Angela Merkel
2015/10/22 - 23:43
Rajoy arrakastarako berme da Espainian, Europako eskuinaren arabera
Espainiako presidentea ziur agertu da presidente aukeratuko dutela, beste behin, "erradikalen, sezesionisten eta populisten mehatxuen" eta alderdi berrien aurrean.
2015/10/18 - 22:50
Merkel prest da Turkia EBko kide izan dadin bidea azkartzeko
Turkia Europar Batasunean sartzeko prozesua azkartzea adostu dute Ahmed Davutoglu Turkiako lehen ministroak eta Angela Merkel Alemaniako kantzillerrak.
2015/10/18 - 18:56
Turkiaren sarrera Europar Batasunean azkartzea hitz eman du Merkelek
Alemaniako kantzillerraren esanetan, litekeena da urte amaierarako moneta politikan eta ekonomia alorrean akordioa lortzea.
2015/10/15 - 15:19
Merkelek 'Europa solidarioa' eskatu du errefuxiatuen krisia amaitzeko
"Isolatzen saiatzea amets bat da Interneten XXI. mendean", azpimarratu du Alemaniako kantzilerrak, Bruselara bidaiatu eta Europako Kontseiluan parte hartu aurretik.
2015/10/08 - 09:16
Merkelek eta Hollandek batasuna eskatu diote Europari
'Dublin' sistema berriz aztertzeko eskatu du Alemaniako kantzilerrak, “zaharkitua” geratu delako. Siriako gatazka “erabateko gerra” bihur daitekeela ohartarazi du Frantziako presidenteak.
2015/09/05 - 21:47
Cameron eta Merkel ahots interesatuak dira, Artur Masen irudiko
Generalitateko presidenteak esan duenez, "honaino iritsi gara ez burutik jota gaudelako, Gobernu zentralarekin negoziatzeko saiakera guztiek ezetza jaso dutelako baizik".
2015/09/01 - 13:20
Espainiak 2.739 errefuxiatu hartuko ditu, krisiari aurre egiteko
Mariano Rajoyren eta Angela Merkelen ustez, Europar Batasunak asilo eta errefuxiatu politika bateratua izan behar du.
2015/09/01 - 13:09
Merkel Rajoyrekin dago Kataluniako auziaren aurrean
Alemaniako kantzilerrak Europar Batasuneko estatu bakoitzaren lurraldearen osotasuna eta subiranotasuna bermatzen duen legedia errespetatzeko deia egin du.
2015/08/31 - 21:03
'EBk etorkinen banaketa justua adostu beharko luke', Merkelen arabera
Errefuxiatuak hartzeko akordio justu batera heldu ezean, askok Schengengo Hitzarmena zalantzan jarriko dutela ohartarazi du Alemaniako kantzilerrak.
2015/08/27 - 14:11
Europako eskuin muturra, aukera baten aurrean
Europara doazen etorkinen oldea aukera bat da Europako eskuin muturreko hainbat alderdientzat. Alderdi hauek, ordea, euren artean oso ezberdinak dira.
2015/08/26 - 19:58
Merkelek dio ez duela xenofobiarik onartuko
Alemaniako kantzilerrak 50 inguru pertsonako talde baten txistuak entzun behar izan ditu errefuxiatuak jasotzen dituen herri alemaniar batean, asteburuan istilu larriak izan ziren lekuan.
2015/08/26 - 13:21
Merkelek aurre egin die neonaziei
Erasoak jasan dituzten hainbat egoitzatan izan da jada Angela Merkel kantzillera eta bere Gobernuak erabaki du Siriatik iritsitako errefuxiatu guztiak hartuko dituztela.
2015/08/24 - 12:10
Merkel eta Hollande, errefuxiatuen erregistorako zentroen alde
Bestalde, Jean-Claude Juncker Europako Batzordeatren presidenteak baztertu egin du migrazio presioari aurre egiteko beste goi-bilera bat egitea.
2015/08/19 - 10:45
Alemaniak baiezkoa eman dio Greziaren erreskateari
Kontserbadoreen artean 'matxinada' txiki bat izan bada ere, gehiengo zabal batek (454 ordezkari) egin du Merkelek defendatutakoaren alde.
2015/07/19 - 23:07
Grezia eurotik irteteari buruzko eztabaida itxi du Merkelek
'Aurrera begiratzeko' deia egin du. Bestalde, Alemaniako kantzillerrak baztertu egin du Wolfgang Schäuble Alemaniako Finantza ministroa kargutik kenduko duena.
2015/07/17 - 13:46
Greziako akordioa aukera posible bakar gisa aurkeztu du Merkelek
Alemaniako Parlamentuak oniritzia emango dio Greziarekin hirugarren erreskatea negoziatzeari kontserbadoreen eta sozialdemokraten botoei esker.
2015/07/12 - 18:50
Erreformak 48 ordutan egitea eskatu dio euroguneak Greziari
Besteak beste, pentsioei eta BEZari buruzko neurriak hartzea eskatu diote, asteazkena baino lehen, erreskatearen inguruan negoziatzen hasteko ezinbesteko baldintza gisa.
2015/07/06 - 22:50
Merkel eta Hollande: 'Negoziazioaren ateak zabalik jarraitzen du'
“Proposamenak mahai gainean izatea premiazkoa da”, ohartarazi du Alemaniako kantzilerrak. Greziako Gobernuak “proposamena” astearte honetako goi-bileran aurkeztuko duela esan dio Tsiprasek Merkeli.
2015/07/06 - 22:49
Merkel eta Hollande: 'Greziak irekita ditu ateak, oraindik'
Alemaniako eta Frantziako agintariek adostutako jarrera azaldu dute Parisen astelehen honetan. Angela Merkel, dena den, Hollande baino zorrotzago agertu da: 'Eurotaldea ere bada demokratikoa'.
2015/07/05 - 21:33
Europako Kontseiluak eurozonaldeko goi-bilera deitu du astearterako
Halaber, François Hollande Frantziako presidenteak eta Angela Merkel Alemaniako kantzillerrak bilera egingo dute astelehen arratsaldean Eliseoan Greziako erreferendumaren ondorioez hitz egiteko