Zornotza
2016/04/12 - 20:48
Larri zauritu da txirrindulari bat Oñatin, autobus batek harrapatuta
Istripua San Prudentzioko biribilgunean jazo da. Zauritua Gasteizko Santiago ospitalera eraman dute. Zornotzan ere beste istripu bat izan da, eta bi lagun zauritu dira.
2016/04/06 - 13:48
1.629 kilo haxix atzeman dizkiote Euskaditik ari zen sare bati
Hiru lagun atxilotu dituzte Durangon, Azkoitian eta Logroñon. Droga Zornotzan zuten biltegi batera eraman eta handik banatzen zuten.
2016/01/28 - 11:24
Auto bat kiskali eta beste bi kaltetu dira Zornotzan
Gainera, sugarren beroak kalteak eragin ditu etxebizitzetako eta lokaletako leiho eta pertsianetan ere.
2016/01/28 - 10:16
Sute batek hiru auto kiskali ditu Zornotzan
Gainera, sugarren beroak kalteak egin ditu etxebizitzetako eta lokaletako leiho eta pertsianetan ere.
2016/01/05 - 14:15
Neska gazte bat hil da autoarekin kamioi bat jota, Legution
Biktima Amorebieta-Etxanoko bizilaguna da eta 18 urte zituen. Ezbeharraren ondorioz errepidea zenbait orduz itxi egin behar izan dute.
2015/11/26 - 21:39
Munduko matematika txapelketan Lauaxetako bi ikaslek hartu dute parte
Ez da erronka erraza, txapelketan, 19 estatutatik joandako 660 gaztek hartzen baitute parte. Euskaldunak ez dira oso pozik gelditu egindako probetan.
2015/11/20 - 13:57
Bi ikasle bizkaitar, munduko Matematika Ligaren finalean
Finala Pekinen jokatuko dute mundu osoko gaztetxoek azaroaren 25etik 28ra. Finalista bizkaitarrak Lauaxeta ikastolan ari dira
2015/11/13 - 16:19
Un otoño sin Berlín pelikula euskalduna gaur estreinatuko da
Lara Izagirre zuzendari bizkaitarraren filma estatuko 50 zinematan ikusiko da gaurtik aurrera. Filmak herrira bueltatzen den Juneren istorioa kontatzen du.
2015/11/13 - 13:20
'Jendea den bezala onartzeaz dihardu ‘Un otoño sin Berlin’ek'
Lara Izagirre zornotzar zuzendariak “Un otoño sin Berlin” bere lehen film luzea estreinatuko du gaur Estatuko zinema aretoetan. Irene Escolar protagonista duen filma Zinemaldian aurkeztu zuten.
2015/09/19 - 17:12
Espetxeratu egin dute Zornotzako hilketa dela-eta atxilotutako gizona
37 urteko gizona ostegunean atxilotu zuten, 61 urteko beste gizon bat hiltzea egotzita.
2015/09/18 - 14:56
Atxilotuta jarraitzen du Zornotzako gizonaren ustezko hiltzaileak
61 urteko biktima Espainiako polizia erretiratu bat zen. Ustezko hiltzailea Bilbon atxilotu zuten ordu batzuk geroago, eta ustez kolpeka hil zuen gizona.
2015/09/18 - 10:25
61 urteko gizona hil dute kolpeka Zornotzan
61 urteko gizona kolpeka hil dute Zornotzan. Ustezko hiltzailea, 37 urteko beste gizon bat, handik gutxira atxilotu zuen Ertzaintzak Bilbon.
2015/09/17 - 22:38
61 urteko gizon bat hil dute Zornotzan
Ustezko hiltzailea atxilotu egin dute, Bilbon. Baratze batean jazo da krimena. Gorpuak hainbat kolpe ditu. Horrenbestez, kolpeka hil dutela dirudi.
2015/09/17 - 12:33
Sutea izan da Zornotzako egur lantegi batean
Forest Trafic enpresaren txirbil biltegian piztu da sua, pabilioiaren kanpoan, eta ez da inor zauritu.
2015/08/26 - 19:12
Gerra Zibileko gudari baten arrastoak aurkitu dituzte Mendatan
Pedro Uriguen Perea zornotzarraren hezurrak topatu dituztela uste dute, Otxandioko batailoiko kidearenak.
2015/08/24 - 12:23
Aldundiak Autzaganeko tunelak egiteko kontratua deuseztatuko du
Autzagane ABEEaren esanetan, ezin ditu bere gain hartu tunelak egin eta zerbitzuan jartzeko proiektuaren beharrizanek eragindako kostu ekonomiko handiak.
2015/08/10 - 16:12
Zornotzako arkakuso-izurritearen sorburua lonja bat da
Udalak lonja pribatua zigilatu eta garbitu egin du. Gainera, fumigazioak egiteko gunea handitzea erabaki dute.
2015/08/10 - 15:53
Zornotzako arkakuso izurritea lonja batean sortu da
Bertan txoriak hazten zituzten aspaldi. Gaur lonja bera eta ingurua fumigatzen aritu dira goiz osoan. Pasa den asteartean hasi zen arazoa, eta ordutik kezkatuta daude bizilagunak.
2015/08/08 - 20:25
Arkakuso-izurritea izan duen auzoa fumigatu dute Zornotzan
Bizkaian, Zornotzako Jauregizahar auzoan bi fumigazio egin behar izan ditu Udalak. Ingurua hesituta dago, auzokoen segurtasunerako.
2015/07/17 - 10:21
Sei langile intoxikatu dira Zornotzan kea arnastuta
Goizaldeko ordu bata aldera gertatu da istripua, Aludium enpresak bertan duen lantegian. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta berehala itzali dute sua.