Aita Mari
2024/11/27 - 10:56
Aita Marik 33 pertsona erreskatatu ditu goizaldean Mediterraneo erdialdean
Erreskatatutako pertsona guztiak siriarrak dira, eta horien artean daude seniderik gabeko hiru adingabe bi emakume. Italiako agintariek Salerno portua izendatu dute lehorreratze puntu, eta, aurreikuspenen arabera, ostiral goizean iristea espero da.
2024/11/20 - 23:56
Aita Mari ontzia Catanian porturatu da, Mediterraneoan erreskatatutako 53 pertsonarekin
Lehorreratzean ez da gorabeherarik izan, eta egoera larrian dauden bi pertsonari eman zaie lehentasuna. Italiako agintariek aztertu egin dituzte.
2024/11/19 - 18:18
Aita Marik 53 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan
Gehienak Eritreatik, Etiopiatik eta Hego Sudanetik etorritako gazteak eta adin txikikoak dira. Erreskatatuek deshidratazio, zorabio eta neke zantzu nabarmenak dituzte. Bronkitis kasu batzuk ere diagnostikatu dira.
2024/11/16 - 11:45
'Aita Mari' bere laguntza humanitarioko 14. misiora abiatu da
SMHk elkartasun eta babes komunitariorako deia egin du, 20.000 euro lortzeko eta misio humanitario berri honen eragina maximizatzeko.
2024/11/16 - 11:38
'Aita Mari': ''Mediterraneo erdialdean egon behar dugu, giza eskubideak defendatzen''
'Aita Mari' erreskate-ontziak Valentziatik Sirakusara abiatzeko baimena jaso du. Sare sozialen bidez, elkartasun eta babes komunitariorako deia egin dute, 20.000 euro lortzeko eta misio humanitario berri honen eragina maximizatzeko.
2024/10/16 - 19:29
''Kartzela baino, kontzentrazio-esparrua da''
Iñigo Mijangos SMHko koordinatzaileak migratzaileak Italiatik Albaniara eramatea gaitzetsi du. Uste du migratzaileen eta errefuxiatuen eskubideak arriskuan daudela.
2024/10/16 - 16:07
Schengjin eta Gjader: Honelakoak dira Italiak migratzaileentzako Albanian eraikitako zentro polemikoak
Italiako eta Albaniako gobernuek sinatutako akordio bat tarteko, Mediterraneo itsasoan erreskatatzen dituzten pertsona migratzaileak Schengjin eta Gjader udalerrietan eraikitako atxikitze-zentroetara eramango dituzte.
2024/09/09 - 17:42
Akordiorik ez Valentziako Gobernuaren eta Aita Mariren artean
Erreskate-itsasontziak 63.000 euro ordaindu beharko ditu hango portuetan izateagatik, Generalitateak ez du atzera egin.
2024/08/16 - 15:54
'Aita Mari'ren misioa arriskuan dago, PP-Vox Valentziako Gobernuari 63.000 euro ordaindu behar dizkiolako
SMHk adierazi duenez, "Voxen aspaldiko erreklamazioa zen laguntza humanitarioko ontziak Valentziako portuetatik kanporatzea", eta "lehen ekintzetako bat" izan da "araudia aldatzea, tasa salbuetsiak kobratzeko".
2024/07/19 - 19:37
34 pertsona erreskatatu ondoren iritsi da 'Aita Mari' erreskate ontzia Ravennara
1.700 kilometrotik gora egin ostean, Ravenna Italiako hirira iritsi da 'Aita Mari'. 34 pertsona erreskatatu dituzte azken egunotan. Egiptotik, Nigeriatik, Bangladeshetik eta Siriatik irtendakoak, asko gerratik ihesi.
2024/07/15 - 16:54
Aita Marik 34 migratzaile erreskatatu ditu, tartean haurdun dagoen emakume bat eta hiru adingabe
Migratzaile gehienak siriarrak dira, baina horien artean egiptoarrak, nigeriarrak eta bangladeshtarrak ere badaude. Denak onik daude eta ostiral gauean itsasontzia Italiako Ravenna portura iristea espero da.
2024/07/15 - 15:07
Aita Marik 34 migratzaile erreskatatu ditu, tartean haurdun dagoen emakume bat eta hiru adin txikiko
Erreskatatutako pertsona gehienak Siriakoak dira. Itsas Salbamendu Humanitarioak azaldu du migratzaileak ontzi batetik ateratzen ari zirela tentsio uneak bizi izan direla; izan ere, gaua zen eta Libiako hiru ontzi agertu dira, eta bertan zeuden asko "aurpegiak estalita eta armatuta" zeuden.
2024/07/01 - 14:48
Aita Mari Mediterraneora abiatu da Pasaiako portua atzean utzita
Hamahirugarren misioa izango du. Itsas Salbamendu Humanitarioa erakundeak azpimarratu duenez, "erabakigarria da" nazioarteko komunitateak "behartutako migrazioaren funtsezko kausei heltzea".
2024/07/01 - 14:34
Aita Mari erreskate ontziak Mediterraneoan ontzi asko topatzea espero du
Nekane Urra Aita Mariko ordezkariak Pasaiatik irten aurretik aurreikusi du, uda garaia izaki, Mediterraneo itsasoan ontzi asko eta pertsona asko erreskatatuko dituztela, tartean, emakumeak eta haurrak.
2024/07/01 - 13:49
Aita Mari Pasaiatik Mediterraneora abiatu da, 13. misioan
Erreskate ontzi bihurtutako atunontziak Italiako Siracusa portua izango du helmuga eta, ohi bezala, Mediterraneo itsasoan noraezean dauden migratzaileak erreskatzea izango du helburu.
2024/07/01 - 10:58
Albiste izango dira: Frantziako hauteskundeak, Aita Mariren misioa, eta oliba olioa eta argindarra, merkeago
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/23 - 19:37
Aita Mari erreskate ontzia hamahirugarren espediziorako prest
Hurrengo misioari ekiteko prest dago Aita Mari erreskate ontzia. Azken baimenak iritsi bitartean, azken ukituekin dabil tripulazioa, baita entrenatzeko erreskate maniobrak egiten ere.
2024/03/22 - 17:23
'Aita Mari' itsas salbamenduko ontzia Bilbon da dagoeneko
Apirilaren amaierara arte egongo da Itsasmuseum Bilboko itsas museoaren aurrean. Ondoren, Pasaiara joango da, Itsas Festibalera.
2024/03/22 - 17:08
'Aita Mari' Bilbora iritsi da dagoeneko, eta apirilaren amaierara arte egongo da itsas museoaren aurrean
Aita Mari itsas salbamenduko euskal ontzia gaur iritsi da Bilbora. Bilboko itsas museoaren parean egongo da apirilera arte, eta Pasaiara abiatuko da maiatzean, Itsas Festibalean parte hartzeko.
2024/03/22 - 11:50
'Aita Mari' gaur iritsiko da Bilbora, eta herritarrek bisitatu ahalko dute
Itsas salbamenduko euskal ontzia apirilaren amaierara arte egongo da Itsasmuseum Bilboko itsas museoaren aurrean. Ondoren, Pasaiara joango da, Itsas Festibalera.