Arrazismoa
2022/03/28 - 21:44
Gasteizko Udala autobus gidari bat ikertzen ari da bi emakumeri irain arrazistak egiteagatik
Sare sozialetan zabaldu den bideo batean irain eta iruzkin arrazistak entzun daitezke.
2022/03/21 - 21:07
Bilbo arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka mobilizatu da
Manifestazio batek Bilboko kaleak zeharkatu ditu arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka. EBk errefuxiatu ukrainarrekin izandako erantzun azkarra txalotu dute, baina beste migratzaile batzuekiko diskriminazioa salatu dute.
2022/03/21 - 13:04
Artolazabal: "Bereizkeriari aurre egitea da ijito herriarekiko estrategia berriaren erronketako bat"
Berdintasun sailburuak gogorarazi du diskriminazioaren aurkako borroka ez dela soilik ijitoen kontua, guztioi baiagokigu arazo horri errotik aurre egitea.
2022/03/20 - 18:18
Arrazismoaren aurkako XXV. Martxak Irun eta Hendaiako mugako kontrol selektibo eta arrazistak salatu ditu
Beste urte batez Pasaia eta Donostia batu ditu SOS Arrazakeriak, Medicus Mundi Gipuzkoak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak bultzatutako martxak. Ehunka lagun bildu dira gaur 'Pasa. Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka' lelopean.
2022/03/20 - 16:59
Arrazismoaren kontra, ehunka lagun bildu ditu Pasaia eta Donostia arteko urteroko martxak
25. urtez, jendetza bildu da martxan, ekitaldiarekin bat egin dute SOS Arrazakeria, Medicus Mundi eta GKE Koordinakundeak, besteak beste. Mugetan, Irun-Hendaia artekoan kasu, migratzaileei ezartzen zaizkien kontrol selektiboak salatu dituzte eta hitzetatik ekintzara pasatzeko dei egin dute.
2022/03/14 - 11:44
Barrena: "Ukrainarekin auzokotasuna badago, baina ikuspegi arrazista samarra dago Europaren portaeran"
EH Bilduren europarlamentariaren esanetan, salatu egin behar da Europar Batasunak herrialde ezberdinetatik datozen errefuxiatuekin duen jarrera bikoitza. Bestalde, nazioarteko hainbat erakundek Ukrainako gerra amaitzeko ahalegin diplomatiko handiagoa egin beharko luketela uste du.
2022/03/14 - 11:18
''Errefuxiatu ukrainarrekin Europak izandako portaera poztekoa da, baina ez gainontzeko errefuxiatuekin''
EH Bilduren europarlamentariaren ustez, "ikuspegi arrazista xamarra dago Europako portaeran". Siriatik edo Afganistandik iritsitako errefuxiatuekin Europak ez duela jarrera berdina izan salatu du Pernando Barrenak.
2022/02/14 - 16:06
Eminemek zeresana eman du Superbowlaren finalean, arrazismoaren kontrako keinu modura belaunikatu egin delako
Lehen aldiz hip hopari eskaini diote atsedenaldiko ikuskizuna Superbowlaren finalan eta Eminek hautsak harrotu ditu belaunikatu egin delako. Arrazismoaren kontrako keinu horrek polemika sortu zuen bere garaian, eta Futbol Liga Nazionalak debekatu egin zien jokalariei.
2022/02/03 - 20:28
PSNk babestu egin du Iruñeko alkatea gaitzestea, UPNren "desleialtasuna"ren aurrean
PSNk Enrique Maya ez gaitzestea adostu zuen UPNrekin, trukean lan erreformaren alde bozkatzeko. Azkenean, baina, UPNko bi diputatuek hautsi egin dute alderdiaren agindua, eta aurkako botoa eman dute.
2022/02/03 - 17:35
PSNk ez du Maya gaitzetsiko, UPNk lan erreforma babestearen truke
"Sakrifizio handia da guretzat, baina erabaki hau ez da gaur arratsaldeko bilkuratik haratago joango", esan du prentsaurrekoan alderdi sozialistak Iruñeko Udalean duen eledun Maite Esporrinek.
2022/01/27 - 15:46
Atzerritarrek egindako delituen inguruan Enrique Mayak esandakoak hautsak harrotu ditu Nafarroako Parlamentuan
Indarkeriaz egiten diren lapurreten % 80 atzerritarrek egiten dituztela esan zuen Enrique Mayak, eta zuzenean gurasorik gabe etortzen diren adin txikikoak jarri zituen jo puntuan. Bere hitzek, Nafarroako Parlamentura iristearekin batera, beste talde guztien kritika gogorra jaso dute.
2022/01/21 - 00:54
Iruñean elkarretaratzea egin dute Maya alkatearen "gorroto diskurtsoa" salatzeko
Dozenaka pertsona bildu dira ostegun honetan Enrique Maya Iruñeko alkatearen adierazpen "xenofoboak" gaitzetsi eta Nafarroako beste alkate eta goi-kargudun batzuen jokabideak kritikatzeko.
2022/01/07 - 18:39
'Aita Mari' ontziak medikuak behar ditu: "Jende asko prest azaldu arren, ez dute egunak eskatzeko aukerarik"
Datekin malgutasuna beharrezkoa dela ohartarazi du Izaskun Arriaran SMH gobernuz kanpoko erakundeko kideak, ontziaren misioetan "ez delako erraza aurrez dena lotzea". Lehen misiorako urtarrilaren 13an edo 14an denak ontziratuta egon beharko lirateke.
2021/12/26 - 15:48
Desmond Tutu hil da 90 urte zituela
Desmond Tutu artzapezpiku hegoafrikarra hil egin da 90 urte zituela. Mundu osoan ezaguna, Tutu Hegoafrikako historia garaikidearen ezinbesteko figura bihurtu da, bereziki, Apartheidaren aurka irmoki egin zuelako. Bakearen Nobel saria ere jaso zuen 1984 urtean.
2021/12/26 - 10:18
Desmond Tutu artzapezpikua eta Bakearen Nobel sariduna hil da, 90 urte zituela
Hegoafrikako artzapezpiku emeritua, 2010ean erretiratua, sinbolo handia izan zen Apartheidaren aurkako borrokan. Desmond Tuturen aldeko hileta elizkizuna urtarrilaren 1ean egingo da Lurmutur Hirian.
2021/12/06 - 11:31
Gutxienez 30 atxilotu Zemmourren aurkako mobilizazio antifaxistetan, Parisen
Arrazismoaren aurkako ekintzaileak Eric Zemmour presidentegaiaren ekitaldian sartu dira. Ekintzaileek arrazakeriaren eta faxismoaren aurkako oihuak egin dituzte eta istiluak sortu dira.
2021/11/27 - 10:43
Emakume ijitoek denda eta supermerkatuetan jasaten duten kriminalizazioa agerian utzi du ikerketa batek
Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartea (AMUGE) Bizkaiko 20 saltokitan izan da, eta horietako 16tan aurreiritzi arrazistetan oinarritutako langileen portaerak eta jarduerak erregistratu ditu.
2021/11/24 - 22:20
Gutxienez 27 pertsona hil dira Mantxako kanalean, ontzi bat hondoratuta
Bi pertsona erreskatatu ahal izan dituzte Calaiseko kostaldean. Migratzaileak Erresuma Batura heldu nahi zuten. Ustezko lau trafikatzaile atxilotu dituzte. Johnsonek eta Macronek migratzaileen ahaleginak geldiarazteko eta talde kriminalak harrapatzeko ahaleginak bateratzea adostu dute.
2021/11/17 - 13:13
Gorroto-delitu arrazisten salaketak % 7 igo dira EAEn 2020ko datuekin alderatuta
Ertzaintzak 219 gorroto-delitu erregistratu ditu urteko lehenengo hamar hilabeteetan; 122 (% 55,7) arrazakeria eta xenofobiarekin lotuta, eta 39 arabiar edo musulmanen kontrako delituak izan dira.
2021/11/17 - 12:17
Gorroto-delituen kausa nagusia arrazakeria dela jakinarazi du Josu Erkorekak
Josu Erkorekak azaldu duenez, Euskadin urtez urte izaten diren gorroto-delituen arrazoi nagusia, "beste arrazoien oso aurretik", arrazakeria eta xenofobia dira. Delitu hauek 2021eko lehen hamar hilabeteetan % 7 igo direla azpimarratu du sailburuak.