Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Merkel, islamofobiaren aurka

Duela bi egun, Islama ere Alemaniaren parte dela esan zuen kantzilerrak.

Alemaniak omenaldi onena egin zien atzo Parisko atentatuen biktimei. Frantziak Berlinen duen enbaxadaren aurrean elkartu ziren musulmanen, kristauen eta judutarren buruzagiak, eta euren ondoan zeuden agintari alemaniarrak ere, Angela Merkel kantzillerra barne. Ekitaldia ez zuen Gobernuak deitu, Musulmanen Kontseilu Zentralak baizik. Dena den, Merkelek hasieratik esan zuen bertan egon nahi zuela.

Alemaniak 4 milioi musulman ditu, jatorri kurdu eta turkiarrekoak batez ere. Eta Merkelek duela bi egun esan zuen Islama ere Alemaniaren parte zela. Jarrera ausarta izan du Merkelek, eskuin muturra gora egiten ari den unean.

Merkelen mezuak Alemaniarentzako Alternatiba alderdiari eta batez ere PEGIDA mugimenduari (Mendebaldea islamizatzearen aurkako abertzale europarrak) egiten dio aurre.

Eskuin klasikoak agintzen duen beste herrialdeetan, ohikoena musulmanen aurkako diskurtsoa gogortzea izaten da eskuinerago dagoen alderdi bat agertzen denean. Adibidez, Cameronek Erresuma Batuan edo Sarkozyk Frantzian egin bezala. Merkel ordea, artzain protestante baten alaba dena, islamofobia geldiarazteko saiakerak egiten ari da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du

Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X