Urtarrilak 8 eta 8
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pabellon 6 konpainiak “La mejor madre del mundo” estreinatuko du asteburuan, Arriagan

Bilboko antzokian eskainiko du Bilboko konpainiak ostiral eta larunbatean bere antzezlan berriaren lehen emankizuna.
"La mejor madre del mundo"
Leire Ucha da "La mejor madre del mundo" antzezlaneko protagonista

Bilboko Arriaga antzokiak “La mejor madre del mundo” hartuko du asteburuan, Pabellon 6 konpainiak Nuria Labariren eleberri batean oinarrituta ekoitzi duen antzezlan berria.

Juana Lor zuzendaria bera arduratu da eleberria moldatu eta dramaturgia sortzeaz, eta "maitasunez, bertigoz, umorez eta itzalez osatutako zurrunbiloan" murgildu nahi ditu ikusleak, "sentipen horiek guztiak sortzen baitira ama garaikide baten gorputz eta buruan, seme-alaba bat izateko nahia hasten denetik hazkuntzaren garai bete-betera arte".

Leire Ucha antzezleak gorpuzten du emakume-ama obran. Harekin batera, Haizea Aguila, Karmele Larrinaga, Eneritz García Alonso eta Iñaki Maruri izango dira taula gainean, protagonistaren inguruan ari diren pertsonaiak interpretatzeko, eta "guztien artean ikusleak hausnartzera behartuko dituen istorio hunkigarria eratzen dute".

Arriagan estreinatu ondoren, Pabilioi 6 egoitzan izango da ikusgai antzezlana, urtarrilaren 14tik otsailaren 7ra arte.

“Amek ez dute idazten. Amak idatzita daude”, esaten da antzezlanean, eta horixe azaltzen du: “Izugarrizko ahalegina, bilakatu zaren ama horrek zu zaren emakumea irentsi ez dezan, edo zu zaren emakume horrek izan nahi duzun ama bazter ez dezan”.

Sarrerak 18 euroko prezioan daude, Arriaga antzokiaren webgunean eta bertako txarteldegietan.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X