Jane Goodall primatologo, etologo eta antropologo britainiarra hil da, 91 urte zituela
Primateetan aditua, "Lady Chimpanzee" izenez ezaguna da txinpantzeekin egindako lanagatik. Haren izena daraman Institutuak jakinarazi du berez hil dela, Kalifornian (Ameriketako Estatu Batuak).
Jane Goodall primatologo, antropologo eta etologo britainiarra hil da, Kalifornian (Ameriketako Estatu Batuak), 91 urte zituela. Haren izena daraman Institutuak bart jakinarazi duenez, berez zendu da.
Primateetan aditua, "Lady Chimpanzee" izenez ezaguna da txinpantzeekin egindako lanagatik. Txinpantzeak ikertzen eta babesten lan handia egin du, eta azkeneraino aritu da eginkizun horretan.
60 urtez baino gehiagoz aritu da txinpantzeen portaera aztertzen, eta haren lanak primateen izaera ulertzen lagundu du.
Aitzindaria izan zen txinpantze basatiak ikertzen eta horiekin bizi ere egin zuen Afrikan. Denborarekin harreman estua izatea lortu zuen.
Haiekin bizi ondoren ohartu zen euren artean gerrak egiten dituztela, haragia jaten dutela, janaria lortzeko lanabesak egiten dituztela eta andareak baliatzen dituztela sendatzeko, besteakbeste. Halaber, ondorioztatu zuen maitasun eta jeloskortasuna ez direla soilik gizakien ezaugarria.