Maskota izateagatik tasa bat ordaintzea? Eibarren aukera hori aztertzen ari dira
Maskotak erroldatzeagatik tasa sinbolikoa ezartzea aztertzen ari da PSE-EEk eta EAJk osatutako Eibarko Udala. Espainiako Estatuko zenbait udalerritan 10 eta 50 euro artean kobratzen dute dagoeneko.
Maskotak. Argazkia: Orain
Maskoteak erroldan alta emateagatik tasa bat ezartzea aztertzen ari da PSE-EEk eta EAJk osatutako Eibarko Udala (Gipuzkoa), Cadena Ser irrati kateak jasotako informazioaren arabera.
Izan ere, Udalaren garbiketa-gastuak urtetik urtera handitzen joan dira, txakurren kopuruak gora egin baitu. Hori dela eta, tasa horrekin bildutakoa kaleak garbitzeko erabiliko litzateke. Eibarko EAJren bozeramailearen hitzetan, tasa horren zenbatekoa sinbolikoa izango litzateke.
Oro har, EAEn eta Nafarroan gaur egun ez dago tasa orokorrik maskota erroldatuta izategatik, baina badaude mikrotxipari lotutako gastuak eta animalia abandonatzeagatik isunak ordaindu behar dira, besteak beste. Gainera, nahitaezkoa da animalia (txakurra, katua nahiz hudoa) AIEOn (Konpainiako Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorra) inskribatzea. Izapide hori, oraingoz, doakoa da.
Estatu mailan ere ez dago etxeko animaliak erroldatzeko tasa orokorrik, baina udalerri batzuek dagoeneko kobratzen dute: adibidez, Daimusen (Valentzia) eta Reusen (Tarragona) 10 euro inguru kobratzen dituzte txakurra erregistratzeagatik. Gavan (Bartzelona), tasa ia 50 eurokoa da erositako txakurren kasuan, eta 10 eurokoa, adoptatutako txakurren kasuan. Katuak eta hudoak, berriz, salbuetsita daude.
Tasak Europan
2023an, sare sozialetan bolo-bolo zabaldu zen Europar Batasunak maskotak izateagatik zerga bat ezarriko zuela.
Gerora gezurtatu egin zen, ez zegoelako eta ez dagoelako horri buruzko araudirik Europan, baina egia da Europako herrialde batzuek urteak daramatzatela maskoten gaineko zerga kobratzen, besteak beste, Alemania, Belgika, Suitza eta Herbehereak.
Tasa horiekin bildutakoa animalien erregistro-gastuetarako, kaleen garbiketarako eta txakur-parkeen mantentze-lanetarako bideratzen da, eta kopurua oso aldakorra da (120 euro urtean Berlinen, eta 1.056 euro Nurembergen, arraza arriskutsuko txakurra izateagatik).
Zure interesekoa izan daiteke
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Biktimak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.