GERTAERAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alkolea pasaiako paumaren habia desagertu da, Donostian

Parkea Bizirik elkarteak parkearen egoera salatu du eta neurriak hartzeko biltzera gonbita egin die udal gobernuari eta oposizioari.

Pauma bere habian

Donostiako Kristina Enea-Gladys parkearen ondoan zegoen paumaren habia lapurtu edo suntsitu dute, zortzi arrautzekin batera. Habia lurrean zegoen, Parkeko horma perimetralaren ondoan, baina handik kanpo.

Inkubazioa amaitzear zegoen, baina suntsitu egin dute. Hilaren 18an eman zuten Parkea Bizirik “Kukulunbera” elkartekoek albistea: ama eta arrautzak desagertu ziren. “Habiaren sakonunean ez zegoen oskolik, beraz, ez da eklosiorik izan”, esan dute.

Egoera ikusita, elkarte horretako kideek honakoa salatu nahi izan dute: “Elorza alkate ohiak kendu zuen etengabeko zaintzarik eza, eta beste inork berreskuratu ez duena, nahiz eta jendearen aldarrikapen historikoetako bat izan”. Gainera, “pertsona lotsagabeen bandalismoa, txakur lotu eta askeen kopurua, baita Udalak urtero antolatzen duen Glad is the day bezalako musika-jaialdiak, besteak beste, basa-bizitza egoera itogarrira eta faunagabetzea eragiten ari dira”.

Horregatik guztiagatik, udal gobernuari eta oposizioari biltzeko gonbita egin diete, “flora eta fauna babesteko eta azaldutako arazoak arintzeko kudeaketa-ildo nagusiak zehazteko asmoz”.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X