Oñatik lortu du azkenean eremu gorritik aldentzea; Deriok, aldiz, ez
Arabako datuei dagokienez, ez dago udalerri gorririk, ezta laranjarik ere. Gasteiz horiz dago, Agurain eta Laudio bezala. Amurrio, berriz, berdez.
Bizkaian, Derio da udalerri gorri bakarra.
Gune laranjan, aldiz, hauek daude: Emua, Gueñes, Mungia eta Santurtzi.
Horian, berriz, hauek daude: Abadiño, Abanto, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbao, Durango, Elorrio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Muskiz, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Sestao, Sopela, Trapagaran, Zalla eta Zornotza.
Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, daude Aretxabaleta eta Lazkao.
Eremu laranjan honakoak daude: Arrasate, Beasain, Eibar, Oñati eta Tolosa.
Gune horian, berriz, beste hauek ditugu: Andoain, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Deba, Donostia, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Orio, Ordizia, Pasaia, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.
Kolore berdea indarra galduz doa, hiru udalerri baitaude soilik eremu horretan, atzo baino hiru gutxiago: Astigarraga, Lasarte-Oria, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Urnieta, Usurbil eta Villabona.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.
Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira:
