Angela Merkel
2015/02/09 - 09:14
Ukrainako krisia konpontzea, Obama eta Merkelen helburu nagusia
Obama eta Merkel Etxe Zuriko bulego obalean bilduko dira, eta elkarrekin bazkalduko dute, AEBko Gobernuak jakitera eman duenez.
2015/02/08 - 15:21
Alemania, Frantzia, Ukraina eta Errusiako buruzagien bilera Minsken
Alemaniako gobernuko iturriek jakinarazi dutenez, asteazkenean, hilaren 11n Minsken bilera egitea adostu dute Petro Poroxenkok eta Vladimir Putinek, Hollande eta Merkel bertan direla.
2015/02/08 - 12:37
Ukrainako ekialdea baretzeko goi-bilera iragarri du Alemaniak
Otsailaren 11n egingo dute, Minsken, eta Errusiak, Ukrainak, Alemaniak eta Frantziak parte hartuko dute.
2015/02/07 - 13:57
Merkel Ukraina armaz hornitzearen aurka agertu da, AEB ez bezala
AEBk armak Ukrainara eramatea proposatu du, Errusiak egindako laguntza militarrari erantzuteko. Kremlin, bestalde, itxaropentsu azaldu da atzoko akordioaren ostean.
2015/02/06 - 20:01
Merkelek, Hollandek eta Putinek bilera 'konstruktiboa' egin dute
Dmitri Peskov Kremlineko bozeramaileak jakinarazi duenez, gatazka konpontzeko agiri bat adosteko elkarrizketek jarraituko dute eta igandean telefonoz hitz egingo dute hiru buruzagiek eta Kievek.
2015/02/05 - 14:34
Hollande eta Merkel Kievekin bilduko dira, gatazka konpontzeko asmoz
Halaber, Frantziako eta Alemaniako buruzagiak Vladimir Putin presidente errusiarrarekin elkartuko dira ostiralean.
2015/01/28 - 12:17
Obama eta Merkel, Errusiari erantzukizunak eskatzearen alde
Bi buruzagiak arduratuta agertu dira 'Errusiak separatistei emandako babesagatik' eta Minskeko su-etena ez errespetatzeagatik.
2015/01/14 - 10:16
Merkel, islamofobiaren aurka
Duela bi egun, Islama ere Alemaniaren parte dela esan zuen kantzilerrak.
2015/01/07 - 09:29
G7ak ekainean egingo duen goi-bilera prestatzen hasi da Merkel
Egun, Alemania da herrialde industrializatuenen talde horretako presidentea, eta ekainean goi-bilera egingo dute bertan.
2015/01/04 - 17:05
Grezia eurotik ateratzea bideragarri ikusten du Alemaniak
Are gehiago, Alemaniako Gobernuak uste du 'saihestezina' litzatekeela, baldin eta Alexis Tsiprasek hauteskundeak irabazten baditu eta Greziak erreformen bidea alboratzen badu.
2014/10/17 - 10:11
Angela Merkelek ez du arrazoirik
Angela Merkelek bere alderdiko parlamentarioen aurrean atzo errepikatu zuen bera dela ondo ari dena. Aurrekontuaren diziplinarekin jarraitu behar dela, murrizketak eta austeritatea.
2014/08/29 - 02:21
Obamak eta Merkelek Errusiari leporatu diote indarkeriaren areagotzea
Erasoaren frogatzat Ukrainak salatu dituen soldadu errusiarren mugimenduak aipatu dituzte.
2014/08/28 - 08:53
Lana bilatzen ez duten etorkinak sei hilabetetan botako ditu Alemaniak
Alemaniak bertan bizitzeko mugak ezarriko dizkie Europar Batasuneko beste herrialdeetatik doazen etorkinei: gehienez ere sei hilabetez bizi ahal izango dira Alemanian.
2014/08/25 - 19:33
Zauritu ugari Polizia protestarien kontra oldartu ostean Santiagon
Poliziak martxaren aurreko manifestarien kontra egin du, tartean Ruben Cela Santiagoko BNGren bozeramalea zegoen, eta zenbait kazetari ere estutu ditu istiluak iraun duen bitartean.
2014/08/25 - 14:25
Merkelek De Guindosen alde egin du Eurotaldeko buru izateko
Alemaniako kantzilerraren hitzetan, De Guindos Ekonomia ministro “bikaina” izan da “une zailetan”.
2014/08/25 - 14:12
Rajoyren erreformei esker egoerak hobera egin duela esan du Merkelek
Rajoyk ere egindako erreformen emaitzak ikusten hasiak direla esan du. Horietatik asko Alemaniarekin "elkarlanean" martxan jarri dituztela ere gogoratu du Espainiako presidenteak.
2014/08/25 - 10:43
Donejakue bideko 6 kilometro egin dituzte Rajoyk eta Merkelek
Gaur, lan bilera pribatua egingo dute bi agintariek. Ondoren, komunikabideen aurrean agertuko dira bileraren nondik norakoak azaltzeko.
2014/08/25 - 08:44
Rajoy eta Merkel aurrez aurre, Europar Batasunaren goi-bilera adosteko
Espainiako Gobernuak bi ordezkari jarri nahi ditu Europako erakundeetan: Miguel Arias Cañete Ekonomia arloko arduretan eta Luis de Guindos eurotaldeko presidente gisa.
2014/08/23 - 14:10
Merkelek Ukrainako lurraldearen osotasunaren alde egin du berriz
"Gertatutakoa (Krimeak Errusiarekin bat egitea) lurraldearen osotasunaren urraketa izan da. Onartuz gero, Europa osoari eragingo dio", esan du Merkelek.
2014/08/19 - 13:22
Angela Merkel Kieven izango da larunbatean
Agintari alemaniarra Petro Poroshenko presidente ukrainarrak eskatuta joango da, 'interes komuna duten gaiak modu egokian eztabaidatzera'.