Arabako Foru Aldundia
2023/08/18 - 15:30
72 hegazti hil dira Gasteiz inguruan botulismo agerraldi baten ondorioz
Radio Vitoriak jakin duenez, gaixotasunak jotako 72 animaliaren gorpuak jaso dituzte, eta 19 hegazti Martiodako zentrora eraman dituzte. Agerraldi honek ez die gizakiei eragiten.
2023/08/02 - 18:38
Jaurlaritzak Ministerioari bidali dio Errioxa jatorri izenaren estatutu aldaketa baliogabetzeko errekerimendua
Jaurlaritzak aurreko asteko Gobernu Kontseiluan onartu zuen Ministerioari errekerimendu hori egitea, eta, eskaera atzera botaz gero, dagozkion helegitea jartzeko baimena eman zuen. Hiru sailburu sozialistak erabakiaren aurka agertu ziren.
2023/08/02 - 11:58
Ramiro Gonzalez fiskalitatean "hobekuntzak" egitearen alde agertu da, iraultzarik egin gabe
Arabako ahaldun nagusiak uste du ez dela diru bilketa murriztu behar eta alderdi politiko guztiekin hitz egiteko prest agertu da, nahiz eta PPrekin harremanak zailak direla onartu.
2023/08/01 - 16:43
Gasteizko txosnen batzordeak TicketBai ezartzea ekiditeko alegazioak aurkeztu ditu
Ramiro Gonzalez Arabak diputatu nagusiak jakitera eman duenez, txosnen ordezkariek Aldundiari helarazi diote herritar guztiek dituztela betebehar fiskalak, baina, era berean, txosnen kasuan betekizun hori ekiditeko arrazoiak badaudela ere uste dute.
2023/07/20 - 15:12
Foru ogasunek 1.200 milioi euro itzuli dizkiete orotara zergadunei
Bizkaia izan da 2022ko errentaren kanpainari buruzko datuak ematen azkena. Azken emaitza negatiboa izan du; 90 milioi gehiago itzuli ditu. Araban ere balantzea negatiboa izan da. Gipuzkoako eta Nafarroako ogasunentzat, ordea, positiboa izan da.
2023/07/18 - 14:50
Miguel Angel Blancoren omenezko lore eskaintza Gasteizen
Arabako erakundeetako ordezkariek parte hartu dute gaur goizean terrorismoaren biktimei eskainitako monolitoan egin den lore-eskaintzan.
2023/07/13 - 12:43
Urkullu lehendakariak harrera egin die Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ahaldun Nagusiei
Iñigo Urkullu lehendakariak Ramiro Gonzalez, Elixabete Etxanobe eta Eider Mendoza, hurrenez hurren, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak, hartu ditu gaur Ajuria Enean.
2023/07/11 - 21:09
Tapiaren esanetan, Jaurlaritzaren txosten batek Amaia Barredoren jarduera ''zuzena'' egiaztatzen du
Arantxa Tapiak ziurtatu duenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak (EABJ) txosten bat egin du, Amaia Barredo Ingurumen sailburuorde ohiaren jarduera "zuzena" egiaztatzen duena. Bi talde ekologistek Justiziaren aurrean salatu zuten Amaia Barredo.
2023/07/11 - 20:41
Jaurlaritzak erabakiko du txingorragatik laguntzarik emango duen, kalteak aztertu eta aseguruak ikusi ondoren
Arantxa Tapiak azaldu duenez, sektoreak, aseguru-etxeek, Arabako Foru Aldundiak eta Jaurlaritzak txingorrak eragindako kalteak baloratzen ari dira.
2023/07/10 - 21:22
Harriak 8.422 lursailetan eta 7.643 hektareatan kalteak eragin ditu Araban, batez ere zereal-laborantzan
Kalte nagusiak Gasteizen eta Arabako Lautadan utzi ditu, baina harri-jasak Gaubean, Añanan, Kuartangon eta Izkiko Parke Naturalaren magalean, Arraia-Maeztun eta Apilaizen ere bota zuen.
2023/07/06 - 17:19
Hiru Foru Aldundietako gobernuetan gehiengo zabala dira emakumeak
Foru Aldundi guztiak osatuta daude dagoeneko eta guztietan nabarmendu da emakumeen gehiengoa. Goi mailako ikasketak dituzte eta 40-50 urte artekoak gehienak. Naturaltasunez eta normaltasunez hartu behar den errealitatea, berdintasun kontuetan aritzen diren adituen esanetan.
2023/07/05 - 18:16
Arabako Jasangarritasun diputatua ikertzen ari dira, prebarikazioagatik jarritako salaketa baten ostean
EITBK baieztatu duenez, kasua Gasteizko 3. epaitegiaren esku dago. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Jasangarritasuneko sailburuordea zenean eman zuen lizentzia baten harira ikertzen ari da.
2023/07/05 - 12:07
Bilbo-Iruñea autobus lineako txartela % 44 merkeago izango da gaurtik aurrera
BAT, Barik eta Mugi txartelekin ordaintzen dutenek are gutxiago pagatuko dute (7,24 euro, 16 euro beharrean). Maiztasun gehiago jarriko dituzte, eta bidaia laburragoa izango da.
2023/07/04 - 13:56
Arabako ahaldun berriak hartu dituzte euren karguak
EAJko sei diputatu eta PSE-EEko hiruk osatuko dute Foru Gobernu berria, Ramiro Gonzalez buru dutela. Gorka Urtaran gizarte gaietarako foru diputatua izango da.
2023/06/30 - 14:07
37 pertsona fisiko eta juridikok ia 132 milioi euro zor diote Arabako Ogasunari
37 zordunetatik 25 hartzekodunen konkurtsoan daude edo egon dira, eta zor guztiaren % 76,54a pilatzen dute.
2023/06/30 - 13:08
Urtaran Gizarte Politiketako foru diputatu berria izango da Araban
EAJk sei sail zuzenduko ditu, eta PSE-EEk gainerako hirurak. Foru diputatuek datorren asteartean (uztailak 4) hartuko dute kargua, 10:30ean hasiko den bilkuran.
2023/06/29 - 23:31
Ramiro Gonzalezek akordioak bilatu beharko ditu bere proiektuak aurrera ateratzeko
Ramiro Gonzalez jeltzalea aukeratu dute berriro Arabako ahaldun nagusi. Gasteizko Udaleko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek babestuta hartu du kargua, eta hirugarren agintaldia du jarraian.
2023/06/29 - 19:38
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusi izendatu dute, hirugarrenez
EAJk eta PSE-EEk hautagai jeltzalea aukeratu dute Arabako Foru Aldundian gobernatzeko, bigarren bozketa batean, eztabaida luze baten ostean.
2023/06/29 - 17:08
Ramiro Gonzalezek elkarrizketa eskaini dio oposizioari eta politika "kontinuisten" alde egingo duela esan du
Arabako oposizioko alderdiek EAJren eta PSE-EEren etorkizuneko Foru Gobernuarekin hitz egiteko eskua luzatu dute, baina ohartarazi dute jarrera "eraikitzaile" hori ez dagoela "kritikaren" aurka.
2023/06/29 - 11:02
Arabako Batzar Nagusiek gaur egingo dute Ramiro Gonzalez jeltzalearen inbestidura saioa
Gonzalezek hartuko du kargua, hirugarren aldiz jarraian. Jeltzaleak bermatuta du berriro hautatua izatea; izan ere, araudiaren arabera, izendatua izateko gehiengo sinplea behar du bigarren bozketan.