Arrantza
2023/11/24 - 08:04
Kontsumitzen ditugun produktu freskoen % 16k bakarrik dute Euskadiko jatorria
Fruta, barazki edo haragitan gastatzen ditugun 100 eurotik 22 baino ez dira izaten Euskal Autonomia Erkidegoko ortu edo baserrietako produktuak ordaintzeko.
2023/11/24 - 08:03
Sektore zahartua: jabeen % 30ek 65 urtetik gora dituzte
Euskadin eta Nafarroan, ia 25.000 pertsona ari dira gaur egun lehen sektorean lanean: 11.483 EAEn eta 12.595 Nafarroan. Datu horrek enpleguen % 15eko galera adierazten du Euskal Autonomia Erkidegoan, 2009. urteko datuekin alderatuta.
2023/11/24 - 08:03
Lehen sektorea garai berrietara moldatzen ari da: ustiategi gutxiago, baina handiagoak
Zehazki, 2009an 16.519 nekazaritza-ustiategi izatetik 2020an 11.276 izatera igaro da Euskadi; 5.000tik gora galdu ditu. Nafarroan, txikiagoa izan da beherakada, 15.441 izatetik 12.928 izatera igaro baita.
2023/11/20 - 23:26
Hegaluzearen harrapaketa kuota % 23 igoko da 2024an, eta hegalaburrarena % 10
Horrela, Espainiako Estatuko arrantza ontziek 22.361 tonako hegaluze kuota izango dute 2024rako, "espezie horren biomasak hobera egin duelako".
2023/11/05 - 21:11
Kantabrian aurkitu dute urrian Pasaian "sare fantasma bat" utzi zuen arrantza-ontzia
Ezbehar bat izan zuen arrantza-ontziak sarearekin eta beste ontzi bati laguntza eskatu behar izan zion. Gero, ordea, ez zuen gertakariaren berri eman, agintariek sarea segurtasunez berreskura zezaten.
2023/10/30 - 11:08
Ondarroako lonjak enkante digitalerako jauzia egin du
Online eskaintzak jasotzen dituen EAEko lehen lonja bihurtu da Ondarroakoa. Lonjako ateak urruneko erosle berriei irekitzea da erabaki honen helburua.
2023/10/17 - 17:19
500 metro inguru dituen sare fantasma bat aurkitu dute Jaizkibelgo kostaldean
Sare fantasma handi bat aurkitu dute Jaizkibel mendiaren kostaldean, Turrulla lurmuturretik gertu. Donosti Buceoko kideak erlojuaren kontra ari dira lanean, arrainentzako tranpa hilgarri hori kentzeko. Oscar Mayor Donostia Buceoko irakasleak eman ditu xehetasunak.
2023/09/12 - 14:46
Eusko Jaurlaritzak deskarbonizazioan eta I+G+Bn sakontzeko beste laguntza-sorta bat onartu du
Klima-neutraltasuna lortzeko helburuarekin, Jaurlaritzak inbertsio berriak lagunduko ditu 10 milioi euroko programa berri baten bidez. Gainera, HAZITEK programaren bidez, 94 milioi bideratuko dira enpresetako I+Gko 750 proiekturi laguntzeko.
2023/08/27 - 17:57
Euskaldunek eta islandiarrek euskal museo bat eraikiko dute Islandian, besteak beste, Albaolaren laguntzaz
Baleen arrantzak aspaldi elkartu zituen bi herriak, nahiz eta harremana ez den beti ona izan. XVII. mendean tentsioak sortu ziren, eta 2015era arte Islandian legez baimenduta izan zuten euskaldunei erasotzea. Orain, oso bestelakoa da giroa eta 2025ean zabalduko ditu ateak Baskasetur museoak.
2023/08/21 - 15:54
Hegaluzearen kostera aste gutxian amaitu liteke, kuotaren % 78 kontsumitu ondoren
Donostiako Itsas Etxea kofradiak harrapaketa kopuruaren balantze positiboa egin du, baina "negatibotzat" jo du horren salmenta prezioa, azken zazpi urteetan Gipuzkoan izandako baxuena izan baita.
2023/08/03 - 12:30
Azkue: "Klima-aldaketak oraingoz ez du eragin zuzenik izan hemengo arrantzaleen harrapaketetan"
Nolanahi ere, "tantaka-tantaka", Mediterraneoko eta Kanarietako uretan ohikoak diren "zenbait espezie ari dira azaltzen" euskal kostaldean, Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura zuzendariak aitortu duenez.
2023/08/02 - 19:35
Bi tona txirla baino gehiago zeramatzan furgoneta bat atzeman dute Arrigorriagan
Osasun Saileko teknikari batek karga, 2.300 kilogramo txirla baino gehiago, suntsitzeko agindua eman zuen, eta garraiolariari zigorra ezarri zioten, gainkarga zuelako eta beharrezko ziurtagiriak ez zituelako.
2023/07/10 - 23:03
Hegaluzea deskargatu eta berehala prestatzen dute Getariako jatetxeetan
Hegaluzea deskargatu eta biharamunean hasten da jatetxeetara sartzen. Sasoian sasoiko generoa eramaten dute platerera, bezeroek balioan jartzen dute filosofia hori.
2023/07/10 - 16:39
600 tonatik gora hegaluze sartu da gaur euskal portuetan
Getariako eta Hondarribiko portuetan hustu dute kopururik handiena. Prezioa, ordea, iaz baino baxuagoa ari da izaten, bataz beste 2,80 euroan saldu baita kiloa lonjetan.
2023/07/10 - 11:03
300.000 kilo hegaluze deskargatu dituzte Getariako portuan
Hegaluzearen kostera duela hilabete inguru hasi zen eta gaurkoa lehen deskarga handia da. Getariako portura, adibidez, 300.000 kilo hegaluze iritsi dira.
2023/07/10 - 09:56
Albiste izango dira: Hegaluzearen kostera, hilketa matxistak, sanferminetako erasoen kontrako bilkura
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/05/15 - 10:19
Albiste izango dira: Bizkaiko hauteskunde eztabaida, San Isidro eguna eta Turkiako hauteskundeak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/05/12 - 09:56
Albiste izango dira: Lehen hauteskunde eztabaida, angula-trafikoa eta apirileko inflazioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/05/11 - 15:25
27 atxilotu, horietatik 7 Hegoaldean, angulen legez kanpoko trafikoaren aurkako makrooperazio batean
Hogeita hamar bat miaketa egin dira hainbat herritan, eta bizirik zeuden 1,5 tona ale konfiskatu dira. Gainera, zenbait tona lote izoztu konfiskatu dituzte, trazabilitaterik eta osasun-kontrolik gabe, elikadura-katean sartzeko egokiak ez direnak.
2023/05/10 - 17:16
Gutxienez 20 atxilotu, angulen trafikoaren kontra Guardia Zibila eta Jendarmeria egiten ari diren operazioan
Espainiako eta Frantziako estatuetan ari dira egiten operazioa. Atxiloketa batzuk, antza, Bidaxunen egin dituzte. Oiartzunen eta Getarian enpresa bana miatu dituzte.