Arabako Errioxa
2020/09/12 - 19:37
Sasoikako langileei PCR probak egiten ari zaizkie Arabako Errioxan
Sasoikako langileak talde itxietan arituko dira, eta astelehenaz geroztik Eusko Jaurlaritza PCR probak egiten ari zaizkie.
2020/09/07 - 20:57
Arabako Errioxa upategi eta sasoikako langileei PCR probak egiten hasi da
Mahats bilketa sasoia hasi denez, Arabako Errioxan ere horri ekin diote. 150 upategietako langileei eta mahats bilketan arituko diren sasoikako guztiei egingo dizkiete.
2020/08/18 - 13:50
Bi gizon, tartean Tuterako bizilagun bat, hil dira Alfaron auto istripuan
Auto batek eta furgoneta batek aurrez talka egin dute, N-232 errepidean eta, ondorioz, bi pertsona hil dira.
2020/08/12 - 20:23
Atzoko ekaitzak Arabako Errioxako mahastiek behar zuten ura ekarri du
Mahasti bakar batzuetan eragin ditu kalte arinak atzoko harriak baina, oro har, euri jasak kalte barik mesede egin duela diote ardogileek.
2020/08/07 - 01:48
Euskadik PCR probak egingo dizkie mahats-bilketako 2.500 sasoikako langileei
Helburua da balizko koronabiruseko balizko kutsadurak saihestea. Eusko Jaurlaritza lanean ari da, dagoeneko, upeltegi nagusiekin.
2020/08/06 - 16:18
Osasun Sailak PCR proba egiteko eskatu die Aguraingo Kokolo tabernan egon zirenei
Ostegun honetatik aurrera, Osakidetzak PCR probak egingo dizkie uztailaren 29tik abuztuaren 2ra establezimenduan egon eta proba egitea eskatzen duten guztiei.
2020/06/21 - 16:20
COVID-19ak mugikortasun arazo asko eragin dizkie Arabako hegoaldeko herritarrei
Ebro Ibaiak banatzen ditu Araba eta Errioxa Lapuebla de Labarcan. Gaur arte ezin izan da zeharkatu, beraz, muga arazo bilakatu da askorentzat.
2020/06/19 - 21:21
Kontsultatu zirkulazioaren egoera zuzenean
Asteburu honetan Bizkaia eta Kantabria artean zirkulazio handia espero da, bi lurraldeen arteko mugikortasun baimendu eta gero.
2020/06/17 - 16:07
Ekaitz batek kalte handiak egin ditu Arabako Errioxako mahastietan
Bereziki Villabuena, Nabaridas eta Leza jo zituen gogorren ekaitzak. Mahastizainak gaur kalteak ikuskatzen ibili dira. Zenbait kasutan, mahastiaren % 90 galdu dela diote.
2020/06/13 - 18:55
Egun pasa batetik bestera ibili dira asko eta asko, baina turista gutxi oraindik
Egunpasa bai, baina uda pasa edo oporretara, oraindik, jende gutxi ari da mugitzen.
2020/06/12 - 22:31
Hego Euskal Herriko herritarrak ekainaren 21ean joan ahalko dira Errioxara
Errioxako Gobernuak erabaki du autonomia-erkidego mugakideekin dituen mugak alarma-egoera amaituta irekiko dituela.
2020/06/08 - 18:31
Ardoak sustatzeko marka berria sortu dute, Basque Wine, % 40ko galerak arintzeko
Horrela, establezimenduetan Arabako Errioxako ardoak eta hiru deituretako txakolinak (Araba, Bizkaia eta Getaria) nabarmenduko dira, "Basque Wine" irudi berriaren gainean.
2020/06/07 - 15:05
Nafarroa, Kantabria eta Errioxaren arteko mugikortasuna adostea eskatu du Urkulluk
Herritarren zirkulazio librea adostu nahiko luke lehendakariak erkidego mugakideen presidenteekin, ekainaren 15etik aurrera normaltasun berria abiatzeko helburuz.
2020/06/07 - 14:23
Euskal Eskola Publikoaren jaia, online
Edizio berezi honetan, euskarazko jarduera ludiko-kulturalak eskainiko dituzte Internet bidez. 2021eko ekainaren 6ra arte atzeratu dute gaurko egunez Bastidan egitekoa zen ospakizuna.
2020/06/03 - 14:07
Euskal Eskola Publikoak jai birtuala antolatu du ekainaren 7tik 12ra bitartean
Edizio berezi honetan, euskarazko jarduera ludiko-kulturalak eskainiko dituzte Internet bidez. Horrela, 2021eko ekainaren 6ra arte atzeratu dute Bastidan egitekoa zen ospakizuna.
2020/05/12 - 16:02
Salmentarik gabe, Arabako Errioxako upategiek egoera kezkagarria bizi dute
Arabako Errioxako upategiak ere bete-betean harrapatu ditu koronabirusak. Bi hilabete daramatzate ia salmentarik gabe, enoturismoa desagertu egin da, eta lau hilabetera dute uzta berria.
2020/04/11 - 16:42
Arabako Errioxako turismoarentzat kolpe latza izan da itxialdia
Krisiak gogor astindu duen beste sektore bat, ardoarena da. Arabako Errioxan ekoizten den ia-ia guztia ostalaritzara doaGainera, itxialdia Aste Santuarekin batera etorri da.
2020/03/11 - 16:26
Balmasedako (Bizkaia) eta Arabako Errioxako ikastetxeak, itxita
Gasteizen bezala, helburua da koronabirusaren hedapena etetea.
2020/03/10 - 10:19
Eskolarik gabeko lehen eguna 60.000 ikaslerentzat Gasteizen, izurritea zabal ez dadin
Neurriak Gasteizko eskola-sareko 53.000 ikasleri eta 8.000 unibertsitarioei eragiten die, baita era guztietako zentroei ere, Ertzaintzaren akademiari barne.
2020/03/09 - 15:11
Bastidako bi ikastetxeak hutsik egongo dira datozen 14 egunetan
Eskolak ixten lehenetakoa Bastida izan da. Han bi ikastetxeak itxi dituzte: eskola publikoa eta ikastola.