EAEko herritarren % 52k kontratudun migratzaileei bakarrik utziko liekete sartzen
EAEko herritarren erdiak baino gehiagok (% 52,9) lan-kontratua duten pertsonei bakarrik utziko liekete sartzen gurean, eta ia erdiak (% 49,7) uste dute administrazio-erregularizazioa soilik lan-kontratua dutenei dagokiela.
Immigrazioaren Euskal Behatokiak (Ikuspegi) egindako 2019ko barometroaren ondorioetako bat lanaren eta EAEko gizarteak etorkinak onartzearen artean dagoen harremana da. Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak eta Beatriz Otero Soziologia irakasle eta Ikuspegiko kideak aurkeztu dute gaur txostena prentsaurrekoan.
Aurtengo martxoa eta apirila bitartean 600 inkesta eginda sortutako txostenetik ondorioztatzen denez, EAEko herritar gehienek ez dute immigrazioa arazotzat hartzen (% 9k soilik uste dute arazo bat dela), eta datozen 5 urteetan gora egingo duen egiturazko fenomenoa dela onartzen dute (% 73,9).
Halaber, % 66,2k uste dute bertokoei ez dietela lana kentzen, bertokoek nahi ez dituzten lanpostuak betetzen dituztelako. % 17,6k, berriz, kontrakoa uste du.
Aurreko urteetako txostenetan bezala, Euskadin bizi diren atzerritarren bolumenaren pertzepzio handiegia du gizarteak, % 17 direla uste baitute herritarrek, benetako datua (% 10) askoz ere txikiagoa baita.
Integrazio-ereduari dagokionez, gehienbat "asimilazionista" da, aniztasuna onartzen delako eta aberastasun bat dakarrela onartzen delako (% 60tik gora), baina uste da etorkinak direla EAEko gizartean integratzeko eta beren ohiturak eta tradizioak hartzeko ahalegina egin behar dutenak (% 77,5).
Gehienek ondo ikusten dute jatetxe edo denda propioak irekitzea (% 70 baino gehiago), baina portzentaje hori % 35 ingurura jaisten da beren erlijioentzako tenpluak eraikitzea, jatorrizko herrialdean bezala janztea edo ikastetxe propioak izatea ondo iruditzen zaien galdetzen dietenean.
Eskubideak eskuratzeari dagokionez, inkestatu gehienek uste dute hezkuntzak (% 70) eta osasunak (% 61) unibertsalak izan beharko luketela, baina ia gehiengo hori bera da erregularizatutako etorkinek bakarrik gizarte-laguntzak, babes ofizialeko etxebizitzak edo familia berrelkartzeko laguntzak jasotzearen aldekoa.
Izan ere, % 53,3k uste dute gehiegizko onura ateratzen diotela gizarte-babeseko sistemari. Desagertu ez diren beste bi estereotiporen arabera, matxismoa areagotzen laguntzen dute (galdetutakoen % 40,4ren ustez) eta segurtasunik eza eta delinkuentzia handitzen dute (galdetutakoen % 37,4ren iritzian).
Azterlanak, halaber, EAEko herritarrek atzerriko nazionalitate desberdinekiko duten sinpatia-maila zenbatzen du, eta kulturalki hurbilen dauden kolektiboekiko sinpatia-maila handiena dutela egiaztatu ondoren, jatorri magrebtarreko pertsonak dira antipatia handiena pizten dutenak, pakistandar eta errumaniarrekin batera.
Datu horrekin batera, Islamarekiko mesfidantza oso handia dela erakusten du txostenak.
Gizarteak immigrazioaren aurrean duen tolerantzia-indizea etapa ekonomikoarekin lotuta dagoela baieztatu da 2019eko txosten honetan; beraz, hazkunde ekonomikoa dagoenean, indizea handitu egiten da. Aurten 60,67 puntuko mailan kokatu da, 2014tik barometroak egiten hasi zirenetik inoiz izan duen mailarik altuenean.
Tolerantzia-indizearekin lotutako aldagaiak sexuaren, adinaren, ikasketen eta posizio ekonomikoaren araberakoak dira; hala, unibertsitate-ikasketak eta estatus ekonomiko eta sozial altua dituzten gizon gazteak toleranteagoak dira.
Beatriz Oteroren arabera, datu horiek guztiek immigrazioaren aurkako jarrera "anbibalentea" dela azaltzen dute; izan ere, gora egin du ondorio positiboak negatiboak baino handiagoak direla uste duen kolektiboak, baina murrizketen aldekoak dira, batez ere eskubideetan eta zerbitzuetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ezkabarteko suteak kontrolik gabe jarraitzen du
Sei brigada aritu dira gau osoan sua itzaltzeko lanetan, baina haizeak egoera zailtzen jarraitzen du.
Venezuelako lurrikaretan desagertutako euskal herritarren senideek zain jarraitzen dute
Venezuelako lurrikarek milaka hildako eta desagertu utzi dituzte; azken horien artean, bilbotar bat eta donostiar bat daude. Senideek desagertuak bilatzeko baliabide falta azpimarratu dute. NBEren arabera, 50.000 pertsona inguru daude desagertuta, baina kopuru horrek gora egiten jarraitzen du.
Haizeak eta bertara iristeko zailak diren guneetako fokuek zaildu egin dituzte Ezkabarteko baso-sutea itzaltzeko lanak
Ezkabarteko suteagatik hustutako Usi, Anotz eta Nabatz herrietako bizilagunak etxera itzuli dira. 112-SOS Nafarroak herritarrei eskatu die ez daitezela gerturatu suhiltzaileak eta langileak dabiltzan tokietara, horien lanak ez oztopatzeko.
Nola ospatuko da LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna Euskal Herrian?
Ekainaren 28an Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, Euskadiko eta Nafarroako hiriburuetan hainbat jarduera egingo dira larunbat eta igande honetan, LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko.
Nafarroako Gobernuak nekazaritza lanak mugatu ditu lehorreko lurretan gaurtik, sute arriskuagatik
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak azaldu duenez, nekazaritza eta basogintza lanak 06:00etatik 11:00etara baino ezingo dira egin.
Oinezko batzuei eraso egin ostean Santurtziko Udaltzaingoak atxilotu zuen gizona hil egin da
Astelehenean eraman zuten ospitalera, Udaltzaingoak indarrez menderatu eta gero, hainbat pertsonari eta bertara joan ziren agenteei eraso egin ondoren. Bi egun geroago hil da, ospitalean.
Gaur hasiko da udako trafikoko operazio berezia, eta kanpoko 2,27 milioi ibilgailuk EAE zeharkatzea espero dute
Uda honetan, nazioarteko eta barruko joan-etorriak areagotzea aurreikusten da, eta, hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak neurri bereziak hartuko ditu, trafikoa hobeto kudeatu eta udako gorabeherak murrizteko.
Auto-ilara luzeak BI-10 errepidean Bilbon, Kantabriarako noranzkoan, istripu baten ondorioz
BI-10 errepideko zirkulazioan eragina izan du istripuak, eta arazo handiak daude Kantabriarako noranzkoan. Une batzuetan, 3 kilometrotik gorako auto-ilarak erregistratu dira Bilbo inguruan.
Emakumezko bidaiariak: "Ez dut bakarrik bidaiatzen, neure buruarekin baizik"
Zerk bultzatzen ditu emakumeak inor barik bidaiatzera? Zeintzuk herrialde dira egokienak? Segurtasun, ekonomia eta logistika gomendioak bildu ditugu, hiru euskal emakumezko bidaiariren laguntzarekin.
Albiste izango dira: Venezuelako lurrikaren biharamuna, baso-sutea Ezkabarten eta irteera operazioa hasiko da
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.