Aldaketa PSOEn
2017/05/06 - 18:01
Hiru hautagaiak prest, PSOEren barne hauteskundeen kanpainarako
Susana Diaz, Pedro Sanchez eta Patxi Lopez hautagaiek babesa biltzen jarraitu dute gaur egindako ekitaldietan, PSOEren barne hauteskundeetako kanpaina ofizialki hasi aurretik.
2017/05/04 - 20:04
Susana Diazek baino 5.000 sinadura gutxiago aurkeztu ditu Pedro Sanchezek
Susana Diaz Andaluziako presidentea izan da abal gehien aurkeztu dituen hautagaia: 62.617. PSOEko idazkari nagusi ohiak 57.369 sinadura aurkeztu ditu eta Patxi Lopez lehendakari ohiak 12.000.
2017/04/17 - 13:26
Idoia Mendia: 'Diaz eta Sanchez barne kanpaina polarizatzen ari dira'
Patxi Lopez, aldiz, 'Espainiako probintzia guztietan barrena dabilela' azpimarratu du PSE-EEko idazkari nagusiak, eta hala, militanteekin 'feed back'a lortzen duela.
2017/03/26 - 15:42
Diazek hautagaitza aurkeztu du, sozialista historikoen babesarekin
4.500 militante eta jarraitzaileren aurrean, eta, besteak beste, Gonzalez, Zapatero, Rubalcaba eta Guerra buruzagi beteranoez inguratuta, ofizialki aurkeztu du bere hautagaitza.
2017/02/11 - 21:11
Diaz, Ferrazera begira: 'Ilusioa dut, eta irabaztea gustatzen zait'
Alderdi Sozialisten buru izateko, PSOEren primarioetara aurkezteko aukera iradoki du Andaluziako presidenteak.
2017/01/28 - 21:41
Mila lagun ingururen babesarekin itzuli da Pedro Sanchez
Sanchez ziur da militanteen babesa baduela, horregatik bere burua militantziaren hautagai modura aurkeztu du.
2017/01/15 - 13:20
Patxi Lopez: 'Nire helburua erabateko sozialismoa berreskuratzea da'
PSOEren idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztu du lehendakari ohiak eta xede nagusia 'erabateko sozialismora eta sozialdemokraziara' itzultzea dela azpimarratu du.
2017/01/14 - 18:36
Lopezek PSOEren idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztuko du
Lopezek gaur aurkeztuko du hautagaitza gaur eguerdirako deitutako agerraldian. PSOErentzat duen asmoa azaltzea espero da.
2017/01/12 - 13:23
Idoia Mendia: 'Nahiko nuke lehenago izatea'
Idoia Mendia PSOEko idazkari nagusiak sozialisten zuzendaritza lehenago berritzea nahiko luke. PSOEko batzorde federala larunbatean bilduko da bozkaketaren datak erabakitzeko.
2016/12/03 - 11:58
Kongresu federala eskatzeko plataforma sortu dute PSEren militantek
Gainera, Pedro Sanchezen dimisioa eragin zuen batzorde federala gaitzetsi dute manifestu baten bitartez. Plataformaren hitzetan, "ikuskizun lotsagarria" izan zen han gertatutakoa.
2016/11/18 - 02:51
PSOEko batzorde kudeatzaileak diziplina hautsi zutenak aldendu ditu
Talde diziplina hautsi eta Rajoyren inbestidurari ezetz esan zioten diputatuak zigortu egin ditu PSOEko batzorde kudeatzaileak.
2016/10/26 - 02:13
PSOEk dio ‘aldebakarreko haustura’ dela PSCren erabakia
PSCko ordezkariek eta PSOEko beste hainbat diputatuk ez dute alderdiaren boto-diziplina errespetatuko, eta Rajoyri "ez" esatearen aldeko iritzia berretsi dute.
2016/10/23 - 21:53
Pedro Sanchez egoera makalean geratu da Batzorde Federalaren ostean
Twitter bidez esan du laster berreraikiko dutela militanteek alderdi sozialista autonomoa, PPrengandik aldenduta. Ez du argitu, ordea, inbestidurara joango den ala ez.
2016/10/23 - 17:09
PSOE abstenitu egingo da Rajoyren inbestidura-saioan
Javier Fernandez gestio batzordeko presidenteak adierazi duenez, erabakiari men egin beharko dio talde parlamentario osoak.
2016/10/23 - 16:05
Alderdi Sozialista erabat zatituta iritsi da Batzorde Federalera
Azken 40 urteetan hartutako erabakirik zailenetakoa hartu behar du: Rajoyren inbestidura ahalbidetu ala ez.
2016/10/23 - 15:58
PSOEren gainbeheraren kronologia
2010ean Zapaterok murrizketarik latzenak ezarri zituenetik hirugarren hauteskunde deialdia ekiditzeko 2016ko Batzorde Federalera. Hona hemen PSOEren krisiaren nondik norakoak.
2016/10/23 - 00:54
Rajoyri agintzen utzi ala ez erabaki beharko dute
Beste hauteskunde batzuk izateko beldurrik izan ez eta militanteei galdetzeko prest dagoen fakzioak agerian utziko du bere "haserrea".
2016/10/22 - 15:15
Ehunka lagunek Rajoyri 'ez' esatea eskatu dute PSOEren egoitza aurrean
Bertan bildu direnak Espainiako hainbat gunetatik etorritako talde sozialistetako kideak dira, eta "Ez, ezetz da", "Demokrazia PSOEn" dioten pankartak dituzte.
2016/10/03 - 22:47
PSEk uko egin dio PSOEko batzorde kudeatzailean parte hartzeari
Batzorde kudeatzaileko kide izateko eskatu zieten hainbat buruzagiri, baina euren jarrerarekin koherente izatea eta eskaintzei uko egitea erabaki zuten.
2016/10/01 - 22:51
Pedro Sanchezek dimititu egin du PSOEko idazkari nagusi gisa
Primarioak eta berehalako kongresua deitu ala ez erabakitzeko bozketa galdu ostean, PSOEren orain arteko idazkari nagusiak dimisioa eman du.