Vox Andaluziako Parlamentuan sartu da, eta gehiengo osoa eman dio eskuinari
PSOEren hondoratzeak jokaleku berria ireki du Andaluzian. 14 eserleku galdu ditu, eta 1982tik lehenengo aldiz % 30tik behera geratu da Andaluziako hauteskunde batzuetan. 37 urteren ostean, sozialistak gobernutik irten litezke.
Vox indarrez sartu da Parlamentuan, 12 diputaturekin. PPk, Ciudadanosek eta Voxek PSOE Andaluziako Juntako gobernutik kanporatzeko akordioa lortu lezakete.
Emaitzak
PSOEk irabazi ditu Andaluziako hauteskundeak, botoen % 28,4rekin, 33 eserleku lortuta. Beraz, 2015ean baino 14 eserleku gutxiago eskuratuta.
Sozialisten beherakada handiak eskuineko alderdiek gehiengo osoa lortzea ahalbidetu du, 59 eserlekurekin. Andaluziako Parlamentuan gehiengo osoa izateko 55 eserleku behar dira.
PPk 26 diputatu eskuratu ditu —aurreko hauteskunde autonomikoetan baino 7 gutxiago—, botoen % 20,62rekin.
Ciudadanosek 21 eserleku lortu ditu —2015ean baino 11 gehiago—, botoen % 18,06rekin.
Adelante Andaluciak 17 diputatu izango ditu, botoen % 16,17rekin. Orain dela lau urte, Podemosek eta IULV-CAk 20 eserleku lortu zituzten, orain baino 3 gehiago.
Vox izan da hauteskundeetako ustekabe handia. Botoen % 10,85 lortu dute eta 12 eserleku izango dituzte Andaluziako Parlamentuan.
Eskualdeka, PSOEk zortzi probintzietatik zazpitan irabazi du: Kordoban, Granadan, Malagan, Huelvan, Cadizen, Sevillan eta Jaenen. Alderdi Popularra, berriz, Almerian gailendu da. Aipatzekoa da probintzia horretan VOX hirugarren indar dela, sozialisten atzetik. Sevillan, PPri aurrea hartzea lortu du Adelante Andaluciak, bigarren postua eskuratuta. Cadizen, Ciudadanos, Adelante Andalucia eta PP alderdien arteko berdinketa jazo da, hiruna diputatu lortu dituzte eta.
Hiriburuei dagokienez, PP alderdi bozkatuena izan da lautan: Almeria, Kordoba, Granada eta Jaen. PSOEk Huelvan, Sevillan eta Malagan —2015ean PP izan zen garaile— irabazi du, eta Almerian eta Jaenen bigarren geratu da. Adelante Andalucia izan da bozkatuena Cadizen, eta bigarren indar Sevillan. Ciudadanos (Cs) bigarren postuan geratu da Cadizen, Kordoban, Granadan, Huelvan eta Malagan.
Aipagarria Voxek El Ejidon (Almeria) lortu duen garaipena (botoen ia % 30 eskuratu du). PPk Marbellan (Malaga) zuen nagusitasuna galdu du, PSOEren mesedetan. Bestalde, Ciudadanos lehen indar izatea lortu du Jerez eta Chiclana de la Frontera herrietan (Cadiz) —2015ean, laugarren indarra zen—.
Behera egin du parte-hartzeak
Parte-hartzea % 58,65koa izan da, datu baxuena 1990tik Andaluziako hauteskundeetan eta 2015ean baino 3,7 puntu gutxiago.
Abstentzioa, beraz, % 41,35ekoa izan da.
Datu ofizialak, atzeratuta
22:15 arte ez dira lehenengo datu ofizialak jakitera eman, behin Sanlucar de Barramedako (Cadiz) hauteslekuak itxi direnean. Atzerapena izan dute bertan, zenbait mahaitan Equoko boto-txartelak falta zirelako.
Bestalde, Andoni Ortuzarrek ere Andaluziako hauteskundeetako emaitzak aztertu ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.