Tenperatura nabarmen jaitsiko da gaurtik aurrera
Igande honetara arte Aste Santuko joerarekin eta udaberri giroarekin jarraitu dugun arren, eguraldiaren kaskartzea espero du Euskalmet agentzia meteorologikoak, gaurtik aurrera.
Astelehenean ahuldutako fronte batek hodeiak ekarriko dizkigu eta baita euri pixka bat ere, batez ere ipar partera. Goizean hodeiak ugarituko dira eta baliteke han-hemenka euri txikia egitea, Kantauri isurialdean gehienbat.
Zenbat eta hegoalderago, euria egiteko aukera txikiagoa izango da eta hodeitza ere saretuago egongo da. Mendebaldeko haizea ipar-mendebaldera aldatuz joango da eta tenperaturak behera egingo du; orokorrean beroenak 15 ºCren bueltan geratuko dira.
Asteartean giro ezatseginagoa eta freskoagoa izango dugu. Zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparradak botako ditu, tarteka mardulak, batez ere Kantauri isurialdean. Ekaitzak ere jo dezake, eta eguna amaitzerako euria urriagoa izango da.
Ipar-mendebaldeko haizea indartu egingo da eta tenperatura gehiago jaitsiko da; kostaldean 15 ºC azpitik geratuko da eta barnealdean 12 ºC azpitik. Elur-kota 1300 m inguruan egon daiteke azken orduetan.
Eguraldiaren inguruko informazio eguneratua izateko, eitb.eus-en ikus dezakezu noiznahi, eta zure argazkiak bidali.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Aste Nagusiko lehen kartela, 1978an sortua, egia bihurtuko da igande honetan
Ekitaldia Areatzan egingo da, eta zapi urdinak banatuko dituzte bertan, urte hartan jaien ikur gisa zabaldu baitziren.
Herritarrak konfinatu dituzte Pasaiako portuan piztutako sute baten ondorioz sortutako keagatik
Pasaiako portuan izandako sute batek eragindako keak Lezo eta inguruko biztanleei eragin diezaieke, eta, ondorioz, larrialdi zerbitzuek ES-Alert bat bidali dute bizilagunei konfinatzea eskatzeko.
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.