Angela Merkel
2018/11/11 - 17:41
I. Mundu Gerraren amaiera gogoratzeko ekitaldia egin dute Parisen
Vladimir Putin, Donald Trump eta Angela Merkel ondoan dituela, Emmanuel Macron izan da buru Parisko Garaipen Arkuko ekitaldi nagusian.
2018/11/11 - 15:21
I. Mundu Gerraren amaiera gogoratzeko ekitaldia egin dute Parisen
Vladimir Putin, Donald Trump eta Angela Merkel ondoan, Emmanuel Macron izan du buru Parisko Garaipen Arkuko ekitaldi nagusiak.
2018/11/11 - 09:35
Macronen eta Merkelen argazki historikoa, I. Mundu Gerraren amaieraren mendeurrenean
Gerrari amaiera eman zion armistizioa izenpetu zela 100 urte bete dira. Hori gogoratzeko ekitaldi nagusia gaur egingo da Parisen, 72 estatuburu eta gobernuburu bertan direla.
2018/10/30 - 09:26
Merkelek ez du marka hautsiko
CDU alderdiko buruzagia betiko izango zela ematen zuen. Bere etorkizuna 2015eko udan okertu zen, milaka iristen ziren errefuxiatuei ateak irekitzea erabaki zuenean.
2018/10/29 - 15:21
Merkelek CDUko buruzagitza utziko du abenduan
Hala ere, gobernuan jarraituko du 2021. urtera arte, nahiz eta orain arte azpimarratu duenez, bi karguak, pertsona beraren eskuetan izan behar duten.
2018/10/29 - 11:49
Merkel ez da berriro kantziler izateko aurkeztuko
CDU alderdiaren agintaritza uzteko, baina 2021era arte kantziler izateko erabakiaren helburua da "koalizioari gobernantza hobetzeko esfortzuetan laguntzea".
2018/10/22 - 01:31
Alemania eta Saudi Arabiaren arteko armen salerosketa, etenda
Angela Merkel kantzilerrak esan duenez, armen esportazioak "ezin dira gertatu gauden momentuan", Jamal Khashoggi kazetariaren hilketa argitzen ez den bitartean.
2018/10/14 - 21:11
CSUk gehiengo absolutua galdu du Bavarian
CSUk botoen % 37,2 bakarrik lortu du hauteskundeetan, eta 1962az geroztik aurrenekoz koalizioan gobernatu beharko du. Horst Seehoferrentzako zaplazteko politiko latza da.
2018/09/03 - 11:14
Eskuin muturra sendotzen ari da Alemanian
Teorian, Ekialdeko Alemanian eskuin muturrarenganako ezinikusi handiagoa izan beharko lukete, aitzitik, justu hantxe ari dira indarra hartzen.
2018/08/31 - 19:40
'Gu gara herria'
Asteko hirugarren manifestazioan, eskuin muturreko taldeek Angela Merkelen aurka eta azken aldi honetan Alemaniara iritsi diren etorkinen politika salatu dute Alemaniako ekialdeko Chemnitz hirian.
2018/08/28 - 22:00
Eskuin muturra kalera atera da Saxonian, atzerritarren aurka egiteko
Eskuin muturreko taldeek atzerritarren aurka egin dute, igande goizaldean kale liskar batean gizon bat labankadaz hil ostean. Merkelek gogoratu du jazarpen xenofoboak ez duela tokirik Alemanian.
2018/08/11 - 12:16
Marokorekin eta Tunisiarekin lankidetza sendotzea adostu dute Merkelek eta Sanchezek
Migrazio krisialdiari aurre egiteko asmoz adostu dute neurria bi agintariek Kadizen egindako bileran.
2018/07/12 - 10:19
Trump nagusia oihuka aginduak ematen
Europarrek ondo eutsi diote AEBko presidentearen erasoaldiari. Badirudi etsita daudela ekaitza pasatu zain, Trumpen agintaldia amaitu, eta ondoren, ekaitzak teilatuan utzitako kalteak konpontzeko.
2018/07/04 - 10:36
Schengenik gabe ez dago Europarik
Alemaniak etorkinak bueltatzeko hartutako erabakiaren aurrean, Italiak eta Austriak mugak ixteko mehatxua egin dute. Hau oso gauza serioa da.
2018/07/03 - 23:57
Europak immigrazioari nola aurre egin jakin gabe jarraitzen du
Angela Merkelek eta Horst Seehofer Barne ministroak mugetako kontrolak indartzea adostu dute, eta Espainiak 25,6 milioi euro jasoko ditu immigranteak hartzeko eta kanporatzeko ahalmena hobetzeko.
2018/07/03 - 12:37
Merkelek migrazioari buruzko akordioa lortu du Seehoferrekin, gobernu krisia itxiz
Barne ministroak dimisioa emateko mehatxua egin ostean, gobernu koalizioa osatzen duten CSU eta CDU alderdiek asilo politikak gogortzeko akordioa lortu dute. Igarotze zentroak ere sortuko ditu.
2018/07/03 - 10:39
Merkelek ez du Seehoferren matxinada baretzerik izan
Kantzilerrak ministroa kargutik bota izan balu, CDU eta CSU alderdien zatiketa eta koalizio gobernuaren erorketa ekarriko luke.
2018/07/02 - 13:51
Alemaniako Barne ministroak dimisioa emateko mehatxua egin du, Merkeli presioa eginez
Kantzilerraren alderdiak bilera batera deitu du Seehofer ministroa, egoera lasaitze aldera. Merkelek EBko gainerako bazkideekin adostutako migrazio politikarekin kritiko agertu da buruzagi bavariarra.
2018/06/29 - 20:49
Espainiak Alemaniako migratzaileak hartzea adostu du Pedro Sanchezek Merkelekin
Alemaniak, bere aldetik, pertsona horiek eramateko gastuak ordainduko dituela hitzeman du, Espainiari laguntza finantzarioa emateaz gain.
2018/06/29 - 11:14
Zer egin?
Erabakitzeko eskubidea ahoz aho dabilen honetan, europar bakoitzak agian galdera honi erantzun beharko lioke: Prest al zaude ateak ireki eta EBean nahi eta ahal duten guztiak sartzea onartzeko?