Andaluzia
2019/01/03 - 11:14
2018an 122.000 langabe izan dira Hego Euskal Herrian
% 6,17 egin du behera langabeziak azken urtean EAEn. Nafarroan, berriz, 2.890 langabe gutxiago (% 8,09) zenbatu dituzte 2018an.
2018/12/28 - 12:03
300dik gora migratzaile iritsi dira Cadizera Open Armsen ontzian
179 adin txikiko daude Mediterraneoan erreskatatu eta Espainiako kostaldera eraman dituzten migratzaileen artean. Horietako asko Somaliako eta Siriako gerratik alde egin duten haurrak dira.
2018/12/28 - 10:38
300 etorkin zeramatzan 'Open Arms' erreskate-ontzia Algecirasera heldu da
Open Arms, Proactiva Open Arms erakundeko ontzia, Algeciraseko portura heldu da. Ontzian 300 migratzaile baino gehiago zeuden pasaden astetik, porturatu ezinik.
2018/12/27 - 20:28
Marta Bosquet (Cs) izendatu dute Andaluziako Parlamentuko presidente
Aldaketa gauzatu da Andaluziako Parlamentuan: Alderdi Popularrak, Ciudadanosek eta Voxek gehiengoa dute eta PSOE oposizioan egongo da, 36 urtez boterean egon eta gero.
2018/12/27 - 18:07
Marta Bosquet (Ciudadanos), Andaluziako Parlamentuko Mahaiko presidentea
Bere alderdiaren, Alderdi Popularraren eta Voxen babesa izan du Bosquetek. Ordainetan, Voxek eserleku bat izango du Mahai horretan.
2018/12/26 - 20:05
Alderdi Popularrak zuzenduko du Andaluziako Gobernua, Ciudadanosekin ituna eginda
Andaluziako Parlamentuko presidentetza Ciudadanosen esku izango da eta Voxek ordezkaria izango du Ganberako Mahaian.
2018/12/19 - 10:41
Laura Luelmoren hilketagatik atxilotutako gizonak aitortu egin du krimena
Bernardo Montoya 50 urteko gizonak irakasle zamorarraren hilketa onartu du Guardia Zibilaren aurrean.
2018/12/19 - 00:11
Bekokian emandako kolpe handi batek hil zuen Laura Luelmo, autopsiaren arabera
Abenduak 14 eta 15 artean hil zuten; El Campillon (Huelva), iragan asteazkenean, desagertu eta bi edo hiru egun geroago.
2018/12/18 - 15:49
Gizon bat atxilotu dute Laura Luelmoren heriotza egotzita
Atxilotua herritik ihes eginda zegoen; ikertzaileak, berriz, lanean ari ziren hilketan gizonak izan dezakeen inplikazio zantzuen bilaketan.
2018/12/18 - 13:03
Lasterka egiteko deialdia egin dute ostiralerako Bilbon, Laura Luelmoren omenez
Begoña Beristain kazetariak antolatu du, Huelvan lasterka egitera irten eta erail duten irakaslea gogoan. Abenduaren 21ean 19:00etan elkartuko dira Guggenheim museoaren aurreko zabalgunean.
2018/12/09 - 20:25
Ia 400 migratzaile iritsi dira Andaluziako kostaldera igande honetan
Abenduaren 9ko arratsaldera arte, 387 lagun heldu dira bertako itsasaldera, hain zuzen ere.
2018/12/04 - 18:25
Susana Diaz: 'Ni oker nengoen, Kataluniak du nire porrotaren errua'
PSOEk Andaluziako hauteskundeak irabazi arren, hartu duen golpe bortitza ez zaio doan aterako Susana Diazi, itxura guztien arabera.
2018/12/04 - 13:47
Jaurlaritza kezkatuta dago autonomien aurkako VOXen mezuekin
Josu Erkoreka Jaurlaritzaren bozeramaileak Andaluziako hauteskundeen emaitzak aztertu ditu. VOXek lortutako 12 parlamentariei buruz ere aritu da.
2018/12/03 - 15:04
Vox giltzarri Andaluzian, 12 eserlekurekin
Errekonkista hasi dutela iragarri dute, eta Francisco Serrano izango da Andaluzian proiektu hori gidatzeko arduraduna.
2018/12/03 - 12:01
Zeintzuk dira Vox alderdiak Andaluziako Parlamentuan izango dituen 12 hautetsiak?
391.889 botorekin (% 10,95) indartsu sartu da Parlamentuan, Francisco Serrano epaile sevillarra buru. Gorenak gaitasungabetzea ezarri zion, eta gaur egun eszedentzian dago.
2018/12/03 - 11:06
Ortuzar: 'Frankismoa beti egon da bizirik, PPn ezkutaturik zegoen'
Andoni Ortuzarrek Andaluziako hauteskundeetako emaitzak aztertu ditu ETB1eko 'Egun on Euskadi' saioan.
2018/12/03 - 10:05
PSOEren hondoratzeak ziklo berri baten hasiera dakar Andaluziara
PSOEren hondoratzeak jokaleku berria ireki du Andaluzian. Vox indarrez sartu da Parlamentuan. PPk, Ciudadanosek eta Voxek PSOE Andaluziako Juntako gobernutik kanporatzeko akordioa lortu lezakete.
2018/12/03 - 01:27
Susana Diaz: 'Irabazi arren, gau tristea da sozialistontzat'
PSOEko hautagaiak eskuin muturra gelditzeko deia egin du, eta Morenok (PP) eta Marinek (Cs) inbestidurara aurkeztuko direla iragarri dute.
2018/12/02 - 21:11
Vox Andaluziako Parlamentuan sartu da, eta gehiengo osoa eman dio eskuinari
Sozialisten (33) eta Adelante Andaluciaren (17) batuketa ez da nahikoa gobernatzeko. PPren (26), Ciudadanosen (21) eta Voxen (12) artekoa, aldiz, gehiengo osoa da.
2018/12/01 - 22:40
Ziurgabetasunak eta itunek markatutako hauteskundeetan bozkatuko dute andaluziarrek
Susana Diaz faboritoa da berriz presidentea izateko, baina hauteskundeen osteko hitzarmenek garrantzi handia izango dute. Ciudadanosek gora egitea aurreikusten da, eta Vox parlamentuan sar liteke.