Atxilotuta jarraitzen du Zornotzako gizonaren ustezko hiltzaileak
Zornotzan kolpeka hil zuten 61 urteko gizonezkoa Espainiako Polizia ohi bat zen, Espainiako Gobernuak Bizkaian duen azpiordezkaritzak jakitera eman duenez.
Erasoa atzo arratsaldean gertatu zen, biktimak Zornotzan zuen baratzean. Ustezko hiltzailea Bilbon atxilotu zuten ordu batzuk geroago, eta ustez kolpeka hil zuen gizona.
Ustezko hiltzaileak Ertzaintzaren komisaldegian jarraitzen du atxilotuta, Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, eta ez dute uste datozen orduetan epailearen esku utziko dutenik.
Erasoaren ostean, ustezko hiltzaileak ihes egin zuen, baina lekukoek gertakariaren berri eman zioten Ertzaintzari, eta identifikatu eta bilatzeko agindua eman ahal izan zuten.
Ordu batzuk geroago, Bilboko Udaltzaingoak susmagarriaren autoa aurkitu zuen Bilbo Zaharrean, eta Ertzaintzak atxilotu zuen gizona.
Zure interesekoa izan daiteke
Aita Mennik 1., 2. eta 3. solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Migratzaileen aurkako tentsioak gora egin du Ceutan, Negu Gorriaken aurkako protesta batean