Arriaga Antzokia
2021/01/12 - 16:24
Arriagak "El viaje a ninguna parte" estreinatuko du, Ramon Bareak zuzenduta
Bareak Fernando Fernan Gomezen eleberri eta filmean oinarrituta egin duen bertsioa ostegunean, urtarrilak 14, estreinatuko da, eta beste sei saio gehiago izango dira hilaren 24ra arte.
2021/01/08 - 17:02
Pabellon 6 konpainiak “La mejor madre del mundo” estreinatuko du asteburuan, Arriagan
Bilboko antzokian eskainiko du Bilboko konpainiak ostiral eta larunbatean bere antzezlan berriaren lehen emankizuna.
2021/01/04 - 13:02
Errege Magoei Bilboko Arriaga Antzokian egin diete ongi etorria
Gaspar, Melchor eta Baltasar gaur goizean iritsi dira Bizkaiko hiriburura eta "Gau Magikoa" ikuskizuna aurkeztu dute.
2020/12/21 - 13:52
Olentzero eta Mari Domingi menditik jaitsi dira eta Bilbon dira dagoeneko
Aurten, ez dute kalejirarik egingo Bilboko kaleetan eta horren ordez, Arriaga antzokian antzerki-musikal bat egingo dute. Bost saio egingo dituzte asteazken eta ostegunean.
2020/12/18 - 12:40
Hitzordu bikoitza, euskal dantzarekin
Lucia Lacarrak “Fordlandia” ikuskizun berria taularatuko du Bilbon, eta Lasala konpainiak “Dead” estreinatuko du Donostian.
2020/12/16 - 11:06
Arriagak agertokian zorionduko du Beethoven, jaio zeneko 250. urteurrenean
Marta Ubieta, Itziar de Unda, Olatz Saitua, Ana Otxoa, Maite Maruri, José Manuel Díaz, Fernando Latorre, Josu Cabrero eta Mikeldi Atxalandabaso arituko dira, Rubén Fdez. Aguirre pianistarekin batera.
2020/11/27 - 16:40
Bilbok aisialdiko eta kulturako 100 jarduera baino gehiago izango ditu Gabonetan
Barrutietan musika, antzerkia, magia, txotxongiloak, pailazoak, ipuin kontalariak, bertsolariak eta bakarrizketak izango dira.
2020/11/27 - 12:07
Olentzero eta Mari Domingi Arriaga Antzokian izango dira abenduaren 23an eta 24an
Udalak 30 minutuko bost emanaldi antolatu ditu, edukiera mugatuarekin eta bi euroko prezioarekin. Ikuskizun horrek COVID-19aren pandemiak bertan behera utzitako kalejira ordezkatuko du.
2020/11/25 - 13:27
Olentzero eta Errege Magoak Bilbora iritsiko dira, baina antzerki musikalaren bidez
Udaletxeko fatxada nagusian argiztapena estreinatu dute eta Gabonetarako 100 jarduera baino gehiago antolatu dituzte.
2020/11/12 - 09:50
Jarraitu zuzenean eitb.eus-en 2020ko Klasikoen Irakurraldia
Azaroaren 17an, 08:00etatik 14:00etara, Mariasun Landaren 'Ipuin hautatuak' ipuin bildumaren irakurketa etengabea egingo dute Arriaga antzokian, Bilbon.
2020/11/04 - 12:25
Horman Poster kolektiboak 'Antigona' tragediaren euskarazko bertsioa estreinatuko du
Arriaga Bilboko antzokiak hartuko du “Antigone edo ezetzaren beharra” Sofoklesen tragedia klasikoaren bertsio garaikidearen estreina.
2020/10/22 - 18:37
Arriaga Antzokiak "Ama Kuraia" estreinatuko du
Bilboko antzokiaren produkzio berrirako, Maria Goiricelayak zuzendu du Bertolt Brechten lana. Kepa Errastik euskaratutako testua defendatzen Ione Irazabal, Ane Pikaza eta Eneko Sagadoy, besteak beste.
2020/10/22 - 12:06
"Egiten ari garenari buruz sakon hausnartzeko behar dugun zaplada da 'Ama Kuraia'"
Maria Goricelayaren zuzendaritzapean, Arriaga Antzokiak “Ama Kuraia” Bertolt Brechten obra estreinatuko du, urriaren 22an euskaraz eta astebete geroago gaztelaniaz.
2020/10/14 - 22:33
Open House Bilbo jaialdiak kaleko bisitak ere eskainiko ditu aurten
Aurten urriaren 24an eta 25ean egingo dute. 21 eraikin eta 5 espazio publiko bisitatu ahalko dira.
2020/09/29 - 14:14
Agirre lehendakariak erbestean egindako bidaia erakutsiko du Arriagak
Patxo Telleriak Agirreren beraren oharrak egokitu ditu Fernando Bernuesek zuzendu duen ikuskizunerako, zeinetan Iñaki Salvadorrek zuzenean joko baitu musika.
2020/08/20 - 16:46
Mecanoren "Cruz de Navajas" ikuskizun musikalaren estreinaldia, Bilboko Arriagan
Azken teknologia erabiliz, soinu eta bideo ikusgarriak dituen emanaldia egongo da ikusgai Arriagan gaurtik irailaren 13ra arte.
2020/07/07 - 23:39
Lucia Lacarra dantzariaren emanaldia Arriaga Antzokian
Lucia Lacarra dantzari zumaiarrak emanaldia eskaini du Arriaga Antzokian. Mathew Goldingekin batera aritu da dantzan eta musika Bilbao Sinfonietta taldeak jo du.
2020/07/01 - 15:13
Arriaga Antzokiak 'Cruz de Navajas' ikuskizuna eskainiko du abuztuaren 20tik aurrera
'Billy Elliot, el musical' lanaren ekoizleetako batek sortutako superprodukzioa da. Sarrerak uztailaren 2an jarriko dira salgai, eta ikuskizuna abuztuaren 20an estreinatuko da.
2020/06/18 - 00:31
Joaquin Achucarroren kontzertu batekin berrireki ditu ateak Arriaga Antzokiak
101 egun pasatu dira Bilboko Arriaga Antzokiak teloia jaitsi zuenetik. Gaur berriro igo du Joaquin Achucarroren kontzertu batekin.
2020/06/17 - 16:42
Itxura aldatuta irekiko ditu ateak gaur Arriaga Antzokiak
Joaquin Atxukarro handiaren kontzertuarekin irekiko ditu ateak Bilboko Arriaga Antzokiak. Behar diren neurriak hartuko dira segurtasuna bermatzeko.