Aste Santua
2023/04/06 - 16:18
Historia, natura, artea, gastronomia... Hamaika aukera Aste Santurako
Euskal Herriko barnealdean landa-turismoaz gozatzeko hamaika aukera daude. Hala ere, Aste Santu honetan turistek nahiago izan dituzte landetxeak baino, hiriburuaketa bertako hotelak.
2023/04/06 - 15:11
A-8an 15 kilometroko auto-ilarak sortu dira Bizkaian, Barakaldotik Kantabriako mugaraino
Aste Santuko oporren irteera operazioaren bigarren egun honetan, nabarmenak dira ibilgailuen joan-etorriak errepideetan eragindako trabak. Ilara luzeak, 15 bat kilometrokoak, sortu dira A-8an, Bizkaian eta Kantabriako noranzkoan, Barakaldotik Kantabriako mugara arte.
2023/04/06 - 07:54
Giro argi eta lehorra Aste Santu guztian
Aro egonkorra izango dugu nagusi datozen jaiegunetan. Gauak freskoak izango dira, baina egunez 17-18 °C harrapatuko dira kostaldean eta altuagoak (20 °C inguru) barnealdean.
2023/04/05 - 18:57
Auto-ilarak amaitu dira eta normaltasuna itzuli da errepide sare nagusira
522.000 joan-etorri espero dituzte, eta beste hainbeste Euskaditik irteteko. Iaz, batez beste, 515.000 joan-etorri zenbatu zituzten.
2023/04/05 - 16:28
Hoteletan okupazioa % 90ekoa da; landetxeetan, % 80koa
Lehenengo turistak hasi dira iristen gurera. Gehienak estatutik datoz, batez ere Bartzelona eta Madrildik. Batez ere bi eta hiru eguneko egonaldiak egiten dituzte eta aurreikuspenak onak dira lurralde guztietan.
2023/04/05 - 13:14
Metro Bilbaok zerbitzuak luzatuko ditu Aste Santuko jaiegunetan
Egun horietan metroen ordutegia gaueko 02:00ak arte luzatuko da. Asteazkenean, igandean eta astelehenean, metroak 22:00 eta 23:00 bitartean amaituko dira.
2023/04/05 - 10:52
Aste Santurako milioi bat inguru joan-etorri aurreikusi dituzte EAEn
Irteera operazioak ez ezik, Itzuliak ere trafiko arazoak eragingo ditu asteazken honetan Bizkaian eta Gipuzkoan. Bestalde, arratsalderan Bilboko hegoaldeko saihesbidearen eta AP-68aren arteko lotunea irekiko dute, eta horrek trafikoa gutxituko du A-8 autobidean.
2023/04/04 - 22:05
Aholkuak Aste Santuan etxeetako lapurretak saihesteko
Hona hemen Ertzaintzak eta Euskadiko udaltzaingoek Aste Santuko oporrei begira etxeetako lapurretak ekiditzeko publikatutako hainbat aholku.
2023/04/04 - 19:56
Hegoaldeko gasolindegirik merkeenak, Aste Santuko oporretan depositua betetzeko
Ibilgailu pribatuarekin egiten diren joan-etorrietan zertxobait aurrezteko modu on bat merkeagoak diren gasolindegietan erregaia hartzea da, aurreikusitako ibilbidean badaude.
2023/04/04 - 11:48
Ehunka lagunek jarraitu dute Nazarenoaren prozesioa Bilbon
Nazarenoaren prozesio tradizionalak Bizkaiko hiriburuko auzorik xumeenak zeharkatu ditu. Balkoietatik jaurtitako loreak eta saetak ez dira falta izan ibilbidean zehar.
2023/04/02 - 22:48
Parisko Eiffel dorrearen alboan Eiffela izeneko erreplika jarri dute, jatorrizkoa baino 10 aldiz txikiagoa
Eiffela hamar aldiz txikiagoa da, 32 metro dauzka. Gustave Eiffel hil zela 100 urte betetzen dira aurten, eta horrela omendu nahi izan dute, Aste Santuan zehar. Apirilaren 10era arte egongo da jarrita.
2023/03/31 - 19:37
Eguraldi egonkorra eta atsegina Aste Santuaren hasieran
Ostegun Santutik aurrera ziurgabetasuna nabarmen handitzen bada ere, litekeena da baldintza antiziklonikoek bere horretan jarraitzea; beraz, eguraldiak lehorra eta leuna izaten jarraituko du, eta tenperaturak ere gora egin dezake.
2023/03/31 - 16:47
Loiutik 1.500 hegaldi aterako dira gaur eta astelehena bitartean
Joan-etorriak etengabeak izango dira egunotan EAEko aireportuetan. Gaur eta Pazko astelehena izaten dira Bilboko aireportuan hegaldirik gehieneko egunak.
2023/03/29 - 22:54
Balmasedako Pasio Bizidunaren entsegua bisitatu dugu
Astebete falta da Aste Santua hasteko, eta Balmasedan azken entseguetan daude, Pasio Biziduna berriz ere antzezteko. Jesus, Ama Birgijina eta Pontzio Pilato ezagutu ditugu.
2023/03/26 - 17:23
Oso baikor dira hotelak eta agentziak Aste Santurako okupazio eta turismo iragarpenekin
Aste Santua ate joka dugu, eta nahiz eta prezioak oso garesti egon, ziur asko, inoizko altuenak, okupazio aurreikuspenak Euskadin oso onak dira, izan ere, hotelak betetzea aurreikusten da. Bertakoak ere bidaiatzeko irrikaz daude eta bidaia salmenta oso ondo doala diote agentziek.
2023/03/23 - 10:44
10 leku Aste Santuan ikusteko, Euskaditik irteten ez bazara
Zerbait desberdina egin nahi duzu Aste Santuan, baina Euskaditik irten gabe? Hemen dituzu plan berezi batzuk gertuko ihesaldi baterako.
2023/03/23 - 08:00
Turismo gidetan ikusiko ez dituzun Aste Santurako planak
Aisialdiarako mila aukera ematen ditu Euskal Herriak. Herri eta txoko eder ugari daude ikusteko, baita gustu guztietarako jarduerak ere. Horietako lau proposatzen ditu bideo honek.
2022/05/20 - 13:47
Euskadiko hotelen sektoreak pandemia aurreko maila gainditu du Aste Santuan
Gainera, apirilean hirukoiztu egin dira gaualdi eta sarrera kopurua iazko Aste Santuko datuekin alderatuta, pandemiari aurre egiteko neurriak indarrean zeudela.
2022/04/22 - 12:57
Giro nahasia eta euria izango dira asteburuan, Pazko Astea amaitzeko
Larunbatean euria Euskal Herri osora zabalduko da, baina igandean atertzera egingo du lurraldearen ipar partean salbu.
2022/04/18 - 16:59
Urteko mugimendu handieneko eguna dute gaur Bilboko aireportuan
Pazko astelehen honetan, 148 hegaldi izango dira Bilboko aireportuan, 11 Gasteizen eta 8 Donostian. Aste Santuko jaiegunetan guztira 745 operazio programatu dituzte Bilboko aireportuan.