Asia
2025/03/28 - 10:40
7,7 graduko lurrikara izan da Myanmarren, eta Thailandia eta Txina ere astindu ditu
Richter eskalan 7,7 graduko indarra izan duen lurrikara batek Myanmar erdialdea astindu du ostiral honetan, eta Mandalay hiritik gertu izan du epizentroa. Thailandiako hiriburuan, Bangkoken, eta Txinako Yunnan probintzian nabaritu dute lurrikararen indarra.
2025/03/09 - 19:46
Siriako Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, Gobernuan dauden jihadistak hilketa masiboak egiten ari dira
Nazio Batuen Erakundeko goi-komisarioak informazio "izugarriak" iritsi zaizkiela esan du, familia osoak hil eta exekuzio masiboak egin dituztela. Siriako presidenteak ikerketa abiatuko duela iragarri du.
2025/03/04 - 23:14
Arabiar Ligak, Afrikako Batasunak, NBEk eta EBk Egiptoren plana babestu dute Gaza berreraikitzeko
Babes hori bultzada emango dio Egiptori, Washingtonen presioak jasotzen ari baitira Egipto eta Jordania beren lurraldeetan ehunka mila palestinar har ditzaten. AEBk eta Israelek palestinarrak Zerrendatik kanporatu nahi dituzte.
2025/02/03 - 11:44
Trumpen muga-zergek zartakoa eragin dute burtsetan eta dolarrak gora egin du
Asiako eta Europako merkatuak gorriz tintatu dira, Donald Trumpek Kanadari, Mexikori eta Txinari muga-zergak ezarriko diela iragarri osteko lehen saioan. Dolarrak, ifrentzuan, gorako bidea hartu du, eta euroarekin parekatu da ia.
2025/01/29 - 19:29
Honela ospatzen da urte berria Txinan
Gorriz janztea eta kanpaiak jotzea dira urte berrirako zorte ona dakarten Txinako tradizioetako batzuk.
2025/01/09 - 08:44
Albiste izango dira: EITB Data: kirol ohiturak, gripearen intzidentzia eta txotx denboraldiaren aurkezpena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/08 - 09:51
500 erreplikatik gora zenbatu dituzte Tibeten, eta erreskate taldeak lanean daude oraindik
Asteartean Tibet astindu zuen 6,8ko indarreko lurrikarak gutxienez 126 hildako, 188 zauritu eta 30.000 ebakuatu eragin ditu.
2025/01/08 - 08:50
Albiste izango dira: Alerta laranja haizeagatik, urteko lehen Gobernu Bilera eta lurrikara Tibeten
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/12/29 - 09:04
Hegazkin batek istripua izan du Muanen, Hego Korean
Ezbeharra Hego Korean 09:07 zirenean gertatu da. Thailandiako hiriburutik (Bangkok) abiatu den Jeju Air konpainiako 7C2216 hegaldia lur hartzen saiatu da Muanen, eta hesia jo du.
2024/12/27 - 17:24
Hego Koreako Parlamentuak kargutik kendu du behin-behineko presidentea, eta krisi politikoa areagotu du
Yoon Suk-yeol kargugabetuaren funtzioak hartu zituen Han Duck-sook, eta gaur bera kendu dute kargutik. Hego Koreak behin-behineko gobernuburu eta estatuburu bat kargugabetzen duen lehen aldia da.
2024/12/26 - 12:49
Indiako Ozeanoan izandako tsunamiaren 20. urteurrena, gogoan
2004ko abenduaren 26an 14 herrialdetan 230 000 pertsona baino gehiago hil ziren tsunami suntsitzailea gogoratzen du munduak. Bi hamarkada geroago, bizirik atera direnak eta kaltetutako komunitateak elkartu dira biktimak ohoratzeko eta bizirik atera direnen indarra ospatzeko.
2024/12/08 - 13:20
Hego Korean agintean den alderdiak Yoon boteretik kenduko duela agindu du, "demokrazia berrezartzeko"
Han Dong Hoon Botere Popularraren Alderdiko buruzagiak berretsi du Yoon Suk Yeol presidenteak "kargua utzi" behar duela eta Yoonen funtzioak Han Duck-soo lehen ministroak hartuko dituela iragarri du. Oposizioaren ustez "Konstituzioaren aurkakoa" da izendapen hori.
2024/12/06 - 14:16
Yoon, kargugabetzetik gertuago, alderdiko liderraren babesa galduta
Asanblea Nazionalak beranduenez larunbat honetan bozkatuko du Yoon Suk-yeol Hego Koreako presidentea kargutik kendu edo ez.
2024/12/04 - 10:21
Hego Koreako oposizioak presidentea kargutik kentzeko mozioa aurkeztu du, gerra-legea erretiratu duen arren
Yoon Suk Yeol presidentearen alderdiak gutxiengoan agintzen du, eta, hortaz, oso litekeena da bere aurkako mozioak aurrera egitea, eta kargua utzi behar izatea.
2024/12/03 - 21:58
Hego Koreako presidenteak Asanblada Nazionalaren erabakia onartu eta gerra-legea bertan behera utzi du
"Gerra-legearekin zabaldutako tropak erretiratu dira", azaldu du Yoon Suk Yeolek Yongsan barrutiko egoitzan, Seulen.
2024/12/03 - 18:08
Hego Koreako presidenteak gerra-legea ezarri du, baina Parlamentuak salbuespen neurria baliogabetu egin du
Yoon Suk-yeolek gerra-legea ezarri du, eta oposizio politikoari "Ipar Korearen aldekoa" izatea egotzi dio. Hala ere, Asanblada Nazionalak neurria bertan behera utzi du ezohiko osoko bilkuran; eta horrek, Konstituzioaren arabera, gerra-legea atzera botatzera behartzen du presidentea.
2024/09/30 - 21:44
Everest mendia etengabe hazten da
Londresko University Collegek egin duen eta Nature Geoscience aldizkarian argitaratu den ikerketa baten arabera, munduko tontor altuena 2 milimetro hazten da urtero.
2024/09/29 - 21:45
148 hildako eta dozenaka desagertu Nepalen, uholdeen ondorioz
Nepalen, 148 hildako eta dozenaka desagertu utzi dituzte uholdeek, eta agintariek ez dute baztertzen hildakoen kopuruak gora egitea. Larunbatean, euriak ez du etenik izan, ibaiek gainezka egin dute eta ura milaka etxetara sartu da.
2024/09/07 - 17:12
Yagi, Asiako aurtengo tifoirik boteretsuena, Vietnamera iritsi da, eta kalte handiak eragin ditu
Filipinetatik eta Txinatik igarotzean, gutxienez 26 desagertu eta 65.000 desplazatu utzi ditu. Vietnamen 50.000 pertsona ebakuatu eta lau aireportu itxi dituzte, hiriburukoa barne.
2024/08/08 - 23:28
Muhammad Yunusek karguaren zina egin du trantsizioko buruzagi gisa Bangladeshko protestetako liderrekin batera
84 urteko Nobel sariduna behin-behineko gobernu baten buru izango da, 16 aholkularirekin. Asiako herrialdea krisi ekonomiko eta sozial larri batean murgilduta dago. Uztailaren 1ean hasitako protestetan 400 pertsona baino gehiago hil dira.