Astronomia
2018/07/27 - 22:39
Mende honetako ilargi eklipserik luzeena, irudietan
Fase osoak ordubete eta 43 minutu iraungo du, eta Lurraren sateliteak kolore gorrixka ikusgarria hartuko du; "odolezko ilargi" izenaz ezagutzen da fenomeno hori.
2018/07/27 - 11:45
Ilargia ezkutatu da mende honetako eklipserik luzeenean
Lurrak bere itzala marraztu du astroaren gainean ia lau orduz. Lurreko Ekialdeko Hemisferioko herrialde gehienek ikusi dute zati bat edo osorik.
2018/07/26 - 18:20
Marten aurkitutako lakuak bideragarriago egiten du bizia han, adituek diotenez
"Honek bizitza topatzeko aukerak zabaldu ditu; lehen, susmoa besterik ez zegoen, ez zegoen froga enpirikorik", esan dute adituek. Urteko aurkikuntza dela diote.
2018/07/26 - 17:46
Horrela egongo da zerua ilargi eklipsean
Zenbat eta hegoalderago orduan eta hobeto ikusi ahalko dugu fenomeno astronomikoa, hodeitza saretuago egongo baita.
2018/07/25 - 23:36
Ur gazi eta likidoa aurkitu dute, lehen aldiz, Marten
Europako Espazio Agentziak Mars Express zundan jarritako radar bati esker, Italiako ikertzaile talde batek ur likidoz osatutako laku handi bat topatu du izotz geruza baten azpìan.
2018/07/24 - 15:07
Honelakoa izango da ilargi eklipsearen sekuentzia Hego Euskal Herrian
Ilargia agertuko den ordua eta ondoren hartuko duen angelua ezberdina izango da lau hiriburuetan. Astronomia fenomenoaren sekuentzia kontsulta ezazu.
2018/06/08 - 13:55
Marteko harkaitzetan molekula organikoak aurkitu ditu NASAk
“Biziaren froga izan daiteke, baina meteorito bat edo beste iturri batzuk izan ditzake”, adierazi du Paul Mahaffy NASAko Eguzki-sistemaren Esplorazio ataleko zuzendariak.
2018/05/16 - 10:05
100 metroko asteroide bat Lurretik oso gertu igaroko da asteazken honetan
Zortzi urte desagertuta egon ostean, ‘2010 WC9’ asteroidea itzuli egin da. Lurrera hurbilduko da maiatzaren 16an, eta 00:05ean izango da gure planetatik gertuen.
2018/04/09 - 23:28
4K bereizmeneko hegaldi birtuala Ilargi gainean
NASAk argitaratutako bideoari esker posible da Ilargi gainetik 4K bereizmeneko ibilbide birtuala egitea.
2018/03/26 - 19:24
Zergatik ikusten da Ilargia egunean zehar?
Lurraren satelitea bitxikeriaz beteta dago; horren distira, posizioa eta teleskopio bidez aztertzeko elementuak daude, besteak beste.
2018/03/14 - 17:53
Unibertsoa sortu zenetik berdin dagoen galaxia bat topatu dute
Milioi bat izarrek baino gehiagok osatzen duten erlikia da, NGC 1277 izendatua.
2018/03/14 - 09:18
Hawking, kosmosaren iraultzailea
Einsteinen oinordekotzat jotzen dute askok, Fisikaren iraultza egin zuen espazio-denboraren gaineko teoriekin, 'big bang' teoriarekin eta zulo beltzen erradiazioarekin.
2018/03/05 - 14:09
Stephen Hawkingek Big Bangaren aurretik zer zegoen badakiela esan du
Unibertsoa hedatzen hasi arte ez zen denbora ulertzen dugun bezala existitzen, fisikari teoriko ospetsuaren ustez.
2018/02/12 - 13:16
Heltzear da urteko lehenengo eklipsea
Ilargia eguzkiaren eta Lurraren artean kokatuko da, eguzki-eklipse partziala eginez. 18 urte barru gertatuko da horren moduko hurrengo eklipsea.
2018/02/08 - 11:38
15 eta 40 metro arteko asteroide bat Lurretik gertu igaroko da ostiralean
2018 CB izena du asteroideak, eta NASAko teleskopio batek atzeman zuen lehen aldiz igandean.
2018/02/07 - 13:49
Falcon Heavyak jaurtitako Tesla autoa, asteroide-gerrikora bidean
Elon Muskek iragarri duenez, autoak planeta gorriaren orbita gainditu du, eta Marteren eta Jupiterren orbiten artean dagoen eskualderantz doa.
2018/02/04 - 09:23
Abiadura handiko asteroide bat Lurrera hurbilduko da igande honetan
21:30ean egongo da gertuen, baina ez da Lurra jotzeko arriskurik izango, NASAko adituen arabera.
2018/01/31 - 13:09
Zergatik deitzen diogu ilargi bete honi 'odolezko superilargi urdina'?
2018ko urtarrilaren 31n, hiru faktorek bat egin dute gure satelitean, baina izenak gutxi du zientifikotik.
2018/01/31 - 10:29
Ilargi bete ikusgarria
eitb.eus-eko erabiltzaileek bart gaueko ilargi betearen argazki ikusgarriak atera dituzte.
2018/01/30 - 12:35
Asteazkeneko superilargi urdinaz gozatzeko aukera izango dugu Euskal Herrian
Duela 150 urte baino gehiago ez zuten bat egiten oraingo baldintzek: Ilargia Lurretik gertuago egotea (superilargia), hilabeteko bigarren ilbetea (urdina) eta, gainera, tonu gorrixka (odolezkoa).