Arabako Errioxa
2023/04/13 - 10:22
Kaleak urarekin garbitzea debekatu dute eta iturri publikoak itxi dituzte Arabako Errioxan, ur faltagatik
Ur Partzuergoko presidente Juan Jose Garcia Barruecok azaldu duenez, uda garaian egon litezkeen arazoak saihesteko prebentzio neurriak dira aipatutakoak.
2023/04/11 - 10:59
21 urteko nekazari bat hil da Ekoran traktorea iraulita
Ezbeharra atzo 14:00ak aldera gertatu zen, Arabako Errioxako udalerri horretako lursail batean.
2023/03/02 - 18:19
Ferrovialek EAEn utzi duen aztarnaren erradiografia, egoitza Herbehereetara eramango duela iragarri ondoren
Multinazionalak Euskadiko ikur ezagunenetako batzuk eraiki ditu, hala nola Guggenheim Museoa edo Arabako Errioxako Marques de Riscal hotel-museoa.

2023/02/11 - 12:46
Arabako Errioxako ardoaren esportazioak % 17 jaitsi dira 2022an, baina sektoreak fakturazioari eutsi dio
Pandemiak eragindako krisia gainditu eta 2021ean marka historikoak izan ostean, ardoaren merkataritzak ziurgabetasun handiko urtea izan du mundu mailan.
2023/01/30 - 17:50
Arabako Mahastiak izendapenak 2023ko uztan lehen ardoa lortzea espero du
Kontseilu Arautzaileak ziurtatu duenez, beharrezkoak diren izapideak egiten ari da mahastizainei eta upategiei erregistroak irekitzeko, baldin eta baldintza agiria betetzen badute, izendapen horren babespean "2023ko uztako lehen ardoa" lortzeko helburuarekin.
2023/01/21 - 11:50
Arabako Mahastiak Jatorrizko Deitura: ika-mikaz zipriztindutako kronologia
Arabako Mahastiak etiketapean ardoa merkaturatzeko proiektua abian jarri zuen ABRA Araba-Errioxako upategi txikien elkarteak 2022ko uda aldera. Gaiak ertz ekonomikoak ditu, baina baita politikoak ere. Hona hemen mugarri nagusiak.
2023/01/21 - 11:02
EBk ez du Arabako Mahastiak Jatorrizko Deitura onartuko, Espainiako Gobernuaren babesik ez badu
Joao Onofre Europako Batzordeko Nekazaritza alorreko arduradunak iragarri duenez, Europar Batasunak ez du onartuko Arabako Mahastiak Jatorrizko Deitura sortzea, aldez aurretik Espainiako Gobernuak babesten ez badu. Eta hori, gaineratu du, gaur gaurkoz ez da gertatzen.
2022/11/17 - 15:40
Errioxa jatorri izendapenak eskatuta, Madrilek esklusibitatea ezartzen du, baita mahastien ekoizpenean ere
Errioxako izendapenaren barruan egonez gero, bere izendapen barruan dagoen upategiari saldu ahal izango zaio soilik. Aldaketa honen alde egin dute Nafarroak eta Errioxak; ez, ordea, EAEk.
2022/11/16 - 13:19
Arabako erloju monumentalak
Vanessa Sanchezek Arabako erloju monumentalen inbentarioa egiten ari den Txema Villanuevarekin hitz egin du.
2022/11/12 - 22:47
Kontrolpean dago Bastidan piztutako sutea
Guardia, Iruña Oka, Haro eta Mirandako suhiltzaile-parkeak lanean ari dira sugarrak itzaltzeko.
2022/10/30 - 12:13
''Ardo-izendapen desberdina aldarrikatzen dutenek ere eskubide legitimoa dute''
Arabako Mahastien Jatorrizko Izendapenaren inguruan, Izaskun Bilbao EAJren europarlamentariak esan du ika-mikak "erabilera politikoa" izan duela (jatorriz, gaztelaniaz).

2022/10/22 - 13:29
EAJk eta EH Bilduk Arabako Mahastien politizazioa salatu dute, "erabaki ekonomiko" bati erantzuten dionean
PSE-EEk "astakeriatzat" jo du "abentura" hau, PP+Cs-ek "operazio politiko" gisa izendatu du eta Elkarrekin Podemos-IUk, berriz, errespetatu egin behar dela dio.

2022/10/21 - 18:37
Errioxako Jatorri Izendapenak helegitea jarriko du Arabako Mahastien aurka
"Sektore oso bati dagokion merkataritza funtsa bidegabeki aprobetxatzea" egozten dio, eta horren aurka bide guztiak jorratuko omen ditu.
2022/10/21 - 17:10
Errioxako Kontseilu arautzaileak helegitea jarriko du
Jatorri Deitura Kalifikatua Arautzeko Kontseiluaren Osoko Bilkurak erabaki du berraztertzeko errekurtsoa jartzea Eusko Jaurlaritzak Arabako Mahastiak jatorrizko deiturari emandako Babes Nazional Iragankorraren aurrean.
2022/10/20 - 14:17
Tapia: ''Erabaki bat edo bestea hartu, upategi guztiek izango dute Jaurlaritzaren laguntza eta babesa''
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak esan duenez, sor-marka bat edo bestea —Arabako Mahastiak edo Errioxa— aukeratzea upategien esku egongo da eta "borondatezkoa" izango da. Prozesua "erabat legezkoa" dela ziurtatu du.
2022/10/20 - 14:05
Eusko Jaurlaritzak Arabako Mahastien zilegitasuna azpimarratu du eta prozesuarekiko errespetua eskatu du
Europak izen berriaren aurka egiten badu, Arabako Errioxako Upeltegien Elkartea sor-marka kentzera behartuko du. Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatua (DOCa) izen berriaren aurkakoa da.
2022/10/19 - 23:01
Ignacio Gil, Mitarte Upategia: 'Arabako Mahastiak izendapena akats izugarria da'
Izendapen berriak iritzi kontrajarriak eragiten ditu Arabako Errioxako upategi txikien artean. Mitarte Upategiko Ignacio Gilek euren kalterako izango dela uste du.

2022/10/18 - 22:28
Arabako Mahastiak, zenbakitan
Andrea Arrizabalagak Arabako Mahastiak izendapen berriaren nondik norakoak azaldu dizkigu.
2022/10/18 - 21:10
Arabako Mahastiak deituraren bidea, Eusko Jaurlaritzaren baimena lortu arte
2016ean Arabar Errioxako upategi txikien elkarteak bidea hasi zuen jatorri izen propioa lortzeko. 2022an Jaurlaritzaren behin-behineko baimena lortu dute, baina Errioxa Jatorri Izen Kalifikatua kontra dago.
2022/10/18 - 19:35
Ramiro Gonzalezek errespetua erakutsi dio Arabako Mahastiak ''enpresa ekimenari''
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiaren arabera, proiektuak "legea errespetatzen du", eta berretsi du Foru Aldundiaren nahia Arabako ardoek Errioxa Jatorri Izen Kalifikatuaren barruan jarraitzea dela.