Aste Santua
2022/04/18 - 16:40
Ipar Euskal Herriko txoko askotan jatetxeak, tabernak eta dendak gainezka egon dira
Ipar Euskal Herriko gune turistikoak beteta egon dira Aste Santuan. Ostalariak oso pozik daude egun hauetan izandako lanarekin eta dendetan ere mugimendu handia izan dute.
2022/04/18 - 16:33
Nafarroako hotel eta landetxeak ia bete egin dira, baina tabernariek bezero gehiago espero zituzten
Nafarroako toki turistikoenak bisitariz lepo izan dira egunotan. Hotelak eta landetxeak ere bete dituzte. Ostiral eta larunbatean, adibidez, okupazioa % 100era hurbildu da.
2022/04/18 - 16:28
Turismo kulturalak pandemia aurreko datuak lortu ditu Aste Santuan
Euskal Herriko museo gehienek Aste Santurako zituzten aurreikuspenak bete dituzte. Askok, ordutegiak zabaldu eta bisita eskaintzak indartu behar izan dituzte eskariari erantzuteko.
2022/04/18 - 16:22
Hoteletako okupazio maila % 95ekoa izan da, eta ostalaritzak ere pandemia aurreko datuak lortu ditu
Oporren azken orduak ondo aprobetxatuta joan dira etxera turistak. Lanera bueltatzeko ordua iritsi zaie eta hoteletan mugimendu handia somatu da goizean.
2022/04/18 - 16:10
148 hegaldi daude programatuta gaurko Loiuko aireportuan
Opor garai honetan laukoiztu egin da iazko hegaldi kopurua, aurten 741 operazio egin dira. Horietatik gehienak gaur, pazko astelehenean 148 hegaldi izango dira. 2021ean baino 5 aldiz gehiago, pandemia aurreko datuak gertutik usainduz.
2022/04/18 - 14:44
Pazko Asteak euria eta tenperatura jaitsiera ekarriko dizkigu
Ostegun arratsaldean eguraldiak apur bat egingo du hobera, baina ordura arte, giro desatsegina izango da nagusi.
2022/04/18 - 10:45
Tenperatura nabarmen jaitsiko da gaurtik aurrera
Aste Santua udaberri giroarekin igaro den arren, astea hotzetik eta euritik abiatu da Euskal Herrian.
2022/04/17 - 20:05
Aste Santu honetako itzulera operazioak bat egingo du indarrean dagoen trafiko araudi berriarekin
Trafiko Lege berrian jasotako gakoetako batzuk eta jario handiena izan ohi duten errepide tarteak gogora ekarri ditugu.
2022/04/17 - 18:30
Veronica Serrano, Tuterako "aingerua"rekin egon da gaur ETB, nola prestatzen zen ikusiz
Urtero legez, Pazko Igandean, aingeruaren jaitsiera izan da Tuterako Foruen plazan, Jesus berpiztu dela iragartzeko. Zazpi urteko neskatxoak emozio handiz bizi izan du jaia eta aingeru ohiak babesa ematera joan dira.
2022/04/17 - 13:47
Aste Santuak Euskal Herrian utzi dizkigun irudiak
Turistek, eguzkiak eta lainoak gure paisaiak apaindu dituzte egunotan eta, gainera, ilargi arrosa ere izan dugu gozagai. Hona hemen Aste Santua Euskal Herrian uzten ari den irudi politenetako batzuk.
2022/04/16 - 22:44
Jesus Cepeda artista sevillarraren Kristoa ezingo dute igande honetan Bilbon atera
Arazo teknikoak direla eta, ez da iritsiko, 3 urteko lanaren ostean. Teknikariek uste dute arriskutsua izan zitekeela ateratzea, eta datorren urtean erakutsi ahal izatea espero dute.
2022/04/16 - 17:20
Arabako kanpinak bete egin dira Aste Santuan
Mendia, aire librea, askatasuna eta lasaitasuna bilatzen dute, eta haurrekin joateko leku aproposak izaten dira. Pandemiak ere izan du eragina.
2022/04/15 - 22:35
Asteko prozesiorik jendetsuenak egin dituzte Ostiral Santuan
Tradizio handikoak dira ostiraleko prozesioak Euskal Herrian. Bilbo, Iruñea, Hondarribia eta Segurako kasuak, adibidez, baita Balmasedako Pasio Biziduna ere.
2022/04/15 - 16:50
Espainiar Estatuko biztanleen % 40 ezin da oporretara joan arrazoi ekonomikoak tarteko
Oporretara ez joateko motiboak asko izan litezke: lana edota planifikazio edo gogo falta. Baina, noski arrazoi nagusia diru falta da. Espainiako estatistika institutuaren arabera, estatuko biztanleen % 40 ezin da oporretara joan arrazoi ekonomikoak tarteko.
2022/04/15 - 16:36
Autokarabanentzako guneak, beteta Aste Santuan
Euskal Herriko autokarabanetako parkinak beteta daude Aste Santu honetan, askori lekua topatzea ere kostatu zaie. Pandemia garaian autokarabanen eskaera handitu egin da eta jarraitzen du.
2022/04/15 - 16:20
Gero eta turista gehiagok erabakitzen dute gure hiriburuak gidari batekin ezagutzea
Turismo gidariek 2019ko zifrak berreskuratu ez ezik, nabarmen hobetu dituzte datuak eta zenbait kasutan eskari handiari ezin erantzuna eman dabiltza.
2022/04/15 - 16:16
Kostaldeko herriak bisitariz bete dira
Eguraldiak asko lagundu ez badu ere, milaka dira Ostiral Santu honetan euskal kostaldea bisitatzen ari diren turistak. Herri hauetako ostalari eta dendariak pozik daude bisitariekin.
2022/04/15 - 14:24
Jendetza bildu da Balmasedako Pasio Bizidunean
Covid-19aren pandemiaren ondorioz bi urtez bertan behera geratu ostean, Balmasedak bere ohiko Pasio Biziduna berreskuratu du. Antzezlanean 350 pertsonak haru dute parte.
2022/04/14 - 22:44
Inoiz baino emakume gehiagok parte hartu dute Segurako Ostegun Santuko prozesioan
Jendetza inguratu da Segurara antzinako tradizioa ikustera. Gipuzkoan Ostegun Santuan ateratzen den prozesio bakarra da.
2022/04/14 - 22:27
Bueltan da Aste Santuko turismoa, ezagutzen genuen bezala
Estatuko turistak nagusi badira ere, munduko hainbat herrialdetatik ere iritsi dira bidaiariak Euskal Herrira. Hainbat euskal herritar inguruko autonomia erkidegoetara eta Landetara joan dira.