Aita Mari
2022/01/09 - 15:58
Jose Mari Zubia, ''Aita Mari'' arrantzalea, itsas-salbamentuaren inspirazio iturri
Zumaian jaio eta Ameriketan, arrantzale moduan eskarmentua hartu ostean, Donostiara itzuli zen Aita Mari. Hemen, arrantzari ekin zion, baina batez ere, beste arrantzaleak laguntzeari. 1866ko urtarrilaren 9an, ataka larrian zeuden arrantzaleak babespean jarri ostean, itsaskolpe batek eraman zuen.
2022/01/07 - 18:39
'Aita Mari' ontziak medikuak behar ditu: "Jende asko prest azaldu arren, ez dute egunak eskatzeko aukerarik"
Datekin malgutasuna beharrezkoa dela ohartarazi du Izaskun Arriaran SMH gobernuz kanpoko erakundeko kideak, ontziaren misioetan "ez delako erraza aurrez dena lotzea". Lehen misiorako urtarrilaren 13an edo 14an denak ontziratuta egon beharko lirateke.
2021/12/06 - 16:21
Ahotsik ez dutenen oihua, Durangoko Azokan entzungai
"Korrontzi. Bidaia musikala urrutiko uretara" musika, argazkilaritza eta kronika uztartzen dituen proiektu solidarioa eta "Hala ere" dokumentala aurkeztu dituzte gaur Durangoko Azokan, topagunearen hirugarren egunean.
2021/12/03 - 14:06
Izaskun Arriaran: 'Migratzaileekiko errespetua landu behar dugu eta sentsibilizazioa egin haur eta helduekin'
Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeko erizain eta boluntarioarekin hitz egin dugu 'Aita Mari' erreskate ontziaren jardunaz. Gaur egun, Castelloko Burriana portuan dago eta urte hasieran aterako da berriro Mediterraneora.
2021/11/29 - 13:54
Korrontzik 'Lurra' aurkeztu du, Aita Mari erreskate ontziaren aldeko ongintzazko lana
Korrontziren azken lana Aita Mari salbamendu ontziak egindako azken erreskatearen egunerokoa jasotzen duen disko-liburua da.
2021/11/25 - 11:51
Ikusi primizian ''Aita Mari'' filmaren txatal bat
Abenduaren 3an iritsiko da zinema aretoetara Javi Juliok zuzendutako film luze dokumentala. Salvamento Marítimo Humanitario GKEak erreskate ontzi bihurtutako atunketariarekin egiten duen lana erakusten du EITBren parte-hartzea duen pelikulak.
2021/11/08 - 21:41
Aita Mari ontziaren historia dokumental batean kontatu dute
Europara sartzeko ahaleginean Mediterraneoa zeharkatzen duten errefuxiatuak erreskatatzea du helburu Aita Mari ontziak. Arrantzontzi izatetik erreskate ontzi izatera pasatu zen euskal ontziaren dokumentala egin dute, eta Iruñean aurre estreinatu da.
2021/10/25 - 18:55
Italian lehorreratu dira Aita Marik erreskatatutako 105 pertsona migratzaileak
Aldez aurretik, koronabirus proba egin diete ontzian zihoazen pertsona guztiei, eta 16k positibo eman dute, baina ez dute sintomarik.
2021/10/25 - 13:27
Aita Mari Siziliako Trapani portura iritsi da, sei eguneko itxaronaldiaren ostean
Aita Marik Italiako agintarien baimenari itxaron beharko die orain ontzia lotu eta erreskatatutako 105 pertsonak lehorreratzeko (@maydayterraneo-ren irudiak).
2021/10/24 - 19:48
'Aita Mari'k Sizilian lehorreratzeko baimena lortu du, sei eguneko itxaronaldiaren ondoren
Trapaniko portuan egingo du, eta bertan lehorreratuko dira Malta inguruko uretan erreskatatutako 105 migratzaileak.
2021/10/22 - 17:11
Aita Mari ontziak portuaren zain jarraitzen du 105 migratzailerekin, sei covid positiborekin
Itsas Salbamendu Humanitarioak (SMH) adierazi duenez, "Maltak eta Italiak uko egin diote itsasoko erreskate-operazioaren erantzukizunari".
2021/10/20 - 19:04
105 pertsona lagundu eta 24 ordu geroago, lehorreratzeko toki segururik gabe jarraitzen du 'Aita Mari' ontziak
SMH gobernuz kanpoko erakundeak ziurtatu duenez, "Maltak eta Italiak itsas erreskateko operazioan edozein erantzukizun baztertu dute".
2021/10/19 - 21:43
Aita Mari ontziak 105 migratzaile erreskatatu ditu Mediterraneoan, Maltako uretan
Aita Mari ontziak 105 migratzaile erreskatatu ditu goizaldean, tartean bi adingabe, Mediterraneoan jitoan zegoen egurrezko txalupa batean.
2021/10/19 - 18:36
Aita Marik 105 migratzaile erreskatatu ditu Maltako uretan
Halaber, Sea Watch 3 ontzi alemaniarrak beste 412 migratzaile erreskatatu ditu inguru berean 48 ordutan.
2021/10/15 - 20:06
Aita Mari Mediterraneo erdigunera bidean da misio humanitario batean
SMH gobernuz kanpoko erakundeak salatu du "okertu" egin dela migrazio krisia azken urtean, 2020 osoan halako bi migratzaile hil direlako dagoeneko 2021ean.
2021/06/03 - 09:55
"Aita Mari" Siziliatik abiatu da, Italian berrogeialdia bete beharrik gabe
Erreskate ontzia Castelloko Borrianako portura bidean da, Maltako uretan erreskatatutako 50 migratzaileak Augusta portuan lehorreratu ostean.
2021/06/01 - 17:14
Sizilian porturatu dira Aita Mari ontziak erreskatatutako 50 migratzaileak
Erreskatea joan den astean burutu zuten eta harrezkero portu seguru baten bila aritu dira. Erreskatatutakoen artean lau adin txikiko daude.
2021/05/31 - 18:25
Aita Mari ontziak erreskatatutako 50 migratzaileak Sizilian porturatuko dira
Erreskatea joan den astean burutu zuten eta harrezkero portu seguru baten bila aritu dira. Erreskatatutakoen artean lau adin txikiko daude.
2021/05/27 - 20:38
Aita Marik 50 migratzaile erreskatatu ditu Maltako uretan
Migratzaileak Libian itsasoratu ziren eta noraezean topatu dituzte jendez gainezka zihoan ontzi batean, Mediterraneoan.
2021/05/24 - 08:55
Merkantzia ontzi batek 95 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneo itsasoan
Antza denez, gomazko ontzia Libiako hondartza batetik itsasoratu zen larunbat gauean. Italiako eta Libiako agintariek ez dute oraingoz bilaketarik abiatu.