Animaliak
2025/02/02 - 10:36
Krisi klimatikoa, urbanizazioa eta nekazaritza intentsiboa dira hezeguneen mehatxu nagusiak
1970 eta 2015 artean planetaren hezeguneen % 35 inguru desagertu da, Seo Bird Life erakunde ekologistaren arabera. EAEn 6 hezegune daude, eta Nafarroan 2.
2025/01/08 - 17:55
''Arrain feminizatuen'' kopuruak gora egin du euskal itsasadarretan eta estuarioetan
Emeen ugal-zelulak garatzen dituzten arrain arrak dira. Adituen arabera, itsasadarretan, badietan eta estuarioetan pilatzen diren substantzia kimikoek eragiten dute aldaketa hori.
2025/01/05 - 12:22
Milioi bat dolar baino gehiago ordaindu du Tokioko jatetxe batek hegalabur batengatik
276 kiloko hegalaburra Ginza Onodera sushi jatetxe kateak erosi du, urteko lehen enkantean.
2024/12/11 - 19:05
Naturaren alderik dibertigarriena
Basa bizitzako argazkirik dibertigarrienak saritzen dituen Nikon Comedy Wildlife Photo Awards lehiaketak 2024ko irabazleak iragarri ditu. Hemen dituzu horietako batzuk.
2024/12/08 - 22:40
Aurrerantzean ez da zezenketarik izango Karrantzako jaietan
Zezenketen gaineko herri galdeketa egin dute Karrantzan. 343 boto jaso ditu zezenketak kentzeko proposamenak ea 252 mantentzeak. Beraz, datorren urtetik aurrera, ez da zezenketarik izango herrian.
2024/12/02 - 07:00
Katuen koloniak Euskadiko hiriburuetan
Bizkaiko hiriburuan ehun koloniatik gora daude indetifikauta, eta Donostian, berriz, ez dago erregistro ofizialik. Gasteizen, bestalde, 85 kolonia daude kontrolatuta gaur-gaurkoz: 47, hirigunean; 21, landaguneetan eta 17, industrialdean.
2024/12/02 - 07:00
Katuen koloniak Euskadin, gero eta kontrolatuago dagoen arazoa
Bilbon 115 kolonia daude identifikatuta; Gasteizen, 85 eta Donostian kolonia ofizialik ez bada ere, Udalak adierazi du ordenantza berri bat diseinatzen lanean dihardutela, koloniak kudeatu eta kontrolatzeko. Ulian, Urgullen, Ametzagañan eta zenbait baratzetan katu-taldeak daudela esan dute.
2024/12/02 - 07:00
''HAI metodoarekin, ahalik eta modu etikoenean kontrolatzen saiatzen gara katuen kolonia kopurua''
Katubihotz elkartea Pasaiako kaleetan bizi diren katuen koloniak zaindu eta kontrolatzeko sortu zen 2012. urtean eta horretan dihardute harrezkero. Gertutik ezagutu dugu bertako boluntarioek egiten duten lana.
2024/11/21 - 19:02
Hollywooden arrakasta izan duten tximino nafarrak
Sherry eta Lezaungo Basabere baserri-eskolan bizi diren beste bi makako Maltara joan dira Gladiator 2 pelikularen filmazioan parte hartzera.
2024/11/21 - 18:13
Bi mingain urdin kasu baieztatu dituzte Bizkaian, eta lurraldean nahitaezko txertaketa martxan jarri dute
Zehazki, Bizkaiko Foru Aldundiak bi kasu positibo antzeman ditu Abantoko behi-ustiategi bateko txahaletan, hori bai, ez dute gaixotasunaren sintomarik.
2024/11/16 - 19:21
Ardiak eta behiak txertatzen hasi dira Gipuzkoan, Oiartzunen mingain urdin kasu bat agertu ostean
Hiru hilabetetik gorako ardi eta behiei derrigor jarri behar diete txertoa, Gipuzkoako Aldundiak hori agindu baitu.
2024/11/16 - 10:23
2024ko azken superilargiak Euskal Herriko zeruak bete ditu
Hilaren 15etik 16rako gauean ikusi dugun superilargia urteko azkena izan da. Izena animalia ugaztun horiei zor zaie. Izan ere, aste hauetan presak eraikitzen dabiltzen, negua iritsi eta ibaiak hoztu aurretik.
2024/11/12 - 13:53
Gaintzako abeltzain batzuek basurde talde handi batekin topo egin dute, soroa ereiten zuten bitartean
Joan den ostiralean, Gaintzako abeltzain batzuek basurde talde batekin topo egin zuten, zelaia ereiten ari zirela.
2024/11/09 - 15:05
''Guk ikusmenarekin egiten dugu lan, txakurrek usaimenarekin: bikote perfektua horrelako erreskateetarako''
Ertzaintzaren Txakur Unitatea atzotik ari da gorpu bila Valentziako industrialde batean. Bertan hilotz bat aurkitu dute eta gehiago egon daitezkeela uste dute. Horien lana ezinbestekoa dela esan digu Josu Iturregi Ertzaintzaren Txakur Unitatearen buruak.
2024/11/01 - 20:00
Hiru atxilotu eta 9 ikertu Aquariumean desordena publikoagatik, kontzentrazio antiespezista batean
Kontzentrazioaren amaieran, dozena bat parte-hartzaile Aquiariumera sartu dira, erabiltzaileei sartzea galaraziz. Borondatez irten nahi ez zutenez, Ertzaintzak indarrez atera behar izan ditu. Atxilotuak aske utzi dituzte arratsaldean.
2024/10/25 - 19:53
Zimbabwek gutxienez 200 elefante sakrifikatuko ditu lehortearen ondorioz
Herrialdeko 80.000 elefanteek landarediari eragiten diote eta elikagaien krisia larriagotu egiten dute.
2024/10/22 - 14:40
Hirian arratoi gehiago ikustea klima aldaketaren ondorioetako bat dela esan du Goiak
Hainbat auzotako herritarrek salatu dute arratoiak ikusi dituztela kalean. Donostiako alkateak nabarmendu duenez, "Udala arazoaren gainean dago".
2024/10/18 - 08:00
Artilearentzat irtenbide egokia bilatu nahian
Azken urte hauetan inork nahi ez duen gaia da artilea, eta, beraz, hondakin bezala tratatu behar da. Gipuzkoan, landa garapenerako agentziek biltzen dute, baina artzainek ordaindu egin behar izaten dute. Erronka artileari irtenbide bat bilatzean datza.
2024/10/11 - 20:22
WWFren ikerketa baten arabera, azken 50 urteetan biodibertsitatearen populazioak % 73 egin du behera
Ur gezako espezieen populazioa murriztu da gehien, eta lehorrekoa eta itsasokoa ondoren.
2024/09/25 - 22:22
Otsoaren babesa murriztearen alde agertu da Europar Batasuna
Estatu kide gehienak aldaketa horren alde agertu dira enbaxadoreen bilera batean. Espainiak eta Irlandak aurkako botoa eman dute, eta Eslovenia, Zipre, Malta eta Belgika abstenitu egin dira.