegiaren aurreko aginduak ez dira eraginkorrak izan, "izan eskatzen dutenaren argitasun faltagatik, izan Israelek entzungor egin dielako"; eta auzitegiari eskatu dio Israeli "argi eta garbi" exjitzea operazio militarrak bertan behera utz ditzan.
2024/05/03 - 12:06
Grafiko interaktiboa: prentsa askatasunaren egoera munduan
Mugarik Gabeko Kazetariak (RSF) gobernuz kanpoko erakundeak urtero kaleratzen duen munduko herrialdeen zerrenda eguneratuta argitaratu du gaur, prentsa askatasunaren mundu egunean.
2024/05/01 - 21:55
Erresuma Batua hasi da Ruandara deportatu nahi dituen migranteak atxilotzen
Joan den hilabetean onartu zuen Erresuma Batuko Parlamentuak asiloa eskatu duten Ruandako migratzaileak deportatzeko plana. Oposizioak zein gobernuz kanpoko erakundeek gogor kritikatu dute arau berria, giza eskubideak urratzen dituela iritzita.
2024/04/29 - 21:02
51 pertsona desagertuta eta bederatzi baino ez bizirik, Hierrotik gertu ontzi bat hondoratu ondoren
Kaiukoa duela bederatzi egun abiatu zen Senegaldik, eta petrolio-ontzi batek ikusi du goizeko lehen orduan. Paterak bi egun zeramatzan iraulita. Azken orduetan 267 pertsona migratzaile iritsi dira Kanarietara.
2024/04/23 - 14:48
Asiloa eskatu duten Ruandako migratzaileak deportatzeko plana onartu du Erresuma Batuko Parlamentuak
Hainbat hilabeteko eztabaidaren ondoren, eta zenbait emendakin sartuta, Parlamentuak argi berdea eman dio planari. Deportazioak hiru hilabetean hasiko direla esan du Erresuma Batuko lehen ministroak.
2024/04/22 - 17:53
Ruandako migratzaileak deportatuko dituela hitzeman du Sunakek, araudia onartu gabe dagoen arren
Erresuma Batuko lehen ministroaren ustez, "agortuta" dago britainiarren pazientzia, migrazio politika hori "blokeatzen" direnez "nazkatuta".
2024/04/18 - 19:48
Afrika mendebaldea inoizko berotzerik handiena ari da sufritzen eta horrek sekulako lehortea eragin du
Tenperaturak 48 graduraino iritsi dira Malin eta Burkina Fasoko hegoaldean, eta gutxienez 102 pertsonaren heriotza eragin du.
2024/04/15 - 13:21
Sudango gerrak urtebete egin du, 25 milioi pertsona krisi humanitario latzean utzita
Sudango Armadaren eta RSF talde paramilitarraren arteko eskala handiko borrokek ez dute etenik, eta gerraren amaierak urrun dirudi. Gobernuz kanpoko erakundeen arabera, "azken hamarkadetako krisirik larriena da Sudangoa" eta nazioarteari "beste alde batera begiratzeri uzteko" eskatu diote.
2024/04/15 - 12:27
2014an jihadistek Nigerian bahitutako 276 nesketatik 89k gatibu jarraitzen dute
Hamar urte igaro dira jihadistek 276 neska bahitu zituztela Nigeriako ipar-ekialdeko eskola batean, Chibok herrixkan. Oroitzapen hark hunkitzen jarraitzen du Nigeriako gizartea, herrialdean bahiketa masiboak areagotzen diren bitartean.
2024/04/08 - 14:57
90 hildakotik gora izan dira Mozambiken, ontzi bat hondoratuta
Dirudienez, arrantza ontzi bat zen eta ez zegoen prestatuta pertsonak garraiatzeko. Ustez, eskualdea astintzen ari den kolera agerralditik ihesi zihoazen biktimak.
2024/04/08 - 12:35
Gutxienez 94 pertsona hil dira Mozambikeko kostaldean ontzi bat hondoratuta
130 pertsona baino gehiago zeuden barruan, eta kolera agerralditik ihesi zihoazen. Bertako agintarien arabera, arrantza ontzi bat zen eta ez zegoen prestatuta pertsonak garraiatzeko.
2024/04/07 - 15:17
1994ko genozidioaren biktimak omentzeko 100 dolu-egun hasi dituzte Ruandan
Sarraski hartan, 800.000 tutsi eta hutu moderatu baino gehiago hil zituzten. Paul Kagame Ruandako presidenteak eta Jeannette emazteak oroitzapen-suontzia piztu dute Genozidioaren Oroimenezko Zentroan, Ruandako hiriburuan, omenaldi-ekitaldiei hasiera emanda.
2024/03/29 - 14:30
Kanpaina bat abiatu dute Hegoafrikan jendea pinguino-arrautzak adoptatzera animatzeko
Urte hasieratik, Hegoafrikako talde kontserbazionista batek desagertzear dagoen pinguino afrikarraren 200 arrautza baino gehiago inkubatu ditu. Talde hori dohaintzak eskatzen ari da inkubatzearen gastuak ordaintzeko, eta "arrautza bat adoptatzeko" eskatu die herritarrei.