Bilbon eta Donostian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hitzordu bikoitza, euskal dantzarekin

Lucia Lacarrak “Fordlandia” ikuskizun berria taularatuko du Bilbon, eta Lasala konpainiak “Dead” estreinatuko du Donostian.
"Fordlandia"
Lucia Lacarrak eta Matthew Goldingek "Fordlandia" ikuskizuna taularatuko dute Bilbon

Dantzarekin lotutako bi hitzordu garrantzitsu dauzkate zaleek asteburu honetarako. Lucia Lacarrak eta Lasala Judith Argomanizen konpainiak lan berriak estreinatuko dituzte Arriaga Bilboko antzokian ostiral-larunbatetan eta Donostian, Gasteszenan, larunbat-igandeetan, hurrenez hurren.  

Lucia Lacarrak eta Matthew Goldingek dantza, musika eta arte bisuala lotu dituzte "Fordlandia" izeneko bere ikuskizun berrian, eta bi emanaldi eskainiko dituzte  abenduaren 18an eta hilaren 19an, biak ere 19:00etan.

Zinema eta dantza eszenikoa, argia eta musika talentu handiko lau koreograforen (Anna Hop, Yuri Possokhov, Juanjo Arques eta Christopher Wheeldon) estiloekin fusionatzen dira ikuskizunean, antzokitik zehaztu dutenez.

Itxialdia inspirazio-iturri dela, geruza ezberdinetako konposizioa sortu dute, eta, Lacarraren esanetan, “norberak erabaki behar du arreta errealitatean edo ametsean jarriko duen, desilusioan edo itxaropenean”.

“Dead”

Bestalde, Lasala konpainiak “Dead” ikuskizuna estreinatuko du Donostian, Gasteszenan, larunbatean (euskaraz) eta igandean (gaztelaniaz), bi emanaldiotarako sarrerak agortuta daudela.

Judith Argomanizek sortu du “Dead”, eta berak idatzi du testua, Jaiotz Osarekin. Paula Parra, Garazi Etxaburu, Miren Lizeaga eta Leire Otamendi dira dantzariak.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X