Alba Garcia Martin
2025/03/20 - 20:05
PSE-EEko Eneko Andueza Sumarreko Alba Garciarekin bildu da gaur
Sozialistek lankidetzarako tartea ikusten dute, eta Sumarrek zail ikusten du politika aurrerakoiak adostea.
2024/12/31 - 16:05
Sumarrek uste du Euskadik ez duela ''bizkarrean zapladatxo bat'' behar, baizik eta ''kudeaketa hobea''
Alba Garcia Suma Mugimenduko koordinatzaile nagusiak gaitzetsi egin du Imanol Pradales lehendakariak urte amaierako mezuan "eredu zaharkitu" bat defendatu izana, gazteen artean "desafekzioa" eragiten duena, "etxebizitzaren, lan-prekarietatearen edo krisi klimatikoaren dramari" heltzen ez diolako.
2024/11/30 - 13:40
Alba Garciak gidatuko du Sumar Mugimenduaren Koordinazio Orokorra
Alba Garciak, Lander Martinezek eta Edurne Garciak osatu duten Garai Berria hautagaitza izan da bozkatuena larunbat honetan Bilbon egin den sortze-batzarrean.
2024/11/25 - 11:18
Alba Garciak, Edurne Garciak eta Lander Martinezek gidatuko dute Sumarren asanbladarako hautagaitza bateratua
Garai Berria izeneko hautagaitza azaroaren 27tik 29ra egingo dituzten bozketen bidez berretsi beharko dute. Azaroaren 30ean Arrupe Etxean (Bilbo) egingo duten ekitaldian iragarriko dute emaitza.
2024/07/11 - 18:20
Akordio konkreturik gabe herri-itun handiak lortzea zaila iruditzen zaio Sumarri
Alba Garcia Sumarren lehendakarigaia eta Jon Hernandez legebiltzarkidea hartu ditu gaur lehendakariak. Bihar PP eta PSE-EEren txanda izango da.
2024/07/11 - 15:18
Pradales lehendakariak Sumarrekin hasi du bilera-sorta
Imanol Pradalesek Jon Hernandez eta Alba Garcia hartu ditu Gasteizko Ajuria Enea jauregian. Datozen egunetan lehendakaria Eusko Legebiltzarreko indar politikoekin bilduko da, Voxekin izan ezik.
2024/06/09 - 15:17
Parte-hartze ''altua'' espero du Garciak, eta herritarrak ''mobilizatzea'' garrantzitsua dela esan du
Alba Garcia Sumarreko ordezkariak hauteskundeetan parte-hartzea "altua" izatea espero du. Herritarrak "mobilizatzea" garrantzitsua dela esan du, "ezin baititugu demokrazia eta gure eskubideak ziurtzat jo".
2024/05/03 - 14:05
Jon Hernandezek Sumarren akta hartu eta politika ''benetan'' aurrerakoiak bultzatuko dituela esan du
Alba Garcia lehendakariagaiak agerraldia egin du Sumarreko legebiltzarkidearekin batera, eta koalizioaren taldean egongo dela aurreratu du, "gainerako alderdikideekin batera lan egiteko eta babesa emateko".
2024/05/02 - 12:27
Garciak Sumaren eta Podemosen batasunerako ekimena errespetatzen du, baina Europako hauteskundeetan du burua
Sumarren eta Podemosen batasunaren aldeko ekimenaren sustatzaileek beste batzar bat egingo dute datorren larunbatean Bilbon, ezker federalista plurinazionalaren "batasuna" osatzen laguntzeko (adierazpenak gaztelaniaz).
2024/04/26 - 19:07
Atzerriko botoak ez du eraginik izan apirilaren 21eko hauteskundeetako eserlekuen banaketan
EAJ nagusitu da Araban eta Bizkaian, eta EH Bilduk lortu ditu boto gehien Gipuzkoan. Atzerriko botoak zenbatuta, EAEko hauteskundeetako behin betiko boto-zenbaketa itxi dute, eserlekuen banaketa aldatu gabe.
2024/04/26 - 07:00
Gaur, atzerriko bozen zenbaketa: lurralde bakoitzeko azken eserlekua jokoan, baina aldaketarako aukera urri
Arabako lurralde historikoan, EAJk azken eserlekua ken diezaioke EH Bilduri; Bizkaian, Sumar PSE-EEri bat kentzetik gertu dago; eta Gipuzkoan, koalizio subiranistak azken eserlekua lor dezake, sozialisten kaltetan, baina oso zaila edo ia ezinezkoa dirudi halakorik gertatzea.
2024/04/23 - 10:09
Albiste izango dira: A21eko hauteskundeen ondorengoa, Liburuaren Eguna, eta EAEko Barne Produktu Gordina
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/22 - 15:27
Martinez: ''Guregan hartuko dugu kanpoan geratu diren 23 000 boza horien ordezkaritza''
Lander Martinez Sumar Mugimenduko buruak adierazi du Podemoseko bozkak ere ordezkatu nahi dituztela Eusko Legebiltzarrean.
2024/04/22 - 12:10
Hernandez (Sumar): "Pozik gaude Eusko Legebiltzarrean gutxieneko presentzia izateaz"
Arabako zerrendaburuaren esanetan, orain "ezkerreko politikak bultzatzen jarraitzeko unea" da. "Ezkerreko gehiengoa izango dugu berriro Eusko Legebiltzarrean, baina berriro aterako da aurrerakoia ez den Gobernu bat", esan du.
2024/04/22 - 10:03
Albiste izango dira: A21eko emaitzen balorazioa, Alex Garciaren egoera eta 'Koldo auzia'ren ikerketa batzordea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/22 - 09:34
EAJk irabazi du botoetan, EH Bildurekin 27na eserlekutan berdinduta
Azkenean, EAJk 29.000 botoko aldea lortu du, eta koalizio subiranistak emaitza historikoak izan ditu. Bestalde, PSE-EEk 12 legebiltzarkide erdietsi ditu (+2), PPk 7 (+1) eta Sumarrek eta Voxek, bana.
2024/04/22 - 03:08
EAJk eta PSE-EEk eutsi ahalko diote egungo gobernuari, gehiengo osoz
Jeltzaleek eta sozialistek 39 eserleku dituzte, gehiengo osoaren langa ordezkari batengatik gaindituta.
2024/04/22 - 03:03
Hauek izan dira EAEko hauteskundeetako emaitzak
EAJk eta EH Bilduk 27na eserleku eskuratu dituzte Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, baina alderdi jeltzalea izan da bozkatuena, 29.000 botoko eta 2,64 puntuko aldearekin. Koalizio subiranistak, bere aldetik, emaitza historikoak lortu ditu, lehen aldiz 300.000 botoen langa gaindituta.
2024/04/22 - 02:17
Hauteskunde gaua, iruditan
2024ko apirilaren 21eko hauteskunde gaueko argazkiak.
2024/04/22 - 02:01
Alba Garcia: ''Gure indarrak jarriko ditugu Euskadiko politikek ezkerrerantz egin dezaten''
Sumarrek lortu egin du Eusko Legebiltzarrean sartzea. Araban erdietsi du ordezkaria, eta, horrenbestez, Alba Garcia lehendakarigaiak (Bizkaiko zerrendaburu zen) ez du parlamentari akta lortu. Entzun itzazu Alba Garcia hautagaiaren hitzak (gaztelaniaz).