Moncayoko sutearen ondorioz etxea utzi behar izan zuten bizilagun gehienei itzultzeko baimena eman diete
Vera del Moncayo, Alcala del Moncayo, Ambel, Bulbuente, Trasmoz eta Talamantes herrietakjo bizilagunek eta 'Cumbres del Moncayo' urbanizaziokoek etxera itzultzeko baimena dute dagoeneko, Aragoiko Gobernuak adierazi duenez.
Horrela, larunbat arratsaldean Añan del Moncayon piztutako sutearen ondorioz herrietatik alde egin behar izan zuten pertsona gehienak itzul daitezke jada euren etxeetara. 1.500 pertsona atera behar izan ziren etxetik eta Tarazona, Borja, Magallon, Torrellas eta Pozuelon pasa dituzte larunbatetik honako orduak.
Hala ere, Añon de Moncayo eta El Busteko bizilagunek ez dute oraindik etxera itzultzerik, ez dutelako argindarrik. Añonen eta Miserikordiaren Santutegian Endesak zerbitzua gaur eta bihar artea berrezartzea aurreikusten da, eta El Busten datozen orduetan argindarra berreskuratzea espero da.
Halaber, jakinarazi da sorgailu bidez hornidura elektrikoa duten udalerriek etenaldi puntualak izan ditzaketela lineak berreskuratzeko lanak amaitu bitartean.
Añon de Moncayoko sutea egonkortze fasean da jada Aragoiko Gobernuaren INFOAReko operatiboaren lanari esker. 50 kilometroko perimetroa du eta 6.000 hektarea erre ditu, baina sugarrak Moncayoko Parke Naturalera iristea saihestu ahal izan da bederen.
Gainera, baso-sutearen ondorioz itxita zeuden errepide guztiak berriro irekita daude.
Aragoiko Gobernuak Aragoiko Baso Suteen Larrialdietarako Babes Zibileko Plan Berezia (PROCINFO) 2. mailatik 1. mailara jaitsi du, Añon de Moncayoko baso-sutearen bilakaera positiboaren ondorioz.
Halere, inguru horretan 350 langilek baino gehiagok jarraituko dute lanean, besteak beste, Aragoiko Gobernuak, probintzia-aldundiek eta Zaragozako Udalak, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak, Larrialdietarako Unitate Militarrak eta Nafarroako, Gaztela-Mantxako eta Errioxako autonomia-erkidegoek.
Zure interesekoa izan daiteke
Emakume bati lau urteko zigorra ezarri diote 80 urteko gizon bati 400.000 euroko iruzurra egiteagatik
Negu Gorriak talde nafarrak heriotza mehatxuak salatu ditu eta "elkartasuna ez gelditzeko" eskatu du
Negu Gorriak GKEa, albiste faltsuen eta eskuin-muturraren gorrotoaren jomugan
Hondakin organikotik biometanoa sortzeko planta inauguratu dute Bizkaian
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik