Aragoi
2022/12/21 - 22:05
Hiru dolu egun Cortesen astelehenean Zaragozan kolpez hila aurkitu zuten emakumearengatik
Herriko 80 urteko emakume bat hil zuen 83 urteko bikotekideak joan den astearten, Zaragozan. Corteseko Udalbatzak bilkura berezia egin du, eta ondoren elkarretaratze isila egin dute hilketa matxista gaitzesteko.
2022/12/21 - 17:24
Emakume nafar bat hil du bikotekideak Zaragozan
Astearte honetan gertatu da Zaragozako etxebizitza batean. Biktima Nafarroako Cortes herrikoa zen. Nafarroako Gobernuak hilketa matxista gaitzetsi du.
2022/11/30 - 15:57
Pirinioetan itxita jarraitzen duten zortzi muga pasabideak irekitzea eskatu du Pirinioetako Lan Elkarteak
Gainera, Pirinioetako Lan Elkartea osatzen duten zazpi lurraldeek eta konpromisoa hartu dute hidrogeno berriztagarria sustatzeko Pirinioez gaindiko lankidetza protokolo bat bultzatzeko.
2022/09/12 - 12:27
Neska nafar bat hil da Aragoiko Pirinioetan, mendi istripu batean
Emakumearekin batera, Bilboko beste gazte bat zegoen, shock egoeran. Guardia Zibilak erreskatatu du.
2022/09/12 - 11:17
22 urteko neska nafar bat hil da Aragoiko Pirinioetan izandako mendi istripu batean
Neska 50 metroko altueratik amildu zen Peña Brazatosera doan ubide batean, Panticosan (Huesca). Berarekin batera, shock egoeran zegoen Bilboko 23 urteko mutil bat erreskatatu zuten.
2022/08/28 - 21:39
Bizkaiko gazte bat erreskatatu dute Aragoiko Pirinioetan
Zazpi pertsona erreskatatu zituzten guztira larunbatean inguru horretan egindako bost esku hartzetan.
2022/08/17 - 21:37
Gipuzkoako motorzale bat hil da Huescan, zirkulazio istripu batean
Ezbeharra Yesero herrian jazo da. Hildakoa 55 urteko gizonezkoa zen.
2022/08/15 - 19:06
Moncayoko sutearen ondorioz etxea utzi behar izan zuten bizilagun gehienei itzultzeko baimena eman diete
50 kilometroko perimetroa duen eta 6.000 hektarea kaltetuta dituen sutea egonkortuta dago jada eta itxita zeuden errepideak berriro ireki dituzte. 350 pertsonako taldeak lanean jarraituko du oraindik sutea itzaltzeko eta inguruan normaltasuna berreskuratzeko.
2022/08/15 - 16:39
Eguraldiak lagunduta, Moncayoko sutea laster egonkortzea espero dute suhiltzaileek
Nafarroako mugatik 20 kilometrora dagoen Moncayoko sutea ez dago oraindik kontrolatuta, eta ehundaka bizilagunek euren etxeetatik kanpo jarraitzen dute. Aragoiko gobernuak azken orduetan esan du bilakaera ona dela.
2022/08/14 - 16:22
Zortzi herri hustuta Moncayon, sute batengatik
300 suhiltzaile dabiltza lanean, sua itzali nahian, baina egoera kritikoa da. Iragarpena ez da ona: haize zakarra dabil, eta gainera aldakorra da. 50 kilometroko perimetroa ezarri dute.
2022/08/14 - 12:48
1.300 lagunek jarraitzen dute etxetik kanpo Zaragozan, Añon de Moncayon piztutako baso-sute batengatik
Sutea, larunbat goizaldean, Nafarroatik kilometro eta erdira geratu da. Galizian, Ourensen, 2.100 hektarea kiskali dituen sute batek aktibo jarraitzen du.
2022/08/11 - 23:00
Borjako 'Ecce Homo'-ak 10 urte bete ditu
Hamar urte bete ditu Aragoiko herrixka batean iskanbila piztuta gero, mundu mailako fenomeno mediatiko bihurtu zen Borjako Ecce homoak. Hamarkada bat geroago, Cecilia Gimenez, 91 urterekin, ez da batere damutzen.
2022/07/19 - 16:26
Bost sute dira kezka iturri nagusi espainiar Estatuan
Zamoran, Tabara eta Almaraz de Duero herrietakoak bi hildako utzi ditu. Cebreroseko sutearen eraginez, Avilako Hoyo de Pinares herria hustu behar izan dute. Galizian egoera ez da hobea. Azken orduetan, Atecan, Zaragozan zabaldu den sutea ere zer esana ematen ari da.
2022/07/05 - 10:21
Anetoko glaziarra abiadura handian ari da desagertzen
Ostiralean bertan Guardia Zibilaren erreskate taldeak abisua eman zuen: izotz beltza inoiz baino lehenago geratu da agerian eta oso arriskutsua da. Asteburuan bertatik hainbat lagun erreskatatu dituzte.
2022/07/02 - 19:50
''Volatineros'' ikuskizunak Bilboko Itsasadarra zeharkatu du, 10 metroko altueran
Bilboko publikoa aho bete hortz utzi dute Nostraxladamus Aragoiko konpainiaren funanbulistek eta akrobatek, atzo eskainitako estreinaldi mundialarekin.
2022/06/21 - 02:01
Lagun bat atxilotu dute Aragoin, Esako urtegiko sutearekin lotuta
Garrak Zaragozako herri abandonatu batean piztu dira arratsaldean eta Esako urtegiaren eta Leireko Monasterioaren ingururaino iritsi dira.
2022/05/31 - 13:15
Gizon batek emakume bat hil du Zaragozan
Gizona atxilotu egin dute eta ospitalean dago, lesio batzuengatik.
2022/05/20 - 01:07
Gerra Zibilean Jakan fusilatutako bizkaitar baten gorpuzkien desobiratzea baimendu du Aragoik
Pedro Asua herritarraren gorpuzkiak Bizkaira lekualdatuko dituztela iragarri du Galdakaoko alkateak, duela 85 urte egindako bonbardaketen artean odoltsuenak eragindako biktimen omenezko ekitaldi batean.
2022/05/19 - 18:02
Pirinioetako glaziarren erdia baino gehiago desagertu dira, eta 20 baino ez dira geratzen
Ikerketa baten arabera, batez besteko tenperatura 1,6 gradu igo da azken 61 urteotan, eta 2020. urtea 1959tik beroena izan zen. Datu kezkagarrion aurrean, Pirinioetako Lan Elkarteak estrategia prestatu du eremua "erresiliente" izan dadin 2050erako.
2022/04/15 - 15:42
Gizonezko batek ama hil du Zaragozan
Dirudienez, 28 urteko gazteak arma zuri batekin hil zuen 54 urteko emakumea, eztabaida gogor baten ostean, eta ondoren bere buruaz beste egin zuen.