Aktoreak
2024/04/16 - 10:49
18 hileko kartzela zigorra, Baldwin aktoreak argazki zuzendaria nahi gabe tiroz hil zuen filmeko armazainari
Alec Baldwin aktore estatubatuarrak Haylna Hutchins argazki zuzendaria nahi gabe hil zuen 2021eko urriaren 21ean, 'Rust' filmaren grabazioan. Baldwinek atrezzoko pistola batekin tiro egin behar zuen, baina argitu gabeko arrazoiak tarteko, suzko arma batekin egin zuen.
2024/04/11 - 19:03
O.J. Simpson aktore eta futbol jokalari ohi estatubatuarra hil da
Bi hilketa leporatuta bere kontra 1995ean egin zen epaiketak oihartzun handia izan zuen mundu osoan. Emaztea eta haren lagun bat hiltzea egotzi zizkioten, baina azkenean errugabe jo zuten. 76 urtekin zendu da.
2024/03/11 - 13:32
Cillian Murphyk aktore onenaren 2024ko Oscar saria irabazi du ''Oppenheimer'' filmagatik
Aktoreak estatuatxoa jaso du, "bidaiarik harrigarriena, basatiena" izan dela azpimarratuz. Murphyk aktore onenaren Oscar saria irabazi du J. Robert Oppenheimerrek Christopher Nolan zuzendariaren filmean egindako lanagatik.
2024/03/09 - 20:08
Andrea Jaurrieta iruindarraren 'Nina' filmak Kritikaren Saria jaso du Malagako Zinemaldian
Epaimahaiak nabarmendu duenez, "filmak modu ausart batean hitz egiten du sexu-abusuei buruz, eta isiltasun konplize eta estaltzaileak salatzen ditu, oso egitura narratibo eta zinematografiko landuarekin, zinema klasikoaren arketipoak berreskuratzen dituen western moderno baten eran".
2024/03/09 - 19:39
Andrea Jaurrietak zuzendutako 'Nina' filmak epaimahaiaren sari berezia jaso du Malagan
2024ko maiatzaren 10ean estreinatuko du BTEAM Picturesek 'Nina' filma. Produkzioa 6 astez filmatu zen Mundakan eta Bermeon.
2024/02/25 - 18:22
Hika Teatroak zentsura politikoa salatu du, Moralzarzalen La Tarara antzezlana erretiratu dietelako
Martxoaren 16an ziren obra han aurkeztekoak, baina PP eta VOX agintean dauden Udalak bere aldetik erabaki du egitarautik kentzea. Obran, besteak beste, Itziar Ituño aktoreak hartzen du parte. Agurtzane Intxaurraga, La Tarara obraren zuzendariak azaldu digu gertatu dena.
2024/02/11 - 10:19
2024ko Goya Sarien irabazleak
J. A. Bayonaren "La sociedad de la nieve" filma Goya sarietan nagusitu da (12 golardo eskuratu ditu). Euskal zinemagintzak, berriz, zortzi sari bildu ditu, besteak beste, "20.000 especies de abejas"en hirurak eta "Robot dreams"en biak.
2024/02/10 - 21:08
Goya sarien gala
Ikusi Goya sarien 38. edizioak utzi dituen argazkirik onenak.
2024/02/10 - 09:17
Euskal zinema protagonista izateko puntuan, Goya sarietan
Euskal filmek eta zinema munduko profesionalek 46 izendapen bildu dituzte guztira, Espainiako Zinema Akademiaren sarietan. Gaur egingo dute saritze ekitaldia, Valladoliden.
2024/02/03 - 18:11
Itziar Lazkano aktoreak Naizen Saria jaso du ''20.000 erle espezie'' filmagatik
Naizen adingabe transexualen familien elkarteak jaia egin du gaur Etxarri Aranatzen, eta ume transexualen errealitatea islatzeagatik Estibaliz Urresolaren zinta saritu du.
2024/01/19 - 23:13
Alec Baldwin berriro inputatu dute, filmatze batean argazki-zuzendaria nahi gabe hiltzeagatik
Mexiko Berriko epaimahaiak bi kargu egotzi dizkio nahi gabeko hilketagatik aktore estatubatuarrari.
2023/12/26 - 20:14
Frantziako 56 artistak Gerard Depardieu defendatu dute 'Le Figaro' egunkarian
'No borren a Gerard Depardieu' izenburupean, Victoria Abrilek eta Carla Brunik, besteak beste, Depardieuren aurkako "lintxamendu" mediatikoa salatu dute. Zenbait emakumek aktore ospetsua salatu zuten, bortxaketa eta sexu-erasoak egotzita.
2023/12/23 - 16:29
Arantxa Gurmendi aktorea hil da, 'Goenkale' telesaileko Hortentsi
79 urte zituela hil da aktore donostiarra. 2010ean alzheimerra atzeman zioten. Ordura arte, ibilbide profesional luzea eta oparoa izan zuen telebistan, antzerkian, zineman eta baita musikan ere.
2023/11/29 - 12:28
Juan Jose Ballesta aktorea atxilotu dute indarkeria erabilita lapurreta bat egitea egotzita
Gertakariak atzo goizean jazo ziren. Aktoreak ezagun batekin eztabaida izan zuen, eta kolpeka amaitu omen zuten. Ostean, 50 euro eta jaka ostuta alde egin zuen. Ez da hau Ballestak zabalik duen auzi bakarra, izan ere, sexu eraso bategatik ikerketapean dago.
2023/11/09 - 11:03
Aktoreen sindikatuak eta Hollywoodek akordioa lortu dute greba amaitzeko
Hitzarmenak 1.000 milioi dolar baino gehiagoko balioa duen kontratu bat jasotzen du, eta 160.000 aktore baino gehiagoren soldatak hobetuko ditu.
2023/10/29 - 10:09
Matthew Perry aktorea hil da, "Friends" telesailean Chandler Bing pertsonaia haragitu zuena
AEBko 54 urteko aktore ezaguna hilda topatu dute Los Angelesko bere etxean.
2023/09/28 - 18:04
Michael Gambon aktore irlandarra, Harry Potterren Dumbledore, hil da
Aktorea 82 urte zituela hil da, pneumonia batek jota. Lau Bafta sari jaso zituen. Gambon ezaguna da telebistan, zineman, irratian eta antzerkian egindako bost hamarkadatik gorako ibilbideagatik.
2023/09/27 - 16:15
Jessica Chastain, EITBn: ''Polita izan da itzultzea eta jendea musukorik gabe ikustea''
Aktore estatubatuarrak "Memory" aurkeztuko du gaur Donostiako Zinemaldiko Perlak sailean, Michel Franco filmaren zuzendariarekin batera. Chastain pozik agertu da bere zaleekin egoteko aukera izan duelako.
2023/09/25 - 10:38
Albiste izango dira: Zinemaldia, udako eguraldia aste osoan eta inbestidurarako negoziazioak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/21 - 17:21
Jessica Chastain izango da Zinemaldiko izar handia
Aktore estatubatuarra bi urteren ostean itzuliko da Donostiara "Memory" filma aurkezteko.