Aste Santua
2021/03/18 - 12:49
San Jose zubian bizikideak bakarrik bildu ahalko dira etxeetan
Atzo sartu zen indarrean Lurraldeen arteko Osasun Batzordean erkidegoek adostutako akordioa. Horren arabera, hainbat murrizketa izango dira zubi honetan zein Aste Santuan.
2021/03/17 - 15:19
San Joseko asteburu eta Aste Santurako neurriak indarrean sartu dira
EAEn ez da ia aldaketarik izango, baina bat gogoan hartu beharrekoa da: etxeetan familia bereko kideak bakarrik elkartu ahal izango dira.
2021/03/11 - 16:27
2022ko erdialdera arte ez gara normaltasunera itzuliko, gehiengo baten aburuz
Galdetutakoen % 10ek uste dute pandemia aurten bukatuko dela. Hori horrela, gizartearen gehiengoak 12-18 hilabete gehiago beharko direla iritzi dio.
2021/03/11 - 15:22
Aste Santuan bizikideak baino ezingo dira elkartu etxeetan
San Joseko asteburu luzean eta Aste Santuko egunetan, bizikideak bakarrik elkartu ahal izango dira etxebizitzetan, Espainiako Gobernuak eta erkidegoek adostutakoaren arabera.
2021/03/10 - 20:24
Erkidegoak itxita egongo dira San Joseko zubian eta Aste Santuan
Baldintza minimoak biltzen dituen ituna adostu dute Lurraldeen arteko Osasun Batzordean. Erkidegoek gainerako neurriak zorrozteko eta malgutzeko aukera izango dute, pandemiaren bilakaeraren arabera.
2021/03/10 - 15:27
Aste Santuan erkidegoetako mugek itxita jarraituko dutela aurreikusten da
Osasun arloko lurraldeen arteko bilerara erkidegoen mugek itxita jarraitzeko proposamena eramango du ministerioak. Onartuz gero, guztiek derrigorrez bete beharko dute
2021/03/10 - 09:33
Gaur erabakiko dituzte San Joseko zubirako eta Aste Santurako murrizketak
Autonomia erkidegoen itxiera perimetrala mantentzea eta etxeratze agindua 23:00etara atzeratzea proposatuko du Espainiako Gobernuak Lurralde arteko Osasun Batzordean.
2021/03/09 - 22:16
Espainiako Gobernuak San Jose zubian ere erkidegoak itxita egotea proposatuko du
Hala eta guztiz ere, neurri aringarririk ere proposatuko du, Aste Santuan eta martxoaren 17tik 21era etxeratzeko agindua 23:00etara atzeratzea, besteak beste.
2021/03/04 - 19:38
Erkidegoak itxita egongo dira Aste Santuan
Halaber, etxeratze-agindua 22:00etan ezartzea adostu dute agintariek, eta gehienez lau pertsona elkartu ahalko dira eremu publikoan nahiz pribatuan.
2021/03/03 - 21:42
Ministerioak eta erkidegoek datorren astean adostuko dituzte Aste Santurako neurriak
Espainiako Gobernuak eta autonomia erkidegoek ez dute akordiorik lortu asteazken honetako bileran.
2021/03/03 - 07:23
Aste Santua igaro arte erkidegoek itxita jarraitzea nahi du Espainiako Gobernuak
Erkidego guztien artean adostasuna bilatu nahi dute gaur Espainiako Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde Arteko Kontseiluan.
2021/03/02 - 21:46
Aste Santua pasatu arte neurriak ez lasaitzearen alde dira ia gobernu guztiak
Erkidego guztien artean adostasuna bilatu nahi dute bihar Espainiako Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde Arteko Kontseiluan.
2021/02/24 - 21:44
Espainiako Gobernuak eta erkidegoek adostu egingo dituzte Aste Santurako murrizketak
Osasun ministroak aitortu du "gehiegi erlaxatzeagatik" kasuen "gorakada" gertatu izan dela, Gabonetan, besteak beste.
2021/02/03 - 15:29
Urkulluk espero du LABIren hurrengo bileran neurri zorrotzagoak hartu behar ez izatea
Aste Santuari buruz esan du une honetan zaila egiten zaiola horretan pentsatzea: "Goiz da mugikortasun askea ekar dezakeen edozertan pentsatzeko, kutsatzeek gora egin dezaketela kontuan izanda".
2021/02/02 - 22:33
Espainiako Gobernuak ez du aurreikusten Aste Santuan mugikortasuna baimentzea
Maria Jesus Monterok "deseskalatzea abiatzeko presiorik ez egiteko" eskatu du, eta edozein erabaki pandemiaren bilakaeraren arabera hartuko dutela azpimarratu du.
2020/04/12 - 15:53
Koronabirusak erromesik gabe utzi du Jersusalem
Aste Santuko egunik garrantzitsuena da berpizkunde igandea katolikoentzat, baina Jesusen berpiztea erlijioso talde txiki batek baino ezin izan du jarraitu Hilobi Santuan.
2020/04/10 - 22:17
Zaldibarko zabortegian desagertutakoen bilaketak aurrera jarraituko du Aste Santuan
Zabaldutako operatiboak etenik gabe jarraitzen du otsailaren 6ko luiziaren ondoren desagertuta jarraitzen duten bi langileen bilaketa-lanetan.
2020/04/10 - 10:56
Kandelak eta minutu bateko isilunea, Balmasedan
Balmasedako bizilagunek kandelak piztu dituzte, eta minutu bateko isilunea gorde dute Aste Santuan egiten duten Pasio Bizidunaren ordez.
2020/04/09 - 19:51
Lanera itzultzeko egokituko dute garraio publikoa Aste Santuaren ostean
% 40 eta 60 arteko murrizketak izango dituen zerbitzua eskainiko dute datorren asteartetik aurrera, apirilaren 14tik aurrera.
2020/04/07 - 22:58
Ilara luzeak izan dira saltokien kanpoaldean, Aste Santuaren atarian
Aste Santua ate joka dugun honetan, gora egin du erosleen kopuruak. Herritarrek ez dituzte erosketak azkenerako utzi, baina ilara luzeak izan dira.