Arrazismoa
2021/12/06 - 11:31
Gutxienez 30 atxilotu Zemmourren aurkako mobilizazio antifaxistetan, Parisen
Arrazismoaren aurkako ekintzaileak Eric Zemmour presidentegaiaren ekitaldian sartu dira. Ekintzaileek arrazakeriaren eta faxismoaren aurkako oihuak egin dituzte eta istiluak sortu dira.
2021/11/27 - 10:43
Emakume ijitoek denda eta supermerkatuetan jasaten duten kriminalizazioa agerian utzi du ikerketa batek
Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartea (AMUGE) Bizkaiko 20 saltokitan izan da, eta horietako 16tan aurreiritzi arrazistetan oinarritutako langileen portaerak eta jarduerak erregistratu ditu.
2021/11/24 - 22:20
Gutxienez 27 pertsona hil dira Mantxako kanalean, ontzi bat hondoratuta
Bi pertsona erreskatatu ahal izan dituzte Calaiseko kostaldean. Migratzaileak Erresuma Batura heldu nahi zuten. Ustezko lau trafikatzaile atxilotu dituzte. Johnsonek eta Macronek migratzaileen ahaleginak geldiarazteko eta talde kriminalak harrapatzeko ahaleginak bateratzea adostu dute.
2021/11/17 - 13:13
Gorroto-delitu arrazisten salaketak % 7 igo dira EAEn 2020ko datuekin alderatuta
Ertzaintzak 219 gorroto-delitu erregistratu ditu urteko lehenengo hamar hilabeteetan; 122 (% 55,7) arrazakeria eta xenofobiarekin lotuta, eta 39 arabiar edo musulmanen kontrako delituak izan dira.
2021/11/17 - 12:17
Gorroto-delituen kausa nagusia arrazakeria dela jakinarazi du Josu Erkorekak
Josu Erkorekak azaldu duenez, Euskadin urtez urte izaten diren gorroto-delituen arrazoi nagusia, "beste arrazoien oso aurretik", arrazakeria eta xenofobia dira. Delitu hauek 2021eko lehen hamar hilabeteetan % 7 igo direla azpimarratu du sailburuak.
2021/11/16 - 21:08
Pertsona migratzaileek euskara ikasteko programak indartzea, integrazioan laguntzeko
Era berean, B2 mailara arte euskara doan irakastea eta 16 eta 30 urte arteko herritarrentzat C1 maila doakoa izatea planteatu du estrategiak.
2021/11/03 - 12:12
Pintaketa diskriminatzaileak agertu dira Sarrigurengo haur eskolako hormetan
Pintadez gain, mezu arrazistak, xenofoboak eta LGTBIfoboak dituzten hainbat pegatina ere agertu dira.
2021/11/03 - 10:33
Euskal gizartea geroz eta toleranteagoa da pertsona atzerritarrekin
Pandemiak ez du azken urteetako bilakaera positiboa eten, eta horrela erakusten du Ikuspegiren azken Barometroak. Atzerritarrekiko tolerantzia indizea inoizko altuena da, eta 66,09 punturaino igo da 2021ean.
2021/10/22 - 22:48
Hiriburuko Aturri ikastetxean ez zen "kanpoko" inor sartu
Bi gizon alfonbra gainean otoitz egiten ikusi zituzten institutu ondoan, eta hainbat lekukok abisua pasatu ondoren, Poliziak alerta ezarri zuen balizko eraso baten aurrean egon zitezkeelakoan. Baionako fiskalak gaizkiulertua izan zela baieztatu du gaur.
2021/10/22 - 17:11
Aita Mari ontziak portuaren zain jarraitzen du 105 migratzailerekin, sei covid positiborekin
Itsas Salbamendu Humanitarioak (SMH) adierazi duenez, "Maltak eta Italiak uko egin diote itsasoko erreskate-operazioaren erantzukizunari".
2021/10/20 - 19:04
105 pertsona lagundu eta 24 ordu geroago, lehorreratzeko toki segururik gabe jarraitzen du 'Aita Mari' ontziak
SMH gobernuz kanpoko erakundeak ziurtatu duenez, "Maltak eta Italiak itsas erreskateko operazioan edozein erantzukizun baztertu dute".
2021/10/18 - 21:33
Atxondoko hiru herritarren zazpi senide hil dira naufragio batean, Europara bidean
Ontzia Trafalgar lurmuturretik gertu hondoratu zen asteburuan, Cadizko kostaldean. Hildakoen artean, Atxondoko herritarren bost lehengusu, emazte bat eta bost urteko semea daude.
2021/10/13 - 22:48
Mamadou Dia: "Petsona migratzaileak hiltzen dira eta ez da ezer gertatzen"
21 urterekin heldu zen Europara, baina ez zuen horrenbeste desiotako errealitatea aurkitu eta Senegalera, jaioterrira, itzuli zen. Han herritarrei laguntzeko Hahatay proiektua jarri du martxan.
2021/10/12 - 15:54
Ohioko Polizia ikerketapean, elbarri beltz bat indarrez atxilotzeagatik
Dayton hiriko agenteek soinean zeramatzaten kamerako irudietan ikus daitekeenez, ileetatik eta lepotik tiraka aterarazi zuten gizona autotik, hark paraplegikoa zela behin eta berriz esaten zien arren. Ikerketa zabaldu dute.
2021/09/24 - 22:32
Ertzaintzak balizko istilu arrazistak eragozteko dispositiboa martxan jarriko du Irunen, larunbat honetan
Jose Antonio Santano Irungo alkatea kezkatuta agertu da, larunbat honetako "deialdi arrazista eta xenofoboekin".
2021/08/14 - 16:35
Beste 15 adingabe marokoar Ceutako mugara eraman dituzte aberriratzeko
Barne Ministerioak maiatzean Ceutara modu irregularrean sartu ziren 750 haur eta nerabeetatik 150ekin zerrenda bat osatu du, zehaztu gabeko irizpideekin.
2021/08/13 - 21:27
Maiatzean Ceutara sartu ziren adingabeak Marokora kanporatzen hasi dira
Gertaeren aurrean, SOS Arrazakeriak salatu du kanporaketak ezin direla gertatu "Espainiako legedia urratu gabe", eta bidalketa kolektiboak bertan behera uztea eskatu du.
2021/08/13 - 15:40
Bidasoan hildako gaztearen osaba: "Abdoulayeren heriotza azkena izan behar da"
Mohamed Euskal Herrian dago. Goizean goiz, Donostian, ilobaren gorpua identifikatu du, eta ondoren, Bidasoa ibaira gerturatu da. Lore sorta utzi du bertan, eta Abdoulayeren omenez, otoitz egin du.
2021/07/13 - 00:54
Baionako taberna batean beltza izateagatik sartzen ez diotela utzi salatu du gizon batek
Adierazi duenez, larunbatean, sartu nahi zuen taberna bateko atezainak ez zion horretarako baimenik eman: "Beltzek arazoak sortzen dituzte, eta jabeak ez du barruan beltzik egotea nahi", esan zion.
2021/07/12 - 23:13
23 urteko gizon batek salatu du Baionako taberna batean ez ziotela sartzen utzi beltza delako
Larunbat gauean atezainak esan omen zion “beltzek arazoak sortzen dituztela eta bertako jabeak ez duela beltzik nahi barruan”. 23 urteko gizonak salaketa jarri du Baionako polizia-etxean.