Zer egin?
Erabakitzeko eskubidea eta erreferendumak ahoz aho dabiltzan honetan, europar bakoitzak agian galdera honi erantzun beharko lioke: Prest al zaude ateak ireki eta Europar Batasunean nahi eta ahal duten guztiak sartzea onartzeko? Eta galdera honen erantzuna ezezkoa balitz, berehala beste honek beharko zukeen erantzuna: Zer egiteko prest zaude, gaur egun kezka iturri dena eta urte gutxi barru arazo larria izan litekeenari erantzuteko?
Migrazioen auziak egoera benetan bitxiak sortu izan ditu Europan. Alemaniako Gobernuak bere mugak irekitzea erabaki zuen 2015ean, hilabete gutxitan ia miloi t’erdi atzerritar sartu ziren lurreko mugetatik, erdiak asilo eskaria egin zuen. Angela Merkelek atzera egin behar izan zuen, Europar Batasuneko beste gobernuek, eta batez ere bere herrikideek garbi adierazi ziotelako ez zeudela hura onartzeko prest. Berez kontserbadorea den gobernuburuak amore eman behar izan zuen ezkertiarragoak diren hainbat agintarik uste izan zutelako elkartasun bidean urrutiegi joan zela.
Gizakia gizaki denetik pertsonen eta taldeen joan etorriak istilu eta arazo eragile izan dira. Edozein lurretako biztanleak haren jabegoa aldarrikatu izan du ondoren etorritakoen aurrean, ahaztuz edo ezkutatuz beraien aurretik beste baten bat han bizi izan zela. Jende askok jaioterrian beraiek edo arbasoek egindako urteak erakusten dituzte arrazoi ukaezin gisa. Etorkinen historian, hala ere, azkenak iritsitakoak dira gogorren azaltzen direnak etorri berriekiko. Frantzian, etorkin aljeriar eta oro har magrebtarren oldea jaso zutenean, jarrera erasokorrena urte batzuk lehenago iritsitakoena izan zen, baita auzo beretan bizi zirenena, eta lantegietan eta obretan etorritakoen lehia jaso zezaketena ere. Orduan esaten zen burgesia frantsesa ez zela arrazista, baina egia da ez zuela beharrik, etorkinak ikusi ere ez zituztelako egiten. Estatu Batuetan, munduko herrialde irikiena izan arren orain dela gutxi arte, azkenak iritsitakoak izan ohi dira gogorren aldarrikatu dutenak etorkinei mugak jarri behar zaizkiela.
Etorkinak, herritik alde egin dutenak, ez dira izaten pobreenak edo kultura gutxien dutenak, ausartenak eta prestatuenak baizik. Jasotzen dituzten herrietan aldiz mesfidantza eragiten dute, ezezagunari beldurra… Migrazioek gure mamu guztiak astintzen dituzte, gure egunerokotasun erosoa kolokan jar lezaketelako. Are gehiago Europakoa bezalako gizarte zahartu eta zalantzaz betetakoan. Baina etorkizuna hementxe dago eta egokitzeko gai ez bagara aurrean eramango gaitu. Europa kontinente zaharra eta aberatsa da, oparotasunaren arrazoietako bat behintzat, gogoratzen garenetik, iritsi, borrokatu, nahastu eta iraganaz ahazteko gai izan diren herri ugarien eragina izan da.
Zure interesekoa izan daiteke
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.