EBk ez du Arabako Mahastiak Jatorrizko Deitura onartuko, Espainiako Gobernuaren babesik ez badu
Joao Onofre Europako Batzordeko Nekazaritza alorreko arduradunak ostiral honetan adierazi duenez, Europar Batasunak ez du onartuko Arabako Mahastiak Jatorrizko Deitura sortzea, aldez aurretik Espainiako Gobernuak babesten ez badu. Eta hori, gaineratu du, gaur gaurkoz ez da gertatzen.
Adierazpen hauek egin ditu, Kalitatearen eta ardoaren arautegi berriaren inguruan Europako parlamentuko talde sozialistak Logroñon antolatutako jardunaldian.
Joao Onofrek azaldu du Europar Batasunak ezin duela jatorrizko deitura bat onartu kidea den Estatuaren oniritzirik gabe, eta baldintza hori ez du betetzen Arabako Errioxako hainbat upategik bultzatutako proiektuak.
Kalitateaz eta ardoaz hitz egiteko antolatutako jardunaldi horietan Arabako Mahastiak sor marka izan da benetako protagonista. Europako Parlamentuko talde sozialistaren nekazaritza arduradunak, Clara Aguilerak ere gaiari heldu dio. Bere irudiko, Arabako Mahastiak sor markaren auzia ez da arazo teknikoa, politikoa baizik.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako