Alerta Meteorologikoak
2025/01/19 - 21:03
Araba eta Nafarroa abisupean egongo dira elurragatik astelehen honetan
00:00etan sartuko dira indarrean bi abisuak, eta asteleheneko 10:00etan bukatuko dira. Litekeena da elur-maila 800-1.000 metrora jaistea.
2025/01/13 - 11:54
Hotz boladarekin ekin diogu asteari, leku askotan termometroak zeropetik daudela
Giro egonkor eta hotza izango da nagusi gutxienez asteazkenera arte. Gaur bertan zeroz azpitik 6 gradura jaitsi da termometroa Gaubean (Araba), baina kostaldean ere 0 °C-ren langaren azpitik izan dira tenperaturak: Donostian, esaterako, -1,6 °C erregistratu dituzte.
2025/01/09 - 08:44
Albiste izango dira: EITB Data: kirol ohiturak, gripearen intzidentzia eta txotx denboraldiaren aurkezpena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/08 - 14:41
Araban eta Bizkaian haizeagatik ezarritako alerta laranjak bolada bortitzak utzi ditu: Matxitxakon, 175 km/h
Alerta laranja abisu horia izatera igaro da 15:00etan, gauerdira arte. Haize zakarrak 106 gorabehera eragin ditu, gehienak zuhaitz eta hiri altzarien erorketengatik. Bilbon, esaterako, aldamio bat jausi da, eta Loiuko aireportuan bost hegaldi bertan behera geratu dira eta hiru desbideratu dituzte.
2025/01/08 - 08:50
Albiste izango dira: Alerta laranja haizeagatik, urteko lehen Gobernu Bilera eta lurrikara Tibeten
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/07 - 18:18
Eskoletako kirol jarduerak bertan behera utzi dituzte Araban
Eusko Jaurlaritzak alerta laranja iragarri du asteazkenerako, Bizkaiko eta Arabako haizeguneetan.
2025/01/07 - 12:48
Haizeagatik alertapean izango dira bihar Araba eta Bizkaia, 120 km/h-ko ufadak gainditzea espero baita
Hego-mendebaldeko haizeak indarra hartuko du arratsaldetik aurrera, eta hala, abisu horia aktibatu dute bi lurraldeotan eta Nafarroako Kantauri isurialdean. Bihar are zakarrago joko du, eta 06:00etatik 12:00ak arte alerta naranjapean izango dira Araba eta Bizkaia.
2025/01/04 - 20:53
Aro epela kostaldean eta hego-haize zakarrak eragindako abisu horia Bizkaian eta Gipuzkoan Errege bezperarako
Haizeak gogor jotzen ez duen tokietan, 00:00etatik 12:00etara egongo da indarrean abisu horia. Bizkaiko toki haizetsuenetan, berriz, asteleheneko 00:00ak arte luzatu dute abisua.
2024/12/18 - 13:25
EAE abisupean izango da gaur eta bihar 100 km/h baino gehiagoko haize boladak izan daitezkeela eta
Horrez gain, bihar ere abisu bat jarriko dute indarrean itsasaldeko arriskuagatik, 3,5 metrorainoko olatuak espero baitira.
2024/12/10 - 08:52
Albiste izango dira: Abisua izotzagatik, EAEko aurrekontuen eztabaida eta EITB Maratoiaren atzerako kontua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/12/09 - 22:14
Ebro ibaiak 1.550 metro kubiko segundoko emaria izango du asteartean, Tuteran
Erriberako hiriburuan, ibaiak emari maximoa 13:45 aldera harrapatzea espero dute. Badaezpada, Tuterako Udaltzaingoak urak hartu ohi dituen garajeetako ibilgailuak ateratzeko gomendioa eman du.
2024/12/09 - 12:04
Zadorrak gainezka egin du Gasteizen eta Iruña Okan
Gasteizko Udaltzaingoak Eraztun Berdearen oinezkoen bidea itxi du, uholdeen beldur. Nafarroan, Arga ibaia maila gorenera iritsi da hainbat puntutan, baina behera egin du Iruñean. Hala, larrialdi fasea bertan behera utzi du Udalak.
2024/12/09 - 00:03
Ibaien emariek gora egiten jarraitzen dute Araban eta Nafarroan, eta agintariek zaintza aktibatu dute
Zadorra, Ega, Arga eta Irati ibaien bilakaera zaintzen ari dira larrialdi zerbitzuak. Nafarroako Gobernuak Larrialdi Planaren 0 fasea aktibatu du, Iruñeko arroan eta erkidegoaren iparraldean uholdeak izateko arriskua baitago. Nafarroako hainbat errepidetan arazoak izan dira gauean.
2024/12/08 - 21:47
Ega, Arga eta Irati ibaiak dira igande honetan arretagune nagusiak Nafarroan
Nafarroan, Ultzama ibaia oso indartsu dator, eta kezka eragin dute igandean Ega, Arga eta Irati ibaiek ere. Iruñean urpean geratzeko arriskuan dauden eremuetatik autoak ketzeko eskatu dute. Zangozan gainezka egin du Aragoi ibaiak, eta Beran erabat hazita doa ibaia.
2024/12/08 - 21:26
Ibaiak hazita datoz Gipuzkoan
Igandeko euri ugariek Euskal Herri osoa jarri dute ibaietara begira. Azpeitian, esaterako, Urola ibaia arrotik ateratzetik gertu dago; maila horian dago. Urolara urak isurtzen dituen Ibaieder maila laranjan egotera ere iritsi da arratsaldean Matxinbentan.
2024/12/08 - 20:44
Bizkaian eta Gipuzkoan prezipitazioengatik alerta laranja indarrean dela hasiko da astea
Abisu laranja asteleheneko 12:00ak arte egongo da indarrean. Araban eta Nafarroan, astelehen osoan zehar abisu horiak izango dura dira euriteengatik eta elurragatik. Iparraldeko mendialdeetan, elurra egiteko arrisku handia dago.
2024/12/08 - 13:58
500 gertakari baino gehiago izan dira EAEn haize zakarragatik
Zuhaitz edo adar erorketak izan dira gehienak. Alerta laranja ezarri dute Euskadin euri-jasa bortitzengatik asteleheneko 12:00ak arte, eta haizeak oso gogor jo du egun osoan zehar.
2024/12/07 - 20:47
Neguko bidezaintza planak aktibatu dituzte Hegoaldean, elur iragarpenak direla eta
Neguko Bidezaintza Plana aktibatu du Eusko Jaurlaritzak EAEn, "jarraipen eta informazio fasean", eta Nafarroako Gobernuak elurra kentzeko 64 makina aktibatu ditu datozen orduetarako, Belaguako portua ixteaz gain.
2024/12/07 - 20:20
Krisi mahaia bildu du Getxoko Udalak igandean prezipitazio handiengatik alerta laranja ezarriko baitute
Bilboko Udalak zein Getxokoak adierazi dute urak har ditzakeen tokietatik autoak erretiratzea komeni dela. Leioako Udalak, bestalde, bertan behera utzi du biharko deituta zegoen nekazaritza eta abeltzaintza azoka, eta beharrezkoa ez bada autoz ez ibiltzeko ere eskatu du.
2024/12/07 - 17:16
Hasi dira zuritzen Nafarroako Pirinioak
12:00etan hasi da elurra Larra-Belaguako iraupeneko eski estazioan. Alerta laranja dago inguru horretan elurragatik, eta alarma gorrira igaroko da 18:00etan. Nafarroako Pirinioetan 24 orduan 40 zentimetro elur pilatzea aurreikusten dute iragarpenek.