Arnaldo Otegi
2022/04/14 - 15:07
EH Bildu: "Aberri Egunak elkargune eta batasun eguna izan behar du, herri hobe baten bidean pausoak emateko"
ERC, Junts, CUP, BNG, Esquerra Valenciana, Mes Mallorca, Mes Menorca, Andecha Astur eta Puyalon de Cuchas alderdietako ordezkariek parte hartuko dute EH Bilduk igandean Iruñean antolatutako Aberri Egunean.
2022/04/01 - 12:21
Otegik ez du baztertu EH Bilduren lehendakarigaia izatea
Koalizio subiranistaren koordinatzaile nagusiak EAEren eta Nafarroaren arteko "estatu akordioak" aldarrikatu ditu fiskalitatearen edo elikadura subiranotasunaren alorrean. "Estatu izan gabe ere, estatu akordioak egin ditzakegu", azpimarratu du.
2022/03/30 - 23:38
EH Bilduk indarrak batzeko apustua egingo du, ekoizpen eredua aldatzeko eta "herri hobea eraikitzeko"
Koalizio soberanistak datozen urteetarako proiektua aurkeztu du. Egungo arazo sozial eta ekonomikoei "egiturazko konponbideak" emateko gai izango den eredu propio bat lantzea ezinbestekoa dela adierazi du, eta hori "sektore ezberdinekin" elkarlanean arituz soilik lortu ahal dela azpimarratu du.
2022/03/28 - 17:54
Sanchezek iragarritako neurri "aringarriak" kritikatu, eta "egiturazko" erabakiak eskatu ditu Otegik
EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren ustez, ezinbestekoa da "sistema energetikoan esku hartzea" eta "aberastasuna banatzeko politika fiskalak garatzea".
2022/03/26 - 21:29
EH Bilduren oinarrien % 81ek hezkuntza-ituna berretsi du
Arnaldo Otegi koalizioko koordinatzaile nagusiak azpimarratu du Errusiak Ukraina inbaditzeari eta armak bidaltzeari uko egin diola alderdiak hasieratik. "Nazioarteak babestutako irtenbide diplomatikoa" aldarrikatu du.
2022/03/21 - 11:04
Arnaldo Otegi: ''Sanchezek irabazleekin lerrokatzea erabaki du, herri bat sakrifikatuz''
Espainiako Gobernuak Sahararen auziaren aurrean izan duen jarrera aldaketaz, honako hipotesia bota du Otegik: "Bada pentsatzen duenik Espainia plataforma estrategikoa izan daitekeela gasaren alorrean".
2022/03/21 - 10:42
Otegi: "Ez gara Putinzaleak, eskuinekoa da eta pribatizatzaile hutsa"
EH Bilduren koordinatzaile nagusiaren ustez, gatazka bide diplomatikoetatik konpondu behar da; izan ere, Errusia potentzia nuklear bat da eta "mundua 48 ordutan pikutara bidal dezake".
2022/03/03 - 14:07
Martxoaren 3a posible egin zuten balioak aldarrikatu ditu EH Bilduk
EH Bilduko militanteek martxoaren 3ko bost biktimak omendu dituzte Gasteizen. Lore-eskaintzaren ostean, Arnaldo Otegik martxoaren 3a posible egin zuten balioak aldarrikatu ditu.
2022/02/25 - 15:17
"Agenda nazionalek errespetua" merezi dutela gogorarazi diote EH Bilduk eta ERCk Espainiako Gobernuari
Bi indarrek bilera egin dute Bartzelonan euren akordio estrategikoa "indartzeko". Lan erreforma "galdutako aukera bat" izan dela uste dute, baina negoziatzearen alde daudela berretsi dute.
2022/02/04 - 14:39
Inbestidura blokea berregin beharra ikusten du Arnaldo Otegik
Eskuina eta eskuin muturra geldiarazteak ez ezik, ezkerreko politikak gauzatzeak ere helburu izan behar duela uste du EH Bilduko koordinatzaileak.
2022/02/04 - 14:02
EH Bilduk inbestidura blokea berregitea eta ezkerreko politika egitea eskatu du
"Atzo batzuek uste zuten ezker plurinazionalak guztiari baiezko botoa eman behar diola, alternatiba okerragoa delako. Hori amaitu da eta hori da batzuek ikasi behar dutena", adierazi du Arnaldo Otegik.
2022/01/12 - 12:14
Arnaldo Otegi: ''Neurririk hartzen ez bada, ez diogu babesik emango lan erreformari''
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak lan erreformaz hitz egin du "Egunon Euskadi" saioan. Erreforma berrian Rajoyk ezarritakoaren muina mantendu egiten dela adierazi du Otegik, eta, alderdiaren "sinesgarritasuna" jokoan dagoenez, neurririk gabe ez dutela erreforma babestuko adierazi du.
2022/01/12 - 11:32
Otegi: "Lan erreforma negoziatzeko esparrurik dagoen ere zalantzan jartzen dut"
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Podemosen eta PSOEren jarrera kritikatu du: "Ezkerrak bere promesak bete behar ditu, bestela sinesgarritasuna galtzen duelako. Bete ezin baditu, azaldu beharko du zergatik".
2022/01/08 - 18:46
Euskal Herria Estatu bilakatzearen alde egin du Otegik, "guztia bertan erabakitzeko"
Barakaldoko BECen egindako EH Bilduren batzarrean, alderdiko koordinatzaile nagusiak "ahalik eta eskuduntza mailarik handiena" eskatu du.
2021/12/24 - 15:35
EH Bilduk ez du lan erreforma dagoen moduan babestuko, eta aldatzen saiatuko da
Otegik adierazi du "era bateratuan" lan egingo dutela "ezker plurinazionaletatik", Kongresuan akordioa "errotik" aldatzen saiatzeko.
2021/12/24 - 14:03
EH Bildu Aieteko adierazpenean eta ongietorri publikoen aurka dagoela esan du Otegik
EH Bilduko koordinatzaile nagusia Sorturen erabaki eta ekintzetatik aldendu da, eta esan du bera ez dela ezker abertzalearen bozeramailea.
2021/12/24 - 13:50
Arnaldo Otegi: ''Halako erreforma laboralari ez diogu emango gure babesa''
EH Bilduren koordinatzaile nagusiak adierazi duenez, orain hilabete eta erdiko denbora tartea dute "akordio txar bat moldatzeko".
2021/12/23 - 19:27
Espainiako Gobernuak lan-erreforma adostu du CEOE patronalarekin eta CCOO eta UGT sindikatuekin
UGT eta CCOO sindikatuek Gobernuaren proposamena babestu dute, eta CEOEren batzordeak ere oniritzia emana zion osteguneko lehen orduetan. Testuak kontratazioa eta negoziazio kolektiboa jorratzen ditu, besteak beste.
2021/12/22 - 16:38
Sortuk David Pla ETAko buruzagi ohia proposatu du zuzendaritza berrirako
Alderdiak Kontseilu Nazional berria osatzeko nahiko lituzkeen izen-abizenak jakinarazi ditu; afiliatuek urtarrilaren 20an eta 21ean bozkatu beharko dute proposamena. Arkaitz Rodriguez idazkari nagusi postuan errepikatuko luke.
2021/12/03 - 11:58
Arnaldo Otegi: ''Ez da aurrekontuen inguruko akordio bat, aurrekontuak hobetzen dituen akordioa da''
EH Bilduk egindako ekarpenekin pozik agertu da Arnaldo Otegi, baina negoziatu ezin izan dituzten gaiak azpimarratu ditu; erreforma fiskala, esaterako.