Arrasate
2022/10/05 - 14:36
ESK Debagoieneko Ospitalean bildu da ''Osakidetzak erabiltzen dituen jazarpen eta eraiste praktiken'' aurka
Osakidetzako lan-eskaintza publikoan atzemandako ustezko irregulartasunen bigarren salatzaile batek Debagoieneko Ospitalean zuen anestesista postua utzi du ustezko "jazarpen eta tratu txar instituzionalengatik". Maiatzean beste lankide batek ere bere postua utzi egin zuela salatu du ESK sindikatuak.
2022/09/27 - 19:36
Garmendia eta Elorza Donostiako alkatetzarako lehiatuko dira beharrezko abalak aurkeztuta
Gipuzkoako PSE-EEren Hauteskunde Bermeen Batzordeak gaur amaitu du abalak baliozkotzeko prozesua. Jose Ignacio Asensio, Gipuzkoako sozialisten egungo idazkari nagusia izango da Gipuzkoako Diputatu Nagusirako hautagaia. Orain, asteazkenera arteko epea dago alegazioak aurkezteko.
2022/09/26 - 12:42
Joanes Illarregi izan da nagusi Arrasateko bertso saioan
Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen faseko bigarren saioa jokatu da gaur Amaia antzokian. Illarregik finalaurrekoetarako sarrera jaso du.
2022/08/13 - 16:47
'Hazia' musikala estreinatuko dute irailean, Arrasaten
Gontzal Mendibilen zuzendaritzapean, Euskal Herriko kooperatibismoa sustatu zuen Jose Maria Arizmendiarrietaren istorioa oholtza gainera eramango dute. Irailaren 17an estreinatuko dute antzezlana, Arrasaten.
2022/08/07 - 13:55
Onik erreskatatu dute Arrasateko espeleologo gazte bat Sobako La Gandara kobazulotik, Kantabrian
27 urteko gaztea ibilbide bat egiten ari zen sei lagunekin, kobazulotik irteteko lau ordu falta zituztela, indarrik gabe geratu denean. 03:50 aldera kobazulotik atera eta abisua eman dute hiru lagunek eta 09:00ak pasatxo zirenean atera dituzte guztiak.
2022/07/18 - 22:26
Beroak errekorrak hautsi ditu astelehen honetan: 43,5 gradu Laudion, eta 42,9 Amurrion eta Arrasaten
Arrasaten eta Lasarte-Orian, 41,8 gradu izan dituzte azken horretan, marka berriak ezarri dituzte termometroek. Arabako hegoaldean eta, batez ere, Nafarroako hegoaldean, asteartean oraindik ere beroa egingo du.
2022/07/14 - 12:42
Pertsona bat zauritu da Arrasaten, bi autok aurrez aurreko talka izan ondoren
Ezbeharra 07:00etan jazo da GI-2620 errepidean. Bidea itxita egon da bi orduz, baina by-passa ezarri du Ertzaintzak zirkulazioa bideratzeko. Trafikoa bere onera etorri da dagoeneko.
2022/06/24 - 17:03
Jende pilaketa ikusgarria izan da Arrasateko entzierroan
San Joan jaietako lehen entzierroak tentsio handiko uneak utzi ditu, zezen-plazaren sarreran sortu den jende pila baten eraginez. Hainbat lagun arin zauritu dira, baina herriko bizilagunen esanetan, "askoz okerragoa izan zitekeen".
2022/06/07 - 00:34
Roberto Sanchez Osakidetzako EPEan filtrazioak salatu zituen anestesistari babesa emateko kontzentrazioa
Anestesistak eta fakultatibo batek ospitaleko lanpostua utzi dute, salaketaren ondorioz zentroko zuzendaritzak egindako presioagatik.
2022/04/05 - 16:44
Elkar Fundazioak Ines Osinaga musikariari eman dio Joseba Jaka beka
Abeslari eta trikitilariak "Gosariak" Gose taldearen diskoko kantuak berrinterpretatu eta hamar kantu berri sortuko ditu.
2022/03/05 - 14:52
"Bere ibilbide etikoan urrats gehiago" eskatu dizkio PSEk ezker abertzaleari
Isaias Carrasko 2008ko martxoaren 7an ETAk hil zuen zinegotzi sozialistaren omenezko ekitaldian parte hartu du PSEko buruzagiak gaur, Arrasaten.
2022/03/03 - 18:00
EAEko intzidentzia metatuaren mapa, udalerriz udalerri
Kontsulta ezazu hemen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztien intzidentzia metatuaren kolorezko mapa.
2022/03/03 - 14:22
Mondra & Roll jaialdiak Cock Sparrer, The Baboon Show eta Cockney Rejects eramango ditu Arrasatera
Jaialdia Monterron parkean egingo dute, uztailaren 8 eta 9an, 2.500 pertsonako aforoarekin. Sarrera eta bonuak salgai daude dagoeneko.
2022/02/28 - 15:48
650.000 kutsatu eta 6.125 hildako utzi ditu pandemiak EAEn bi urtean
Gaur bi urte dira covid-19ak jotako lehenengo gaixoaren berri izan genuela EAEn. Lehenengo positibo ofizial hura Txagorritxuko mediku bat izan zen harrez gero 650.000 lagun kutsatu dira EAEn eta 6000tik gora hildako utzi ditu covid-19ak.
2022/02/24 - 13:25
Intzidentzia, 500 kasutik gertu Araban eta Bizkaian
Gipuzkoan, 600 kasutik gertu dago intzidentzia metatua. Kopuru horretatik behera kokatu dagoeneko Gasteizen eta Bilbon, eta Donostian, ordea, 700 kasutik behera jaitsi da.
2022/02/17 - 13:35
1.000 kasutik beherako intzidentzia dute Arabak eta Bizkaiak
Bilbok ere lortu du 1.000 kasuko langatik jaistea (941ean dago). Bizkaian, gainera, bada 500 kasutik beherako intzidentzia duen udalerri handi bat ere: Bermeo (461 kasukoa).
2022/02/14 - 13:53
Gipuzkoak ere lortu du 2.000 kasutik behera jaistea intzidentzia-tasa metatua
Horrela, hiru lurraldeak daude gaur-gaurkoz muga horren azpitik. Nolanahi ere, herri gehienek gorriz margotuta jarraitzen dute.
2022/02/10 - 14:00
2.000 kasutik beherako itzidentzia-metatua dute Bizkaian eta Araban
Gipuzkoak, berriz, 100.000 biztanleko 2.130eko intzidentzia du. Nabarmen egin dute hobera datuek hiru lurraldeetan.
2022/02/10 - 07:55
Greba eguna dute gaur Bizkaibusen zerbitzua ematen duten Avanza Durangaldea enpresako langileek
Enpresa batzordeak eskatzen du, besteak beste, 2020tik iraungita dagoen lan hitzarmena berritzea. Halaber, bitartekari lanak egitea eskatzen dio Bizkaiko Foru Aldundiari.
2022/02/07 - 15:13
Bizkaia da oraindik ere EAEtik intzidentzia txikiena duen lurraldea, 2.287 kasurekin
Arabak jarraitzen dio, 2.446 kasurekin, eta gaur-gaurkoz Gipuzkoa da egoera okerrenean dagoena, 2.708 kasuko intzidentzia metatuarekin.