Alarma-egoera
2021/03/11 - 16:27
2022ko erdialdera arte ez gara normaltasunera itzuliko, gehiengo baten aburuz
Galdetutakoen % 10ek uste dute pandemia aurten bukatuko dela. Hori horrela, gizartearen gehiengoak 12-18 hilabete gehiago beharko direla iritzi dio.
2021/03/11 - 15:22
Aste Santuan bizikideak baino ezingo dira elkartu etxeetan
San Joseko asteburu luzean eta Aste Santuko egunetan, bizikideak bakarrik elkartu ahal izango dira etxebizitzetan, Espainiako Gobernuak eta erkidegoek adostutakoaren arabera.
2021/03/11 - 13:50
Ermua gune gorrian sartu da
Guztira, lau dira gune astinduenean dauden udalerriak: Aretxabaleta, Derio, Ermua eta Lazkao.
2021/03/11 - 12:41
Muga inguruan bizi diren herritarrentzat salbuespenak ezartzea proposatu du Nafarroak
Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko hainbat pasabide itxita egoteak inguru horretako bizilagunei ekarri dizkien arazoez ohartarazi dio Foru Gobernuak Pirinio Atlantikoetako Prefeturari.
2021/03/10 - 20:24
Erkidegoak itxita egongo dira San Joseko zubian eta Aste Santuan
Baldintza minimoak biltzen dituen ituna adostu dute Lurraldeen arteko Osasun Batzordean. Erkidegoek gainerako neurriak zorrozteko eta malgutzeko aukera izango dute, pandemiaren bilakaeraren arabera.
2021/03/10 - 16:08
Gero eta udalerri gehiago daude eremu berdean, batez ere Gipuzkoan
Hala ere, eremu berdean egon ondoren, Villabona kolore horira pasatu da.
2021/03/10 - 15:27
Aste Santuan erkidegoetako mugek itxita jarraituko dutela aurreikusten da
Osasun arloko lurraldeen arteko bilerara erkidegoen mugek itxita jarraitzeko proposamena eramango du ministerioak. Onartuz gero, guztiek derrigorrez bete beharko dute
2021/03/09 - 21:25
Herrien arteko mugikortasuna irekitzeak kezka sortzen du kostaldeko udalerrietan
Asteburu honetan hasita, bisitari asko espero dituzte kostaldean. Bisitarien pilaketek ardura sortzen dute kostaldeko herrietan.
2021/03/09 - 15:43
Librea da mugikortasuna EAE barruan
Gauerdian sartu da indarrean dekretua. Urtarrilaren 13an ezarritako mugikortasun mugak altxatu dira, baita eremu gorrian dauden udalerrietan ere. Neurriak Aste Santuaren aurretik berrikusiko dira.
2021/03/09 - 15:16
Erkidegoan libre mugitu gaitezkeen lehen eguna aprobetxatu dute askok
Lehen egun honetan ezin izan dutenak asteburuari begira jarri dira, lagun eta familiakoak ikusteko irrikitan.
2021/03/09 - 13:46
Oñatik lortu du azkenean eremu gorritik aldentzea; Deriok, aldiz, ez
Getxok gune laranjatik horira doan langa gainditu du. Eibarrek eta Tolosak, aitzitik, ezin izan diote kolore horiari eutsi, bi udalerri horietan kutsatzeek gora egin dutelako.
2021/03/08 - 15:49
Gauerditik aurrera mugikortasuna librea izango da EAE osoan
43 egunez udalerriak itxita egon ostean, gauerditik aurrera Euskal Autonomia Erkidego osoan barrena libre mugitzeko aukera egongo da berriro.
2021/03/08 - 13:58
Derio atera eta Lazkao sartu da eremu gorrian
Guztira, hiru udalerri gorri daude EAEn. Laranjei dagokienez, zortzi dira gaur-gaurkoz maila horretan dauden udalerriak.
2021/03/08 - 10:44
Hauek dira asteartetik Euskadin indarrean egongo diren neurriak
Mugikortasuna EAE osora zabalduko da asteartean, baina gainerako murrizketei eutsi egin diete.
2021/03/07 - 21:17
Oztopo gehien izan duen M8a generoen arrakalak bistaratzera doa berriz
Auzoetan hasi dira aldarrikapenak egiten. Eztabaida-gunean jarri dira biharko martxak, osasun publikoa dela eta.
2021/03/07 - 18:49
M8ko mobilizazio guztiak debekatu dituzte Madrilen
Madrilgo Auzitegi Nagusiak debekua baieztatu du, kutsadura "arrisku handia" dagoela iritzita. "Osasun, osotasun fisiko eta pertsonen bizitza" eskubidea lehenestea erabaki du.
2021/03/05 - 22:29
Mugikortasuna librea izango da EAE barruan asteartetik aurrera
Herrien konfinamendu perimetrala bertan behera uztea erabaki du LABIk, eta, horrenbestez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa osoan mugitzea baimenduta egongo da. Gainerako neurriek indarrean jarraituko dute.
2021/03/05 - 22:21
Eskola kiroleko entrenamenduak udalerri guztietan egin ahalko dira
Eremu gorrian dauden udalerriei murrizketa bereziak ezartzeko irizpidea bertan behera utzi du LABIk, eta, ondorioz, eskola kiroleko entrenamenduak baimendu ditu.
2021/03/05 - 21:43
Argi izpia kultura munduarentzat
Hilabete zailak bizi izan dituzte, baina orain arnasa pixka bat hartzen hasteko aukera ikusten dute. Jendea libreki mugitzeak zinema, antzerki eta musika kontzertuak suspertuko ditu.
2021/03/05 - 21:39
Hotelek eta landetxeek pozik hartu dute mugikortasuna malgutzea
Hotelak eta landetxeak mugikortasuna zabaltzeko zain zeuden. Gabonetatik ez dute beste lurraldeetako bezerorik izan. Pozik hartu dute albistea.