Alberto Núñez Feijóo
2023/08/07 - 14:25
EAJk berretsi du ez duela Feijooren balizko inbestidura babestuko
Voxek PPk gidatutako balizko gobernu batean sartzeari uko egin badio ere, jeltzaleek berretsi dute ez dutela Feijooren inbestidura errazteko negoziaziorik abiatuko. PPk, ordea, EAJren eta Coalicion Canariaren babesa lortzea espero du, joko-arauak aldatu egin direla uste baitu.
2023/08/06 - 14:59
Feijoo, Voxen proposamenaren inguruan: “Konstituzionalismorako aurrerapausoa da, beharrezkoa”
PPren presidente eta Gobernu espainiarreko presidente izateko hautagai den Alberto Nuñez Feijook berretsi du euren proposamena dela "Alderdi Popularraren gobernua bakardadean osatzea, akordio zabal batean oinarrituta, Konstituzioaren barruan".
2023/08/05 - 11:50
Sanchez ala Feijoo, nor proposatu beharko luke erregeak inbestidurarako?
Konstituzioaren 99. artikulua lehen lerrora bueltatu da berriz, hautagai nagusiek babes argirik lortu ez dutelako, hauteskunde errepikapenaren mamua berriro begiztatzen hasi den honetan. Alabaina, zer dio, zehazki, artikuluak?
2023/07/31 - 22:40
Voxek ezagutzera eman du Feijoo eta Abascal hauteskundeen emaitzak aztertzeko bildu zirela
Eskutitzak elkarri trukatzetik, adierazpenak gurutzatzera igaro dira popularrak eta sozialistak. Feijooren taldeak gobernatzeko eskubideari eusten dio, Sanchezi negoziatzera deitzen dioten bitartean. Sanchezek, baina, argi du: gorteak osatutakoan, gehiengo parlamentarioa lortzeari ekingo dio.
2023/07/31 - 17:24
Sanchezek eta Feijook irmo eusten diete beren asmoei
PPK dio Espainiako Gobernua osatzea dagokiela, eta Sanchezi Feijoorekin biltzeko eskatu dio beste behin. Sozialistek, aldiz, berretsi dute U23ko emaitzek argi utzi zutela herritarren gehiengoak gobernu aurrerakoia nahi duela. Bi alderdiok Kongresuko Mahaia eskuratu nahi dute.

2023/07/31 - 10:17
Diputatu eta senatariak kredentzialak aurkezten hasiko dira gaurtik aurrera eta abuztuaren 16ra artean
Kongresua eratzeko saioa abuztuaren 17an izango da, eta egun horretan diputatuek Konstituzioari men egiteko zina edo promesa egingo dute, eta Ganberako Mahaia aukeratu.

2023/07/30 - 22:26
Sanchezek uko egin dio Feijook egindako eskaerari, eta abuztuaren 17aren ostean hitz egiteko deia egin dio
Feijook asteon biltzea eskatu dio Pedro Sanchezi inbestidura negoziatu eta "blokeoa" saihesteko asmoz. PSOEk 30.000 boto baliogabe baino gehiago berraztertzea eskatu duela ezagutu eta gutxira bidali du gutuna Feijook.
2023/07/28 - 11:49
Iturgaizek ziurtzat jo du Sanchezen "bigarren Frankenstein gobernua", zer eta "iheslari" batekin adostua
EAEko PPren presidenteak ohartarazpena egin dio EAJri, horrek Feijoren inbestidura negoziatzeko emandako ezezkoaren ostean. Nabarmendu duenez, popularrak gako dira Durangoko Udalean edo Gipuzkoako Aldundian. "Bidean egingo dugu topo", gaineratu du.
2023/07/26 - 17:22
PPk babes bila jarraitzen du eta Sanchez, bitartean, lasai
Sozialisten iritziz, alderdi popularrak hauteskundeetako porrota ezkutatu nahi du. PPk, bestalde, behin eta berriz aldarrikatzen du lehen indarra izan dela.
2023/07/25 - 19:32
Feijook "presazko ondorioa" ateratzea ikusten du EAJren ezezkoaren ostean gobernua osatuko ez duela onartzea
"UPN eta Coalicion Canaria jarrerarik onenarekin daude", azpimarratu du PPko hautagaiak, eta gaineratu du datozen asteetan PSOErekin eta Voxekin hitz egingo duela, "eta hortik aurrera lan egingo dugu".
2023/07/25 - 11:30
EAJk Alberto Nuñez Feijoori jakinarazi dio ez duela bere inbestidura negoziatuko
EAJren EBBko presidenteak telefonoz deitu dio bart PPko buruzagiari, horrek mezu bidez berarekin harremanetan jarri ondoren. Jeltzaleek esana zuten "Vox erakundeetan sartzean marra gorri bat" zeharkatu zuela Feijook.
2023/07/24 - 20:43
Feijoo EAJ, UPN, Vox eta Coalicion Canariarekin harremanetan jarri da
Alberto Nuñez Feijoo PPko buru eta presidentegaiak EAJrekin, UPNrekin, Voxekin eta Coalicion Canariarekin harremanetan jarri dela jakinarazi die alderdikideei.
2023/07/24 - 20:03
Feijoo Vox eta EAJrekin harremanetan jarri da, eta UPNk inbestidurarako baiezkoa eman dio jadanik
EAJk uko egin dio Feijooren inbestidurari, "operazio honetarako" Vox beharko lukeelako, eta berretsi du PPren buruak "marra gorria" zeharkatu duela Santiago Abascalen alderdia "erakundeetan sartzean".
2023/07/23 - 14:05
Alberto Nuñez Feijook adierazi duenez, ''gobernu sendoa izatea dugu jokoan''
Alderdi Popularreko buru Alberto Núnez Feijook Madrilgo Ramiro de Maeztu ikastetxean bozkatu du. Botoa eman ostean, hautagai popularrak adierazi du Espainiak erabakitzen duen guztia ondo egongo dela.
2023/07/13 - 12:17
Isabel Garrido Correoseko CCOO-ko ordezkariak Feijoori: "Ez dauka gure lana nola egin esan beharrik"
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan, CCOOko ordezkariak adierazi du Correos-eko zuzendaritzak agindu zituen errefortzuak berandu iritsi direla. Horrez gainera, zuzendaritzaren gardentasun falta ere salatu du.
2023/07/13 - 07:00
Azken eguna posta bidez bozkatzea eskatzeko
2,4 milioi lagunek eskatu dute momentuz posta bidezko botoa ematea. Horietatik 480.000 pertsonak egikaritu dute dagoeneko boto eskubidea eta, gainerakoek uztailaren 20a arteko epea daukate horretarako.

2023/07/12 - 23:09
Feijook polemika piztu du, posta bidezko botoen inguruan zalantzak hauspotuz
PPko hautagaiak dei egin die Correoseko langileei posta bidezko boto guztiak banantzeko, "euren nagusiek esaten dutena esaten dutela ere".

2023/07/11 - 16:11
Lorena Vicioso (Sumar): ''Bi gizon eztabaidan ikusi genituen eta ez zuten inolako proposamenik eskaini''
Sumarren Bizkaiko hautagaia den Lorena Viciosoren ustez, atzo "Yolanda Diazen falta sumatu zen, bere datu eta proposamenena".

2023/07/11 - 15:59
Aitor Esteban: ''Nahiko eztabaida desatsegina izan zen''
EAJren Kongresurako hautagaiaren arabera, atzoko eztabaidak erakutsi zuen Euskadiko herritarren beharrak defendatzeko "ahots orekatu bat" behar dela eta hori, bere esanetan "EAJ da".

2023/07/11 - 13:23
Arnaldo Otegi: ''Euskaldunak ez ginen ordezkatuak ikusi eztabaidan''
Arnaldo Otegik esan du euskal herritarrak "oso urrun" daudela Pedro Sanchezen eta Alberto Núñez Feijooren politika egiteko estilotik. EH Bilduko koordinatzailearen arabera, "atzoko eztabaida EH Bilduk eta ERCk irabazi zutela esan liteke".