Euskal gizartea geroz eta toleranteagoa da pertsona atzerritarrekin
Pandemiak ez du azken urteetako joera positiboa eten, eta euskal gizarteak, oro har, geroz eta jarrera inklusiboagoa eta toleranteagoa du jatorri atzerritarra duten pertsonekin. Are gehiago, tolerantzia indizea 66,09 punturaino igo da 2021ean, eta inoizko altuena da.
Immigrazioaren Euskal Behatokiak (Ikuspegi) atzerritarren inguruan egindako azken barometroak baieztatu eta berretsi baino ez du egin azken urteetan abiatutako joera positiboa.
Hauek dira txostenaren ondorio nagusiak:
- Iazko datuekin alderatuta, gehiago dira uste dutenak immigrazioak enpleguan eta ekonomian ondorio positiboak dituela.
- Euskal gizarteak ez du immigrazioa euskal gizartearen arazo larri gisa hautematen. Inkestan parte hartu duten pertsonen % 9,8k soilik uste dute gizartearen arazo bat dela; % 2,3k, aldiz, arazo pertsonal gisa ikusten dute. Inoizko daturik baxuenak dira.
- Integrazio sozialari buruz galdetuta, gehienek asimilazio bidezko integrazio "atsegina" babesten dute. Onartzen dute integrazioa lortzeko aldebiko ahalegina ezinbestekoa dela, baina atzerritarren gain jartzen dute ardura gehiena.
- Inkestatutako pertsonek begirune txikiagoa diete pakistandarrei, errumaniarrei eta magrebtarrei. Azken urteetan aldatu ez den jarrera da hori. Gainera, mesfidatiak dira islamaren aurrean.
- Gutxiago dira pentsatzen dutenak atzerritarrak babes sozialeko sistemaz gehiegi aprobetxatzen direla kontrakoa uste dutenak baino, lehen aldiz.
- Gehienek uste dute babes sozialeko sistemak pertsona guztiak hartu behar dituela bere baitan. Gainera, osasuna eta hezkuntza eskubide unibertsal izatea aldarrikatzen dute.
- Asilo eta aterpe eskubideari buruz galdetuta, % 35,2k uste dute harrera egin behar zaiela inolako murrizketarik gabe. Ia beste heren baten (% 29,8) ustez, berriz, jazarpenen biktima direla erakutsi behar dute asilo eskatzaileek.
Zure interesekoa izan daiteke
Hiru gazte ikertzen ari dira Gasteizen, gizon bat Espainiako selekzioko kamiseta eranztera behartu nahi zutelako
Inputatuek larunbat goizaldean eraso zioten biktimari, Aranbizkarra auzoko jai-esparruan.
Marmokak daudela ohartarazi dute Bizkaiko Arena, Gorrondatxe, Barinatxe, Arriatera-Atxabiribil eta Muriola hondartzetan
Arriatera-Atxabiribil eta Muriola hondartzetan debekatuta dago bainatzea; gainerakoetan, berriz, bandera horia dago. Uraren batez besteko tenperatura 21 gradukoa da.
Ekintzaz betetako "Peñen Eguna", Iruñean
Iruñeko peñek euren eguna ospatu dute gaur, jardueraz beteriko kartelarekin: kalderete lehiaketa, pankarten aurkezpena... Emozioz beteriko eguna izan da iruindarrentzat.
Gizon bat atxilotu dute Legution, bikotekideari bortizki eraso egiteagatik
Biktima ospitalera eraman behar izan dute, lesioak artatzeko.
Bortizkeria polizialaren aurkako protesta egin dute ehunka lagunek Santurtzin, Ezkerraldeko eragileek deituta
Santurtziko kale nagusiak zeharkatu dituzte asteazkenean hil zen Anderrentzat justizia eskatzeko. Gertatutakoa argitzeko, ardurak zehazteko eta zigorrak jartzeko eskatu dute, eta bermeak, horrelakorik berriro gerta ez dadin.
Ezkabarteko suteak aktibo jarraitzen du
Nafarroako presidenteak, María Chivitek, agerraldia egin du larunbat honetan Untzuko aginte postuan, eta sutea ez zutela nekazaritza-lanek piztu esan du.
Gizon batek emaztea hil du Sevillan
Ustezko hiltzailea ospitalean dago, larri, arma zuri batez bere buruari zauriak egin omen dizkiolako.
Venezuelako lurrikaretan desagertutako euskal herritarren senideek zain jarraitzen dute
Venezuelako lurrikarek milaka hildako eta desagertu utzi dituzte; azken horien artean, bilbotar bat eta donostiar bat daude. Senideek desagertuak bilatzeko baliabide falta azpimarratu dute. NBEren arabera, 50.000 pertsona inguru daude desagertuta, baina kopuru horrek gora egiten jarraitzen du.
Haizeak eta bertara iristeko zailak diren guneetako fokuek zaildu egin dituzte Ezkabarteko baso-sutea itzaltzeko lanak
Ezkabarteko suteagatik hustutako Usi, Anotz eta Nabatz herrietako bizilagunak etxera itzuli dira. 112-SOS Nafarroak herritarrei eskatu die ez daitezela gerturatu suhiltzaileak eta langileak dabiltzan tokietara, horien lanak ez oztopatzeko.
Nola ospatuko da LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna Euskal Herrian?
Ekainaren 28an Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, Euskadiko eta Nafarroako hiriburuetan hainbat jarduera egingo dira larunbat eta igande honetan, LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko.