Aita Mari
2020/04/13 - 22:23
'Aita Mari' ontziak 47 migratzaile erreskatatu ditu Mediterraneo itsasoan
Ontzia Maltan lehorreratzeko eta erreskatatutako migratzaileekin portura joateko baimenaren zain dago.
2020/02/13 - 15:40
''Aita Mari'' heldu da Sizialara, 158 etorkinekin
158 etorkinak zentro batera eraman dituzte eta bertan biziko dira paper kontuak argitu arte. "Aita Mari" ontzia, beriz, Sirakusara eramango dute.
2020/02/13 - 10:10
'Aita Mari' Messinako portura heldu da, 158 migratzaile barruan dituela
Mediterraneoan erreskatatutakoen artean 37 adingabe eta hiru haurdun daude. Denak ondo daude, Itsas Salbamendu Humanitarioaren arabera.
2020/02/11 - 19:22
'Aita Marik' erreskatatuak Sizilian lehorreratzeko baimena eskuratu du
Azken 48 orduotan erreskatatutako 158 migratzaileak, tartean haurrak eta haurdun dauden emakumeak, datozen orduotan iritsiko dira Messinako portura.
2020/02/10 - 17:43
'Aita Mari' ontziak beste 60 lagun erreskatatu ditu Mediterraneoan
Igandean ere 93 lagun salbatu zituen. Ontzia portu seguru baten bila ari da orain.
2020/02/09 - 18:32
'Aita Mari' ontziak 93 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan
Erreskatatuak 16 emakume, horietako hiru haurdun, 37 adingabe eta 40 gizon dira. Euskal ontzia migratzaileak lehorreratzeko portu seguru bat eskaintzeko zain dago orain.
2020/01/28 - 22:14
Aita Mari erreskate-ontzia Mediterraneorantz aterako da berriro
Migranteen lehorreratzea oraingoan azaroan baino errazagoa izango den itxaropenarekin doaz, Europako hainbat Estatuk migratzaileak kokatzeko akordio bat sinatu dutelako.
2019/11/26 - 18:16
'Aita Mari' ontziko 78 migratzaileak Pozzallon lehorreratu dira
Bost eguneko itxaronaldiaren eta itsaso txarraren ostean, salbamenduko ontziak erreskatatutako 78 pertsonak Sizilian lehorreratu dira.
2019/11/26 - 13:39
'Aita Mari' ontziko 78 migratzaileak Pozzallon lehorreratu dira
Bost eguneko itxaronaldiaren eta itsaso txarraren ostean, salbamenduko ontziak erreskatatutako 78 pertsonak Sizilian lehorreratu dira.
2019/11/26 - 12:23
'Aita Mari' ontzia Pozzalloko portura iritsi da
'Aita Mari' ontziak erreskatatutako 78 pertsonak dagoeneko lehorreratzen hasi dira Siziliako Pozzallo portuan.
2019/11/25 - 16:32
'Aita Mari' itsasoa baretzeko zain, Pozzallora abiatu eta bertan lehorreratzeko
Pozzallora iristeko duen zailtasunaren aurrean, salbamendurako ontziak erreskatatu zituen 78 migratzaileak ontziz aldatu ahal izatea eskatu du, baina ez du agintarien erantzunik jaso.
2019/11/25 - 15:11
Etorkinak beste ontzi batera pasatzea eskatu dute 'Aita Mari'ko arduradunek
Aita Mari ontzia Sizialara bidean doa. Itsasoa oso zakar dago eta Italiako salbamendu ontziak eskatu ditu migratzaileek aldaketa itsasoan bertan egiteko.
2019/11/24 - 23:32
Espainiak Maltako akordioa sinatuko du eta 'Aita Mari' porturatzea erraztu dezake
Akordioarekin bat egin eta Mediterraneoan erreskatatutako pertsona migratzaileen banaketa automatikoa onartuko dutela jakinarazi dio Sanchezek Urkulluri.
2019/11/24 - 20:20
'Ocean Viking' ontziaren 213 migratzaileak Sizilian lehorreratu dira
'Open Arms'en zihoazen 73 migratzaileetatik hamaika Italiara eraman dituzte; ontzi horretan geratzen diren gainerako 62ek eta 'Aita Mari'ko 78ek, aldiz, portu seguru baten zain jarraitzen dute.
2019/11/24 - 16:05
'Aita Mari' ontziak premiazko portua eskatu du, eta italiar uretan dago, ekaitzagatik
Maltari edo Italiari erantzun bat galdegin die, daramatzan 78 migratzaileak lehorreratzeko. Itsasontzian bizi duten egoera "oso korapilatsua" da.
2019/11/23 - 18:10
'Aita Mari' ontzia Siziliako ekialderantz doa, porturatzeko baimena jasotzeko zain
Denborale bat saihesteko Siziliako ekialdera abiatu da 'Aita Mari', eta "bihar goizeko lehen orduan" helmugara iristea espero dute.
2019/11/22 - 22:07
400 bat migratzaile, lehorreratzeko baimena jasotzeko zain
'Aita Mari'ren egoera berean daude beste itsasontzi batzuk Mediterraneoan, Libia parean, oraindik portu batean lehorreratzeko baimenik gabe, eta jendez gainezka.
2019/11/22 - 17:47
Beste patera bat bilatzeko operazioa bertan behera utzi du 'Aita Mari' ontziak
Search and Rescue erakundeak arriskuan dagoen ontzia bilatzeko nabigazioa eten du, 'Aita Mari' ontziaren "segurtasuna mantentzeko", izan ere, iraganean Libiako kostazainekin istiluak izan dituzte.
2019/11/22 - 14:50
Jonan Fernandezen ustez, 'Aita Mari' ontziak egin beharrekoa egin du
Espainiar Gobernuko Sustapen Ministerioak bere aldetik esan du 'Aita Mari' ontziak email bitartez eman diela informazioa eta ez dutela inongo gestiorik eskatu.
2019/11/22 - 14:44
'Aita Mari' ontziak Maltan porturatzeko baimena eskatu du
'Aita Mari' ontziak erreskatatutako 78 migranteek gaua nahiko lasai igaro dute. Goizan, abisua jaso du beste ontzi bat arriskuan zegoela eta bere bila hasi da.